2007-02-28

Hainbat irratsaio batera txertatzeko modua, komcitiz

----------

2006-03-24

Permalink 14:17:21, Atalak: Erreferentzia interesgarriak  

Txinparta Irratia 3. saioa

3. saio honetan zaitirik bromosoenak eta landuenak bidaltzen ditut, musikari garrantzia kenduz, ikusiko duzuen bezala. Parte hartu dutenak 2. mailako bi neska dira eta konturatuko zaretenez, irratirako esatari aproposak eta burlosoak dira, pertsonaiaren larruan sartzen badakite, bai horixe! Beraiek esandako soinu bereziez hornitu dugu atal bakoitza, beraz %100ean beraiek ekoiztutako eta erabakitako irratsaioa da hau. Ederra benetan!

http://213.96.129.186:82/Blog/eskolauhinak/Txinparta3saioa.mp3

----------

2006-03-09

Permalink 10:22:22, Atalak: Gure irratsaioak  

Txinparta Irratiaren 2. saioaren zati bat

Irungo Txingudi BHIkoek aurerra jarraitzen dute Txinparta irratiarekin. Orain bigarren saioaren zati bat (bost bat minututakoa)bidali digute. Saio interesgarria da eta umore txinparta ederrak baditu. Entzun! Ondo pasako duzue-eta: http://213.96.129.186:82/Blog/eskolauhinak/Txinparta2erdia.mp3

Bigarren saio honetan hirugarren mailako hiru neska (non daude mutilak??) animatu dira eta gonbidatu dute lehen hezkuntzako neskato xarmanta bat, Nekane, kantatzeko eta asmakizunak botatzeko.Segidan, Edu Zabala irakaslea eta Txinparta Irratiaren arduradunari egin diote elkarrizketa bat, guzti hau musika alaiarekin hornitua.
Zuen irratsaioen zain gaude! Polita geratu zaizuela? Etxekoek entzun dezaten nahi duzuela? Besteekin konpartitu nahi dituzuela? euskara@jaizkibel.net era bidali! (aurkezpen paragrafotxo batez lagunduta) eta hementxe jarriko ditugu!

----------

2006-02-25

Permalink 14:13:27, Atalak: Teknika Kontuak  

Ahozko testuak ordenagailuz grabatzeko eta lantzeko tresna bat : Audacity soinu-editorea(1).

Testu idatziak ekoizterakoan testu-prozesadoreak hainbat aukera interesgarri eskaintzen dizkigu: zati batzuk berridazteko eta hobetzeko, idatzitakoa txukun aurkezteko, hitza eta irudia konbinatzeko… Ahozko testu aberatsak eta txukunak ekoizten lagunduko digun tresnarik ba ote dago? Bada… bai, soinu-editoreek hainbat aukera interesgarri eskaintzen dizkigu, besteak beste: 1.- Testua grabatzeko 2.- Grabatutakoa txukuntzeko, soinu artxiboa lantzeko (editatzeko) alegia: * Testu zati bat aukeratu eta… moztu (ezabatu), kopiatu edota itsatsi. Baita bikoiztu edota bi pistatan banatu ere… * Zati berri bat txertatu grabatutakoaren erdian. Isilune bat txertatu… * Zati bat berriz ere grabatu (hobetzeko asmoz) eta aurrekoa ordezkatu… * Bolumena egokitzeko (igo edo jaitsi), bai grabazio osoarena edota hainbat zatitakoa. Bolumen aldaketak egin direnean trantsizioak egokitzeko… * Grabazioa garbitzeko * Testua aldatzeko hainbat efektu: abiadura azkarragoan edo geldoagoan jarri, tonu grabeagoan edo agudoagoan, oihartzuna egin 3.- Soinu artxiboa aberasteko: * Musika gehitzeko * Soinu-efektuak gehitzeko 4.- Grabatutakoa hainbat formatutan gordetzeko Datozen egunotan hemen argitaratuko ditugun lantxoetan Audacity soinu-editorea erabiliz lan horiek nola egin azalduko dugu. ATARIKO ZENBAIT KONTU: Zergatik audacity?: • Doanik da. • Eskuratzen eta erabiltzen erraza. • Malgua: formatu askotako artxiboak har ditzake, baita formatu erabilgarrienetan artxiboak sortu ere (Waw, mp3, oog). • Pista askotakoa da Non lortu: Programa bera: http://audacity.sourceforge.net/download/?lang=es Lanak MP3ra eraman ahal izateko plugin-a (“MP3 lame” izenekoa): http://audacity.sourceforge.net/help/faq?s=install&item=lame-mp3 Nola instalatu: o audacity-win-1.2.2Gazteleraz.exe-ren gainean klik egin o Instalatzeko menuak ematen dizkizun argibideak jarraitu: • Next –en klik egin • Non instalatu esan Ezer baino lehen, Mikroa prestatu 1.- Bolumenaren botoian eskuineko botoiez klik egin, “Ireki bolumen-kontrola” hautatu (klik egin). 2.- Menu bat zabalduko zaizu, horretan honakoak hautatu (klikatu) “Aukerak” > “Propiedades” 3.- Aukeratu Grabazioa, Klikatu Ados 4.- “Control de Grabazion” menuan hautatu Mikrofonoa. Bolumena ia goraino igo (gero, lehenengo grabazioak egiten dituzuznean doituko duzu bolumena). Menu hori “ikonotu” (“minimizatu”), horrela menua beti izango duzu eskura tresna-barran, eta bolumena doitzea errazago suertatuko zaizu. =>Azalpen zehatzagoetarako ikusi PDF formatuko apunteak (2006-03-03an eguneratuak) Dokumentu osoa, handi samarra da (4,3 Mb). Hemen ireki baino, hobe duzu zeurera jaistea (saguaren eskuineko botoiari eman eta "gorde helburua honela" edo "gorde lotura honela" aukeratu) http://213.96.129.186:82/blog/eplazara/AudacityApunteak3.pdf Hemen ikusi ahal izateko bi zatitan banatu dugu dokumentua: lehenengoan apunteak eta bigarrenean eranskinak, hemen dituzu: http://213.96.129.186:82/blog/eplazara/AudacityApunteak3Apunteak.pdf http://213.96.129.186:82/blog/eplazara/AudacityApunteak3Eranskinak.pdf Hurrengoetan Audacity erabiltzeko argibideak ematen jarraituko dugu. Eta adibideren bat ere argitaratuko dugu
CC SymbolCC SymbolCC Symbol
This post is licensed under a Creative Commons License.

----------

2006-02-24

Permalink 11:10:28, Atalak: Gure irratsaioak  

Txinparta Irratia (Txingudi BHI). Saio baten zatia

Irungo Txingudi BHItik irratsaio hau bidali digute, hona hemen aurkezpena Hemen doakizue aurten egin dugun lehen irratsaioaren erdia 3. mailako ikasle batzuk egindakoa da. Dagoeneko 16 taldek eman dute izena eta 56 ikasle parte hartuko dute, astirik badugu noski. Irratia bataiatu dugu dagoeneko TXINPARTA izenarekin. Ea gustatzen zaizuen zati hau. Ondo izan http://213.96.129.186:82/Blog/eskolauhinak/Txinparta1.mp3

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Eskola Uhinak

Hau blogaren deskribapen luzea da.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

eskolauhinak

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Podcast hau sindikatu

Bilaketa

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution