Mezua: Etxeko buda txikia (Txapter guan)

Etxeko buda txikia (Txapter guan)

2006-07-03

Etxera iritsi, giltzak mahaian utzi eta egiten dudan hurrengo gauza Sugaarren kristalezko ontzira hurbiltzea da, eguneko otordua emateko asmoz. Nire hotsa entzun orduko, ahoa ireki eta ziztu bizian dator ur gainera, bere urmaelean olatu txikiak sortaraziz. Atzokoan, ordea, ez olatu eta ez ezer. Are gehiago, nire pisukide gorria ez nuen ikusi ere egiten. Bihotz taupada azkarrek urduritasun maila normala gainditu egin nuela adierazten zidaten. Sudurra kristal lodiaren kontra jarri nuen pisukidea lokalizatzeko, eta bizpahiru begi kliskada eta gero, hara non ikusten dudan bere gorputz dizdiratsua harri artean lapidatuta eta tripaz gora...

(Jarraituko du) 

 

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)