Beste batean izango da

2007-05-27
Atzo, larunbatak 26, Huarten kopa txapelketako finala jokatu zen arratsaldeko 19:00-tan. Beste mezu batean azaldu nuen bezala, finala, pasaden urteko talde berberak jokatu zuten; Ac Hoteles Ardoi eta Beti Onak. Azken bi urte hauetan bezala Ardoik finala galdu zuen berriro ere, partiduko lehenengo zatia oso ongi jokatuz eta bigarren zatian okerrago jokatuz nekearen ondorioz. Azkeneako emaitza honako hau izan zen; Beti Onak:31 - AC Hoteles  Ardoi:22. Lasai mutilak, beste batean izango da.

Nafarroako eskubaloiko festa

2007-05-22
Pasaden larunbatan, Maiatzak 19an, Nafarroako eskubaloiko festa ospatu zen Ermitagañan. Goizeko zortzietan euria ari zen eta festa ezin izango zela ospatu uste izan zen. Baina azkenean euria egiteari gelditu zen eta festa pentsatuta zegoen moduan ospatu ahal izan zen. Plangintza pixkat atzeratu egin zen euriaren ondorioz. Urte guztiak bezala Itxako taldeko neskak agertu ziren, eta baita Portland San Antonioko taldeko jokalari batzuk ere, hala nola; Ivano Blic, Dominikovic, Nikolic, Kieling, Vugrinec, Svensson, Rocas... eta beste batzuk. Bi taldeko jokalariak autografoak sinatzen egon ziren. Azkenean dena ongi atera zen.

Ivano Balic

2007-05-15

Ivano Balic (1979ko apirilaren 1n Spliten jaioa) Croaziako eskubaloiko jokalaria da. Munduko eskubaloi jokalari hoberena da, edo hori esaten dute. Horrez gain 5 aldiz MVP bozkatu dute txapelketa internatzional nagusietan. Gaur egun Portland San Antonio eskubaloiko taldean jokatzen du zentral posizioan.

Eskubaloian hasi aurretik, saskibaloiko talde batean jokatzen zuen KK Split-en taldean. Geroago eskubaloian jokatzen hasi zen RK Split taldean. Balic-ek eskubaloiko Croaziako selekzio nazionaleko jokalaria da eta bere selekzioarekin gizonezko eskubaloiko txapelketa muindiala irabazi zuen 2003-an Portugalen. Urrezko domin bat irabazi zuen 2004-eko Atenaseko joku olinpikoetan eta zilarrezko domin bat 2005-eko Tunezeko gizonezko eskubaloi txapelketa mundialean, non txapelketako MVP izendatu zuten.

2003. urtean IHF World Playerk urteko jokalaria izendatu zuen, aldi berean Kroaziako jokalari hoberena izendatu zuten. RK Metkovic taldean jokatu ondoren Portland San Antonio taldera joan zen. 2006-ko Suizako Europako txapelketan eta 2007-ko Alemaniako txapelketa mundialean, txapelketako MVP izendatu zuten.

Pasaden urteko finala errepikatzen da!

2007-05-13

Atzo, Maiatzak 12 larunbata, Beti-Onak taldea 22-21 irabazi zuen Anaitazarraren aurka. Beti-Onak berriro ere kopako finalera irtsi da pasaden urtean bezala, eta berriro ere AC Hoteles Ardoiren aurka jokatuko du. Aurreko urtean Beti-Onak irabazi zuen finala, urte honetan Ardoiren txanda da.

:: Hurrengo orrialdea >>

Hau blogaren deskribapen luzea da.

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Artxiboak

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution