Eskubaloia baloia eskuaz jokatzean oinarritzen den taldeko kirola da. Zazpi jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dituzte partiduak eta baloia arerioaren atean sartzea dute helburu.
Normalean zazpi jokalarirekin eta luzeran 40 m eta zabaleran 20 m duten kantxetan jokatzen da. Ateek 3 m altueran eta 2 m zabaleran izaten dituzte. Hala eta guztiz ere, badago ere hamaika jokalarik jokatzen duten eskubaloiaren aldaera bat, hain ezaguna ez dena.