2007-05-22
Pasaden larunbatan, Maiatzak 19an, Nafarroako eskubaloiko festa ospatu zen Ermitagañan. Goizeko zortzietan euria ari zen eta festa ezin izango zela ospatu uste izan zen. Baina azkenean euria egiteari gelditu zen eta festa pentsatuta zegoen moduan ospatu ahal izan zen. Plangintza pixkat atzeratu egin zen euriaren ondorioz. Urte guztiak bezala Itxako taldeko neskak agertu ziren, eta baita Portland San Antonioko taldeko jokalari batzuk ere, hala nola; Ivano Blic, Dominikovic, Nikolic, Kieling, Vugrinec, Svensson, Rocas... eta beste batzuk. Bi taldeko jokalariak autografoak sinatzen egon ziren. Azkenean dena ongi atera zen.
Erantzunak:
Erantzun: