Bilera internazionalak

2007-06-25

 

Hizkuntzalaritzari buruzko hitzaldiek honek duen garrantzia erakusteaz gain jakintza minimo batzuk lortzea ahalbidetzen du. Hizkuntzalaritzaren neurketaren gainean egindako bilera internazional batzuk ondorengoak dira:

 

Itzultzaile automatikoen ezaugarriak FEMTI txostenaren arabera

2007-06-25

 

Itzulpen automatikoaren ezaugarri nagusienak FEMTI (Framework for the Evaluation of Machine Translation in ISLE) txostenaren arabera oindorengoak dira:

  • Asimilizazioa
  • Dibulgazioa
  • Komunikazioa
  • Funtzionaltasuna
  • Fidagarritasuna
  • Erabilpena
  • Eragingarritasuna
  • Mantenimendua
  • Portabilitatea
  • Produktibitatea
  • Ziurtasuna
  • Asetasuna

Itzultzaile automatikoen bidez, testuak, testu-artxiboak eta web orrialdeak itzuli daitezke. Interneti esker gero eta itzultzaile aurreratuagoak daude, hala ere, fidagarria izateko erabiltzaileak jatorria, fidagarritasuna... ezagutu eta kontuan eduki behar du.

Termino espezializatu batzuk

2007-06-25

Itzulpengintza automatikoa ("Machine translation"): Testuak hizkuntza batetik bestera aldatzeko ordenagailuetan erabiltzen den programa zehatz bat da.

Lagunduriko itzulpengintza automatikoa (Machine-aided humen translation): Itzulpen mota honetan, giza itzultzaileek itzulpena errazteko diseinatuta dauden ordenagailuko software-ak erabiltzen dituzte.

Edukiaren kudeaketaren sistema (Multilingual content management): Edukiak sortzea eta kudeatzea ahalbidetzen duen sistema da. Horrela alde batetik edukia, eta beste alde batetik, diseinua maneia daiteke.

Itzulpen teknologikoa (Translation technology): Oinarri bezala testu bat hartuz, beste hizkuntza batean antzekoa sortzea du helburu. Beraz, testuen interpretazioan oinarritzen den jarduera da. Sortutako testu berriak "meta" edo "itzulpena" izena hartzen du. 

Hizkuntzalaritzako teknologia ikasteko bost arrazoi

2007-06-23

 

Hizkuntzalaritzako teknologia ikasteko mila arrazoi dauden arren, nik jarraian azaltzen ditudan bost arrazoi hauek aukeratu ditut:

  • Lehenengo arrazoia gure irakasle den Joseba Abaituak eman zigun filologo berriei. Hizkuntzalaritzaren arloan beka ugari daude filologoentzat. Aipatzekoa da EHU-ko Donostiako Informatika Fakultateko IXA Taldeak hizkuntzalari berriei eskainitako beka.
  • Teknologia eta interneteko garapena gero eta azkarragoa da. Filologoentzat beharrezkoa da garapen hau menperatzea, Giza Hizkuntzen Teknologian ematen ari den aurrerakuntza ikaragarria baita.Hau da papeletik pantailara igaro behar gara filologo guztiak, gu ere berritu beharra baitaukagu. 
  • Daniel Filmus-en ustetan (Buenos Aires-eko Giza Hizkuntzaren ministroa), alor honetan ikasleen artean eta giza sistemen artean konpetentzia gehiago egon behar denez, Giza Hizkuntzen Teknologia ikastea beharrezoa da.
  • Azaroaren 17an Deustuko Unibertsitatean edizio digitalari buruzko hitzaldi batean presente egoteko aukera eduki genuen. Bertan internetek eta teknologia berriek duten garrantzia azpimarratu zuten.
  • Uriah P. Levy-k lan batean tesi moduan erabili zuen "Tekonlogia Berriak teknologia intelektuala direla", ondorioz filologoen lana beharrezkoa da. Hau da, teknologia berrietan ere, gauzak ondo idatziak eta zuzen agertu behar dira.

Hans Urszkoreit

2007-06-20

 

Hans Urszkoreit Saarbrücken-en (Alemania) jaio zen. Berlinen Linguistika ikasi zuen eta geroago AEB-etara joan zen Konputagailuen zientzia ikastera. Bukatutakoan Alemaniara itzuli zen eta IBM enpresan hasi zen lanean (1986).

Saarbrücken-eko unibertsitatean lanpostua eskeini zioten eta Department of Computational Linguistics and Phonetics saila sortu zuen.

Gaur egun, hainbat elkarteko sortzaile eta kide izateaz gain, Linguistika Konputazionalako irakaslea da Saarland-eko unibertsitatean (Alemania) eta Zuzendari Zientifikoa da German Research Center for Artificial Intelligence-n (CDFKI). Gainera Konputagailu Zientziako Sailean irakasle ere bada. 

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

Hau blogaren deskribapen luzea da.

| Hurrengoak >

Bilaketa

Atalak


Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution