2007-03-01

Permalink 03:37:21, Atalak: ETXEGORRI  

ETXEGORRI TALDEAREN PROIEKTUA

Etxegorri taldearen proiektua arkitekturako ikasle batzuen kezkei irteera emateko asmoz sortu da. Talde honek usten duen lez, arkitekturak arlo zabal eta desberdinak hartzen ditu, hauen artean aipagarrienak sistema honen tresna izatea dela eta. Honek halaber, pertsonen jokaera, bizitza sozioekonomikoa, kulturala eta politikoa, besteak beste, baldintzen dituela esan behar da. Honegatik, gaia bere dimentsio guztiekin hartu behar dela ikusten da.


Oinarria ez da partehartzaileek soilik zerbait eskaintzea baizik eta proiektu-pertsonaren artean sinbiosi erlazio bat uztartzea. Hori dela eta proiektuaren definizio zehatzak alde batera utzi dira eta jendearen partehartzea kontutan hartu, honela, eskaera eta beharren arabera denon artean, proiektu eraikiz.>>

Normal" style="text-align: justify; text-indent: 35.4pt">

Bestalde, ikuspuntu kritiko batetik abiatuz, pertsonen formakuntzarako motorra izan nahi du talde honek. Horrela, ez du analisi teorikoan bakarrik gelditu nahi, harantzago joan nahi du: aktibistak izango diren pertsonak formatuz, asimilatutakoa praktikan jartzeko gai izango direlakeran, nola bizitza unibertsitarioan hala etorkizuneko lanbidean. Egungo hereduak eta hauek ingurunean daukaten eragina eztabaidatuz, ideia berriak analizatu eta eragina eztabaidatu, ideia berriak analizatu eta hedatu nahi dira, finkatuta daudenei alternatibak eskainiz eta abar luze bat.>

MsoNormal" style="text-align: justify; text-indent: 35.4pt">

Pentsamendu kritikotik abiatzen gara, hauek bezalako balore minimoetan oinarrituz.
>

MsoNormal" style="text-align: justify; text-indent: 35.4pt">
>
="MsoNormal" style="text-align: justify">-Pertsonari errespetu osoa: ez dugu gizakiak gizakiaren esplotazioa onartzen, ez eta bere inongo barianteetan.

-Izaera sozialeko arkitektura baten bila, egungo sistemak bultzatzen dituen ereduak apurtu eta espekulazioari aurre egingo diona.

-“Ama Lurra”rekiko elkarbizitza, errespetua eta oreka bilatu nahi dugu, horrela ekoligismoa gure beste zutabeetako bat bihurtuz.

-Sormenaren inpultsoa ezinbestekoa eta gure gaitasunak abian jartzearen ondorio zuzena besterik ez da. Denok izan gaitezke eta izan behar dugu artista eta artisan.

-Gure funtzio nagusiena arkitekturaren barruan dagoela onartzen dugun arren, ez gaude materia zehatzetan adituak izateko bultzatzen. Guk formakuntza orokor baten alde egiten dugu apostua, honek unibertsitate barruan edozein gai garatzeko aukera emango digularik.

-Badakizu proiektua errealitate zehatz batean kokatzen dela eta beraz ez dugu azken honengandik salatu nahi. Ulertzen dugu guk proiektuan edukiko dugun bezain beseko eragina edukiko duela berak guregan. Es dugu inongo kokapenik nola konpromezurik saihestu nahi.

-Gure herriko cultura kritikatu nahi dugu, baite barreiatu eta arkitekturan ahal den gehien aplikatzeaz gain, ekintzak euskaraz egiten saiatuko gara. Horretaz gain, internazionalistak bésala ere definitzen garenez, beste herri eta kulturen jakintza bultzatzen dugu.

Erabiliko dugun pedagogia aurreko baloreei atxikita egongo da: saiatuko gara, akatsak egingo ditugu, errepasatuko eta praktikatuko dugu... azken helburu bezala gizakien askatasuna eta hauen arteko berdintasuna dauzkaten metodo desberdinak bilatuz.>>>

----------

Kudeaketa

E T X E G O R R I

El proyecto Etxegorri surge de un grupo de alumnos de la Escuela de Arquitectura, en el curso 2003. La idea principal es crear un grupo de autoformación, que aplique valores socialistas al mundo de la arquitectura. En un comienzo su actividad principal se centra en la elaboración de debates y charlas sobre diferentes temas, así como la organización de jornadas en la escuela donde hacen pasar a los principales organismos y arquitectos del movimiento popular

Bilaketa

Azken erantzunak

Azken mezuak

Estekak

Artxiboak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution