Mezua: Sugaar

Sugaar

2006-04-04

Atzo arrai gorri horietako bat oparitu zidaten, edozein hiritako parketan ogi papurrez zein gusanito paketez betetako urmaeletan egoten diren horietakoa, baina txikian.
Sugaar izena du; bere kolore gorriak eta Argiaren H@ariko santutegiak erabaki dute hori.

Orain arte lagun izan ditudan maskotak odol berokoak izan dira eta ez dakit nola moldatuko naizen berarekin, urduri nago. Atzo begirik kentzen ez zidala iruditzen zitzaidan, ziurrenik A8 autopista rallyan izandako bidaiaz oroituko zen gaixoa, eta ea zer egin behar nion hurrengoan galdetzen ariko zela bere buruari.
Interneten begiratzen hasi naiz arrai honetaz zerbait gehiago jakiteko, eta dagoeneko pare bat toki interesgarri topatu ditut: www.drpez.com eta www.alaquairum.com, adibidez.

Kontatuko dizuet hemen nola doakigun elkarbizitza.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)