Artxiboak: 2007

2007-12-23

Permalink 23:41:37, Atalak: 1.zikloa, 2.zikloa, 3.zikloa, Haur hezkuntza  

SANTO TOMAS ETA OLENTZERO

Ostiralean, Abenduaren 21ean, Santo Tomas eguna ospatu genuen. Goizean txikiengana joan ginen kantatzera eta ondoren Olentzero etorri zitzaigun jostailu pilo batekin. Gero txistorra jan genuen eta jolasean aritu ginen etxera joan arte. ESKERRIK ASKO OLENTZERO!

URTE BERRI ON!

Hona hemen ateratako argazki eta bideoak (Gainean klikatu)

ARGAZKIAK

  BIDEOAK

Irakurketa saioak

 Txistorra prestatzen

Txistorra jaten

 2 urtekoak txistorra jaten

Olentzero 2 urtekoekin

 Haur Hezkuntzakoak txistorra jaten

Olentzero Haur Hezkuntzan

 Lehen Hezkuntzakoak txistorra jaten

Olentzero Lehen Hezkuntzan

 Olentzero 2 urtekoekin

 Olentzero Haur Hezkuntzan

 Olentzero Lehen Hezkuntzan

----------

2007-12-21

Permalink 00:44:02, Atalak: 1.zikloa  

OLENTZERORI GUTUNA

Herenegun Olentzerori eskutitza idatzi genion. Aurten oso txintxo portatu gara eta opari asko espero ditugu. Atzo eskutitza postontzira bota genuen  eta hortik aurrera....ZURE TXANDA DA OLENTZERO!

Hemen behean jarri dizuegu atzo grabatutako bideoa.
----------

2007-12-20

Permalink 10:45:39, Atalak: 1.zikloa  

JUANA JOXEPA TRONPETA

Abenduaren 18an 2. mailakoek Urtxintxakoekin amaiera ekitaldia eskolan bertan ospatu genuen. Eta gainera, Juana Joxepak ere bisitatu gintuen.

Ongi pasa genuen, Xalto pailazoa oso barregarria zen eta.

Argazki guztiak ikusi nahi badituzue, beheko irudi honen gainean klikatu.
Juana Joxepa
----------

2007-11-27

Permalink 22:50:34, Atalak: 1.zikloa  

2.A koak Ibarlako mintegian

Azaroaren 23an 2.A gelakoak  Ibarlako negutegiak ikustera joan ginen. Tren Berdeak eraman gintuen eta Maitek, egiten duten lana azaldu zigun. Bukatzeko, guk ere landareak landatu genituen. Primeran pasa genuen!

Argazkiak ikusteko, beheko irudi txiki honen gainean klik egin.
Ibarlako mintegia 2.A
----------
Permalink 22:25:23, Atalak: 2.zikloa  

DONOSTIARA EGINDAKO IRTEERA

Azaroaren 22an, 4.mailakoak Donostiara joan ginen gure hiria hobeto ezagutzeko asmoarekin.

Topoz joan ginen eta bertako eraikin garrantzitsu asko bisitatu genituen.Urgull mendian bazkaldu genuen eta primeran pasa genuen.

Argazki guztiak ikusteko beheko irudi honen gainean klikatu.
Donostia
----------

2007-11-19

Permalink 18:41:24, Atalak: 1.zikloa  

IBARLAKO MINTEGIRA

Azaroaren 16an 2.B gelakoak Ibarlako mintegia bisitatu genuen.Tren Berdean joan ondoren, landare ezberdinak ikusi genituen. Maitek azaldu zigun landareak nola hazten diren eta nola landatzen  diren. Bukaeran guk ere loreak landatu genituen.

Argazki guztiak ikusteko beheko irudi honen gainean klikatu.

Ibarlako mintegia
----------

2007-11-15

Permalink 22:20:40, Atalak: 1.zikloa  

PIZZA GOXOA!

