- 3. mailakoak ingurune arloan JANARIAK NONDIK DATOZ? gaia ikertzen ari gara. Lehenengoz, Gaztelaniazko web orrialde polit hau bat bisitatu dugu, eta gero euskarazko izenak itzuli ditugu. Etxetik ere egin dezakezue.
- Barazkiak nondik datozen hobeto ulertzeko esperimentutxo bat prestatu dugu gelan: "mini-baratzak". Landareek baratzetan dauden bezala zaintzen saiatuko gara: Ura eta ongarria bota (baina ez gehiegi), argia eta tenperatura... Baina ez dakigu zein tamaina hartuko duten, ea gelan ondo egokituko diren eta abar... Esperimentu bat da! Bukatzean, etxera eramango ditugu, toki zabalago batean landatzeko, entsaladan jateko...
Zuen iritzia esan nahi badiguzue, erantzun ("3. mailarako jarrita"): "Mini-baserritar" onak izango ote gara? Nola zaindu behar ote ditugu?
.....
Bi aste pasa dira, eta esperimentuarekin segitzen dugu. Ura eta ongarria bota diegu, eta leihotik argi dezente sartzen zaie. Landareak bizirik daude, baina kezkatzen ari gara:
-Zomorro batzuk ikusten dira. Baina Toñok esaten du hori normala dela.
- Letxu gehienak oso ahul daude. Seguru asko, ez da sasoi egokia, ez baratzean ez barrurako ere. Toñori agian ziria sartu zioten. Gainera, bi asteburutan leihoak nahiko itxita egon dira, eta gainera beroak dezente lehortu ditu. Beste landare egokiagoren bat bilatuko dugu.
- Beste susmoak: Baten batek ongarri likidoa bota die zuzen. Toñok dio horrela "erre" egiten direla. Bestela, ontzi batzuetan ur gehiegi ikusi izan dugu...
Hartzeko neurriak: Toñok bere baratzera eramango ditu, eta aire librean egongo dira hurrengo asteetan. Garai honetarako landare egokiagoak erosiko ditu. Ea lortzen dugun bizirik irautea!
BESTERIK
- Janari osasungarriak erosten eta jaten ikasteko, gaztelaniazko beste orrialde honetan badaude jolas dibertigarriak ("Las supervitaminas" klikatu).
- Gai honetarako euskarazko helbide interesgarriak aurkitzen badituzue, erantzunak bidali. Eskerrik asko.
3. mailakoak