Ivano Balic (1979ko apirilaren 1n Spliten jaioa) Croaziako eskubaloiko jokalaria da. Munduko eskubaloi jokalari hoberena da, edo hori esaten dute. Horrez gain 5 aldiz MVP bozkatu dute txapelketa internatzional nagusietan. Gaur egun Portland San Antonio eskubaloiko taldean jokatzen du zentral posizioan.
Eskubaloian hasi aurretik, saskibaloiko talde batean jokatzen zuen KK Split-en taldean. Geroago eskubaloian jokatzen hasi zen RK Split taldean. Balic-ek eskubaloiko Croaziako selekzio nazionaleko jokalaria da eta bere selekzioarekin gizonezko eskubaloiko txapelketa muindiala irabazi zuen 2003-an Portugalen. Urrezko domin bat irabazi zuen 2004-eko Atenaseko joku olinpikoetan eta zilarrezko domin bat 2005-eko Tunezeko gizonezko eskubaloi txapelketa mundialean, non txapelketako MVP izendatu zuten.
2003. urtean IHF World Playerk urteko jokalaria izendatu zuen, aldi berean Kroaziako jokalari hoberena izendatu zuten. RK Metkovic taldean jokatu ondoren Portland San Antonio taldera joan zen. 2006-ko Suizako Europako txapelketan eta 2007-ko Alemaniako txapelketa mundialean, txapelketako MVP izendatu zuten.