Ivano Balic (1979ko apirilaren 1n Spliten jaioa) Croaziako eskubaloiko jokalaria da. Munduko eskubaloi jokalari hoberena da, edo hori esaten dute. Horrez gain 5 aldiz MVP bozkatu dute txapelketa internatzional nagusietan. Gaur egun Portland San Antonio eskubaloiko taldean jokatzen du zentral posizioan.
Eskubaloian hasi aurretik, saskibaloiko talde batean jokatzen zuen KK Split-en taldean. Geroago eskubaloian jokatzen hasi zen RK Split taldean. Balic-ek eskubaloiko Croaziako selekzio nazionaleko jokalaria da eta bere selekzioarekin gizonezko eskubaloiko txapelketa muindiala irabazi zuen 2003-an Portugalen. Urrezko domin bat irabazi zuen 2004-eko Atenaseko joku olinpikoetan eta zilarrezko domin bat 2005-eko Tunezeko gizonezko eskubaloi txapelketa mundialean, non txapelketako MVP izendatu zuten.
2003. urtean IHF World Playerk urteko jokalaria izendatu zuen, aldi berean Kroaziako jokalari hoberena izendatu zuten. RK Metkovic taldean jokatu ondoren Portland San Antonio taldera joan zen. 2006-ko Suizako Europako txapelketan eta 2007-ko Alemaniako txapelketa mundialean, txapelketako MVP izendatu zuten.
Atzo, Maiatzak 12 larunbata, Beti-Onak taldea 22-21 irabazi zuen Anaitazarraren aurka. Beti-Onak berriro ere kopako finalera irtsi da pasaden urtean bezala, eta berriro ere AC Hoteles Ardoiren aurka jokatuko du. Aurreko urtean Beti-Onak irabazi zuen finala, urte honetan Ardoiren txanda da.
AC Hoteles Ardoik, senior taldeak, pasaden larunbatan Anaitasunaren aurka irabazi zuenez eta Lagunak taldeak enpatatu zuenez Kantolagua B taldearen aurka, kopa txapelketako semi finala jokatuko du larunbata honetan, Tid San Antonioren aurka, Zizurren 17:30-etan. Anima zaitezte etortzera eskubaloiko partidu on bat ikusteko eta AUPA ARDOI!!
Asobal ligako hamargarren txandako partidua, San Antoniok Ciudad Realen aurka jokatu zuena eta 33-29 irabazi zuena.
Pasaden larunbatan, maiatzak 5-an, AC Hoteles Ardoi senior taldeak, kopa txapelketako 3. partidua jokatu zuen Anaitasunaren aurka eta 20-25 irabazi zuen. Kopa txapelketan jokatu duen 3 partiduetatik, hiruak irabazi ditu, kopako ligatxoan lehenengo postua lortuz. Horrela jarraituz gero, Ardoik taldeak aukera asko izango ditu gutxienez finalera iristeko. AUPA ARDOI eta HORRELA JARRAITU!!!
Eskubaloia baloia eskuaz jokatzean oinarritzen den taldeko kirola da. Zazpi jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dituzte partiduak eta baloia arerioaren atean sartzea dute helburu.
Normalean zazpi jokalarirekin eta luzeran 40 m eta zabaleran 20 m duten kantxetan jokatzen da. Ateek 3 m altueran eta 2 m zabaleran izaten dituzte. Hala eta guztiz ere, badago ere hamaika jokalarik jokatzen duten eskubaloiaren aldaera bat, hain ezaguna ez dena.
Adituek diotenez, eskubaloia antzinatik dator. Uste da antzinako Grezian joku berezi batera jokatzen zela, non helburua, sagar tamainako pilota batek lurra ez ukitzea zen. Horrela zegoen adierazita `Odisean´. Joku hau Ukraniako jokua izenarekin ezagutzen zen.
Nahiz eta gaur egun Eskubaloia izenarekin ezagutzen dugun kirolaren jatorria Europaren erdialdetik, XIX. mendearen amaieratik dator. 1892.urtean Konrad Koch, gimnasiako iraksleak, bere gimnastentzat jolasgarri moduan, joku bat asmatu zuen, Eskubaloiaren antzeko ezaugarriak zituena.`Raffballspied´ izenekoa. Baina Max Heiser da eskubaloia modernoaren asmatzailea.
Joku Olinpikoetan parte hartzen du 1972. urtetik gizonezkoen kategorian eta 1976. urtetik emakumezkoen kategorian.