Aste honetan Telepizzara joan gara. Bertan, Ainarak eta Larraitzek pizzak nola egiten diren erakutsi digute. Gero guk egin ditugu. Ummmm! Zein goxoak zeuden!

Ateratako argazkiak ikusteko, beheko irudi txiki honen gainean klikatu.

Pizza goxoa!
----------

2007-11-08

Permalink 21:27:30, Atalak: 1.zikloa  

JULIAN ARRANTZALEA

Aste honetan Julian etorri zaigu gelara. Julian arrantzalea da eta itsasoan nola lan egiten duten erakutsi digu. Oso ondo pasa dugu eta gainera...OLAGARRO TXIKI BANA OPARITU DIGU!

Eskerrik asko Julian.

Argazkiak ikusteko azpiko irudi txiki honen gainean klikatu.
Julian arrantzalea
----------

2007-10-29

Permalink 15:09:00, Atalak: 1.zikloa  

JUNKAL ERIZAINAREKIN

Gelan lanbideak ikasten ari gara. Aurreko batean Junkal erizaina etorri zitzaigun eta nola lan egiten duen erakutsi zigun. Primeran pasa genuen eta asko ikasi dugu.

ESKERRIK ASKO JUNKAL!

Ateratako argazkiak ikusteko, beheko irudiaren gainean klikatu
Junkal erizaina
----------

2007-10-23

Permalink 22:45:08, Atalak: 1.zikloa  

ELATZETAKO GAZTELUA

OSTIRALEAN ELATZETA MENDIRA JOAN GINEN. OSO ONDO PASA GENUEN. TONTORRERAINO IRITSI GINEN. GAZTELUA IKUSI GENUEN BAINA HERENSUGEA EZ! BUKATZEKO PARKERA JOAN GINEN.

Argazkiak ikusteko beheko irudi txiki honen gainean klikatu.
Elatzetako gaztelua
----------

2007-10-19

Permalink 18:36:57, Atalak: 2.zikloa  

Animaliengandik eskuratzen ditugun janariak ikertzen aritu gara

3. mailakoak jaten ditugun arrainak nondik datozen ikertzeko, Itsas Gelara joan ginen. Ateratako argazkiak ikusteko, beheko irudiaren gainean klikatu.

Elatzetako 3. maila Itsas Gelara 2007ko urrian

 

Julian, 1. mailako guraso bat, arrantzalea da, eta gelara etorri zaigu bere lanbidea irakasteko, arrainak nola harrapatzen dituzten. Oso interesgarria izan da. Argazkiak ikusteko hemen klikatu

 

 

 

"Arrainak eta itsaskiak" orrialdean ikertu dugu. Arrainak nolakoak diren azaltzen du, eta Euskal Herriko errezeta gozo batzuk ere bai. Adibide batzuk:

Antxoa               Antxoa marinadak

Txipiroiak           Donosti piperrak

Berdela              Berdel marmitakoa

Etxean horrelako gehiago aurkitzen baduzue, erantzunak bidali.

----------

2007-10-03

Permalink 12:53:27, Atalak: 2.zikloa  

 3 MAILAKO GELA BARRUAN BARATZA?

- 3. mailakoak ingurune arloan JANARIAK NONDIK DATOZ? gaia ikertzen ari gara. Lehenengoz, Gaztelaniazko web orrialde polit  hau bat bisitatu dugu, eta gero euskarazko izenak itzuli ditugu. Etxetik ere egin dezakezue.

- Barazkiak nondik datozen hobeto ulertzeko esperimentutxo bat prestatu dugu gelan: "mini-baratzak". Landareek baratzetan dauden bezala zaintzen saiatuko gara: Ura eta ongarria bota (baina ez gehiegi), argia eta tenperatura... Baina ez dakigu zein tamaina hartuko duten, ea gelan ondo egokituko diren eta abar... Esperimentu bat da! Bukatzean, etxera eramango ditugu, toki zabalago batean landatzeko, entsaladan jateko...

