OHARRA: Idazlan hau ukitu ere egin gabe dago; baditu, jakina, zuzendu edo hobetu beharreko kontutxo batzuk. Ikusiko ditugu klasean.
SUEDIAN
Atzera egiten badugu, familia beste era batera antolatzen zela ikus dezakegu. Normalean, emakumea zen etxea eta umeak aurrera ateratzen zituena eta gizonezkoa etxetik kanpo lan egiten aritzen zena.
Biak ziren gaur egungoak baino lan gogorragoak, batipat, lehen ez zeudelako gaur egun dauden abantaila teknologikoak, eta gaur egun makinak egiten dituzten lan asko garai batean eskuz egiten zirelako. Seme alaba kopurua ere gutxiagotu da, lehen bost seme alaba izatea gutxienekoa zen, normalean hortik gora izaten ziren eta orain ordea, bi izatera gutxi batzuk iristen dira.
Gizartea asko aldatu da, industrialdearekin hasi ziren aldakuntzak. Urteak aurrera egiten duten bezala gizarteak ere aurrera egin behar. Industria garaian ere, gizona zen etxetik kanpo lana egiten zuena eta emakumea etxe eta umeetaz arduratzen zen. Baina azkenean hainbeste aldakuntzekin emakumea ere pixkanaka lan mundura sartzen hasi zen. Asko kostatu zen emakumea lan mundura barneratzea baina beharrezkoa zen, lehen urratsak oso gogorrak izan ziren, emakumeak momento gaitzak jasan behar izan ditu eta oraindik ere jasaten ari da baina badoa aurrera. Matxismo asko egon da beti eta naiz eta emakumea etxetik kanpo lanean aritu, etxera itzuli eta bertako lanak ere bere lanak izando balira bezala egin behar, noski gizonaren laguntzrik gabe.
Zorionez, gaur egun badirudi hori aldatzen dagoela, nahiz eta oraindik horrelako kasuak izan, pentsatu nahi dut gutxienekoak izando direla. Gaur egungo gizartean, bikote batek bizimodu lasai bat, eta batez ere seme alabak eta etxe bat izan nahi baditu, ezin da aintzina bezala bizi. Biak lan egin behar dute etxetik kanpo, baina argi dago biak etxetik kanpo lana egiten badute etxeko lanak eta umeak ere bien lanak direla.
Egia da, gaitza dela gizonezko kuadrila bat lasai-lasai parkean egotea umeak jolasten dauden bitartean. Gizonezkoak umeak zaintzen ditu bai, eta etxeko lanak ere egiten ditu baina badirudi egiten duenean ez duela bere betebeharra den bezala egiten, baizik eta emakumeari laguntzeko, berez emakumearen lana izango bazen bezala. Gaur egungo gizarteko gizonak oraindik ez dira kontzientziatu umeak zaindu, etxeko lanak, garbiketa lanak eta abar bikotearen lanak eta betebeharrak direla. Hori da emakumearen berdintasunerako falta den urratsetako bat.
Hona hemen gure euskaltegi polita!0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0
HAS GAITEZEN LANEAN!
Lau sekuentzia didaktiko proposatuko dizkizuet. Hiru, behintzat, egin beharko dituzue; bakarra bazter dezakezue, beraz.
2) INFORMA ZAITEZ! http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/es/user/anon/page/sekuentziadetalle?gid=356133
3) LAN-ESKAINTZAREN BALDINTZAK http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/es/user/anon/page/sekuentziadetalle?gid=359235
4) ATARIKO PROBA 2 http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/es/user/anon/page/sekuentziadetalle?gid=361863
IDAZMENERAKO PROPOSAMENAK:
Aukera ezazu bietakoren bat eta osa ezazu idazlana. Bidal iezaiozu irakasleari bere posta elektronikora zuzen diezazun.
Atzo igo nuen olagarrotxoa gustatu baldin bazaizue, hona hemen bertan entzuten den abestia hitz eta guzti. LOU REEDen Walk on the wild side.
KONTUZ! Abenduaren 10era bitartean bakarrik ikusi ahal izango duzue bideo hau; hortik aurrera ezingo da ikusi. Izan ere, MOJITI taldeak utzi egingo dio bere zerbitzua emateari (horixe jakinarazi didate, behintzat)
Ez daukat oraindik garbi blog honen nondik norakoa, baina jaten ematen saiatuko naiz izan dadin zure interesekoa.