Mezua: Ederra izan dunk, Sugaar

Ederra izan dunk, Sugaar

2006-08-11

Gaurkoan ez zegoen harri tartean ezkutatuta, ez harrapatuta ere.

Goizero bezala, egun onak ematera joan naizenean, ez dut ikusi. Urontzia sukaldera eraman eta harrriak banan-bana kentzen hasi naiz, "oraingoan ere toki ederrean sartu haiz" esanez nire buruari. Baina harri bat eta gero beste bat kentzen nijoan heinean ez dut bere gorputz dizdiratsua ikusi. Azken bi egunetan lo asko egiten zuen egunez, baina beste batzuetan ere egin izan du hori.

Harri guztiak atera ditut. 

Bihotzaren atximurkada nabaritu dut eta bere ontzia egoten den tokira hurbildu naiz. Orduan ikusi dut. Lurrean egon da, geldi, begiak zabalik. Gordintasun osoz. Burura galdera eta sentimendu ugari batera: nola egin du? Nola egin du salto? Ilargi beteak zerikusirik izan al du? Ihesi? Ez al zen zoriontsu? Gaizki zaindu al dut?

Krak buruak eta krak bihotzak. Arrai bat faltan botatzerik ba ote dagoenaren galderari erantzuna topatu diot gaur:

ederra izan dunk, Sugaar.

Erantzunak:

Bidaltzailea: i eme [Bisitaria] · http://aztarnak.blogspot.com/
ilargiaren kontuak izango dira... zuk gaizki zaintzen duzulako ez beintzat... ingurukoak oso ondo zaintzen dituzu.
Permalink-a mezu RSS 2006-08-11 @ 20:47

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)