 

Zuen iritzia esan nahi badiguzue, erantzun ("3. mailarako jarrita"): "Mini-baserritar" onak izango ote gara? Nola zaindu behar ote ditugu?

.....

    Bi aste pasa dira, eta esperimentuarekin segitzen dugu. Ura eta ongarria bota diegu, eta leihotik argi dezente sartzen zaie. Landareak bizirik daude, baina kezkatzen ari gara:

-Zomorro batzuk ikusten dira. Baina Toñok esaten du hori normala dela.

- Letxu gehienak oso ahul daude. Seguru asko, ez da sasoi egokia, ez baratzean ez barrurako ere. Toñori agian ziria sartu zioten. Gainera, bi asteburutan leihoak nahiko itxita egon dira, eta gainera beroak dezente lehortu ditu. Beste landare egokiagoren bat bilatuko dugu.

- Beste susmoak: Baten batek ongarri likidoa bota die zuzen. Toñok dio horrela "erre" egiten direla. Bestela, ontzi batzuetan ur gehiegi ikusi izan dugu...

Hartzeko neurriak: Toñok bere baratzera eramango ditu, eta aire librean egongo dira hurrengo asteetan. Garai honetarako landare egokiagoak erosiko ditu. Ea lortzen dugun bizirik irautea!

BESTERIK

- Janari osasungarriak erosten eta jaten ikasteko, gaztelaniazko beste orrialde honetan badaude jolas dibertigarriak ("Las supervitaminas" klikatu).

 - Gai honetarako euskarazko helbide interesgarriak aurkitzen badituzue, erantzunak bidali. Eskerrik asko.

                                       3. mailakoak

----------

2007-06-19

Permalink 20:52:23, Atalak: Haur hezkuntza  

ARRITXULON

Maiatzaren 17 eta 18an ARRITXULORA joan ginen. Oso ondo pasa genuen, gure lehenengo gau-pasa etxetik kanpo!

Asko gustatu zaigu eta datorren urtean errepikatzeko prest gaude. Han ateratako argazkiak ikusi nahi badituzue, egin klik azpiko irudi honen gainean.

 

Arritxulo
----------

2007-06-13

Permalink 21:51:41, Atalak: 1.zikloa  

DONOSTIAKO PLANETARIOAN

Ekainaren 7an Lehenengo mailakoak Donostiako Planetariora joan ginen. Hori izan da ikasturte honetako azken txangoa. Han egindakoa ikusi nahi baduzue, beheko argazki txiki honen gainean klik egin.

DATORREN IKASTURTE ARTE!

OPORRAK ONDO PASA!
Donostiako Planetarioa
----------

2007-06-10

Permalink 18:09:49, Atalak: 1.zikloa  

IRUN-HONDARRIBIA-HENDAIA

Ikasturteari bukaera emateko txango hau burutu genuen ostiralean. Eskolatik atera ginen autobusez eta Hondarribia bisitatu genuen. Txalupa hartu eta Hendaiara iritsi ginen. Hondartzan jolastu, bazkaldu eta parkean egon ondoren, topoa hartu eta eskolara iritsi ginen.

AGUR LAGUNAK! DATORREN IKASTURTE ARTE!

Argazki guztiak ikusteko, beheko irudiaren gainean klikatu.
Irun-Hondarribia-Hendaia
----------

2007-06-05

Permalink 20:58:28, Atalak: 1.zikloa  

SENDAGILE EROA

Hau ikasturte bukaerako antzerkia da. Bertan sendagile ero baten istorioa antzezten dugu. Asko saiatu gara prestatzen, entsegu piloa egin dugu eta zuei gustatzea espero dugu.

2.B ko ikasleak
----------
Permalink 20:48:57, Atalak: 1.zikloa  

LOTI EDERRA

Ikasturte bukaera dela eta, 2.A ko ikasleek  antzerki lan  hau eskaini genien atzo gurasoei.Ilusio handiz egindakoa da. Ea gustatzen zaizuen!
----------

2007-05-28

Permalink 16:23:13, Atalak: 1.zikloa  

LESAKAN

Maiatzaren 21 eta 22an Lesakako aterpean egon ginen. Lehendabizi Bertizeko parke naturala bisitatu genuen. Arratsaldean taloak egin genituen. Eta hurrengo egunean Jesús Mª saskigileak nola egiten diren saskiak erakutsi zigun.

