Ikasturteari amaiera emateko, Irungo Musika Eskolako ikasleek “Ederra eta Piztia” ikuskizuna eskaini ziguten ostiralean, Ekainaren 20an. Aho zabalik, txundituta, gelditu ginen emanaldi zoragarri honen aurrean. OSO POLITA!
Mila esker ikasle hauei eta bereiziki zuri, Sonia.
OPORRAK ONDO PASA!Etxean ordenagailua eta internet konexioa baldin baduzue, jarduera interesgarri eta seguruak eskaintzen dituzten hainbat webtoki interesgarri daude. Batzuk aukeratu dizkizuegu, eskura izan ditzazuen: hemen klikatu.
Larunbatean, Ekainaren 7an, Elatzeta eguna ospatu genuen. Denetarik izan genuen: jolasak, tailerrak, abestiak, dantzak, bertsoak... Gurasoak, ikasleak, irakasleak eta ikasle ohiak ere bertan elkartu ginen. Egun polita pasa genuen elkarrekin.
Hona hemen egun horretan grabatutako bideoa.Ostegunean, ekainaren 5ean, 2. mailakoak Hendaiara joan ginen. Hondarribiara joateko autobusa hartu genuen eta gero txalupaz Hendaiara joan ginen. Azkenik, parkean jolastu ondoren topoz itzuli ginen.
Argazkiak ikusteko beheko irudi txiki honen gainean klikatu.![]() |
| Hondarribi |
Ekainaren 2an Donostiako Planetarioa bisitatu genuen. Goizeko 9etan eskolatik atera ginen eta Donostiara abiatu ginen autobusez. Miramonen jolasak egin genituen, planetario txiki batean sartu ginen eta planetak ikusi genituen. Ondoren Kristina-enea parkera joan ginen eta bertan bazkaldu genuen. Paumak ere ikusi genituen baina ez zituzten hegoak zabaldu. Asko jolastu ondoren eskolara itzuli ginen.
Oso ondo pasa genuen!
Ateratako argazkiak ikusteko, beheko irudi txiki honen gainean klikatu.![]() |
| Planetario 2008 |