Hizkuntzalaritzako teknologia ikasteko mila arrazoi dauden arren, nik jarraian azaltzen ditudan bost arrazoi hauek aukeratu ditut:
- Lehenengo arrazoia gure irakasle den Joseba Abaituak eman zigun filologo berriei. Hizkuntzalaritzaren arloan beka ugari daude filologoentzat. Aipatzekoa da EHU-ko Donostiako Informatika Fakultateko IXA Taldeak hizkuntzalari berriei eskainitako beka.
- Teknologia eta interneteko garapena gero eta azkarragoa da. Filologoentzat beharrezkoa da garapen hau menperatzea, Giza Hizkuntzen Teknologian ematen ari den aurrerakuntza ikaragarria baita.Hau da papeletik pantailara igaro behar gara filologo guztiak, gu ere berritu beharra baitaukagu.
- Daniel Filmus-en ustetan (Buenos Aires-eko Giza Hizkuntzaren ministroa), alor honetan ikasleen artean eta giza sistemen artean konpetentzia gehiago egon behar denez, Giza Hizkuntzen Teknologia ikastea beharrezoa da.
- Azaroaren 17an Deustuko Unibertsitatean edizio digitalari buruzko hitzaldi batean presente egoteko aukera eduki genuen. Bertan internetek eta teknologia berriek duten garrantzia azpimarratu zuten.
- Uriah P. Levy-k lan batean tesi moduan erabili zuen "Tekonlogia Berriak teknologia intelektuala direla", ondorioz filologoen lana beharrezkoa da. Hau da, teknologia berrietan ere, gauzak ondo idatziak eta zuzen agertu behar dira.