Zein ondo pasa genuen!

Argazkiak ikusi nahi badituzue, beheko irudi txiki honen gainean klikatu.
Lesaka
----------

2007-05-21

Permalink 21:13:16, Atalak: 1.zikloa  

BEIZAMAN

Maiatzaren 17an  Beizamara abiatu ginen. Goizeko 9:30etan eskolatik atera eta autobusera sartu ginen. 10:30etan iritsi ginen eta han zeuden gure zain Olatz, Abarne eta Ainara. Beraiek aterpea erakutsi ziguten. Gero basora abiatu ginen eta aztarna asko aurkitu genituen eta jolasak egin genituen. Bi egun hauetan gauza asko egin dugu: Irasagarra egin, pilotalekuan jolastu, Mariren istorio polit bat entzun, baserrira joan, asto gainean ibili, artaburuak aletu, untxiak hartu...

Oso ondo pasa dugu!

Ateratako argazki batzuk  ikusi nahi badituzue, beheko irudi honen gainean klikatu. Argazki guztiak eskuratu nahi badituzue, CD bat gelara ekarri eta grabatuko dizkizuegu.

Beizama
----------

2007-05-03

Permalink 23:30:44, Atalak: 2.zikloa  

HIRUGARREN MAILAKOAK BEINTZA-LABAIENEN

Nafarroako herri xarmangarri honetan egin dugu gure bi eguneko egonaldia. Zubietan, Ezkurra ibaiaren uraren indarrez mugitzen den errota bat bisitatu dugu; “Lezealde Txiki” kobazulora sartu gara eta bertako biztanleak ezagutu ditugu(saguzaharrak!!). Gauean diskoteka! Amets goxoen ondoren, gosaría, herri-jokoak eta talo-tailerra. Hamaiketako ederra: taloa txokolatearekin edo gaztarekin aukeran. Hau dena, Mikel, Garbiñe, Juanjo eta Azkar txakurraren laguntzarekin.

Argazki guztiak ikusi nahi badituzue, beheko irudi txiki honen gainean klikatu.
Beintza Labaien
----------

2007-03-30

Permalink 15:41:16, Atalak: 1.zikloa, 2.zikloa, 3.zikloa, Haur hezkuntza  

LIBURU ASTEA

Opor-aurreko aste hau liburuei eskaini diogu eskolan. Orain arte liburu astea Apirilean ospatu izan dugu baina aurten aurreratzea erabaki dugu, hainbat urtetan gure eskolako liburuzaina izan den Marikarmenek gaur bertan  erretiroa hartuko duelako. Ekintza pilo bat egin dugu aste honetan: Erakusketak, irakurketak, idazlanak, antzerkia, entzuketak...

Argazkiak ikusi nahi badituzue HEMEN edo azpiko argazki txikiaren gainean klik egin.

Oporrak ondo pasa!

Eta zuk Marikarmen badakizu zabalik dauzkazula eskolako ateak eta are irekiagoak gure bihotzekoak.

Liburu astea
----------

2007-03-27

Permalink 15:03:55, Atalak: 3.zikloa  

MUNDIALA MUNDUA

Juan Lusi Mugertza gure eskolan izan zen, gurekin bere liburuaz, "Mundiala Mundua", hitz egiteko. Areto nagusian izan ginen eta Indiako diapositibak erakutsi zizkigun.
Idazle izateko zein baldintza bete behar diten azaldu zigun. Juan Luis bidaiari amorratua da, urtero gutxienez bi bidai egiten ditu. Ez du gaztelaniaz idazten, eta idaztea bera oso gogoko badu ere, ez da hori bere lanbidea, irakaslea baita.
Indiari buruz asko ikasi genuen liburuarekin eta Juan Luisen etorrerarekin, diapositibak Indiako toki interesgarri askori buruz ziren eta, esate baterako: Taj Mahal, Ganges ibaia...

OSO POLITA IZAN ZEN GUZTIA

----------

2007-03-26

Permalink 23:41:39, Atalak: 1.zikloa  

AULARRE BASERRIA

Martxoaren 16an 1.mailakok oinez Aularre baserrira joan ginen. Baserrian Marian gure zain zegoen. Han nola egiten den gazta erakutsi zigun.

Eta gazta ere jan genuen.

Zein egun ederra pasa genuen!!

Argazkiak ikusteko HEMEN klikatu edo bestela azpiko argazki txiki honetan.
Aularre
----------

2007-03-22

Permalink 23:13:02, Atalak: 1.zikloa  

IGERILEKUAN

Martxoko hilabete honetan igerilekura joaten ari gara igeri egiten ikastera. Egunero autobusa hartu eta “Artaleku” polikiroldegira joaten gara. Bainujantziak jantzi eta beroketak egiten ditugu. Ondoren dutxara sartzen gara eta klasea hasten da. Hiru taldetan banatzen gara eta batzuk igerileku handira joaten dira eta besteak txikira. Ostiraletan jolasak egiten ditugu. Gure irakasleak hauek dira: Igor, Oihane eta Rober . Oso jatorrak dira baina batzuetan haserretu egiten dira. Asko ikasten ari gara!

Argazkiak ikusi nahi badituzue hemen klikatu edo bestela azpiko argazki txiki honetan.
Igerilekuan
----------

2007-03-07

Permalink 16:07:25, Atalak: 2.zikloa  

AUZO-LAGUN LANTEGIRA BISITALDIA

             Hirugarren mailakoak lanbideak lantzen ari garen aitzakiarekin, joan den ostiralean, Auzo-Lagun elikagaigintzako lantegia ikustera hurbildu ginen.

        Ainhoak eta Laurak, bertako dietistek, harrera egin ziguten eta bisita hasi aurretik, derrigorrez jantzi beharreko txanoak banatu zizkiguten. Polit-politak prestatu eta barrura!. Dena ikaragarri handia zen: hozkailuak, sukaldeko tresnak, labeak...

A ze hotza! hozkailu erraldoi horietan, -19º C tan!!!

Argazki gehiago ikusteko HEMEN  klikatu.

       

----------
Permalink 15:24:49, Atalak: 1.zikloa  

ANIMALIAK

Hiruhileko honetan 2. mailako ikasleak animaliei buruzko lanak egiten ibili gara. Ikusi nahi badituzu HEMEN klikatu. Emaitza zuen gustukoa izatea espero dugu. Agurrrrr!

----------

2007-02-28

Permalink 23:05:24, Atalak: 2.zikloa  

IÑAKI BERRUETEKIN SOLASEAN

Iñaki Berruet, Real Union taldeko jokalaria, hilak 22an, gure gelan izan zen.

IÑAKIREN FITXA AZKARRA:  33 urte, irundarra, 3 anai-arreba, jateko arkumea eta txipiroiak ditu gogoko eta urdin kolorea.

Iñakik kontatu ziguna:

Futbolean ia-ia bizitza osoa eman du eta 12 urte profesional izaten.

Profesionala izateko zorte, gogoa eta dedikazio handia behar da.

Atzelaria izan arren, 5-6 gol sartu ditu.

Aurten promozionatzeko aukera du taldeak.

1.mailan jokatuz gero, Real Sociedad taldean gustatuko litzaioke jokatzea.

Espainiako ligatik Ronaldinho da gehien gustatzen zaiona eta Real Union taldetik, Sergio Francisco.

Futbolaz gain esku pilota eta saski baloia ditu gogokoak.

Jende gutxi joaten da animatzera.

Argazkiak ikusteko HEMEN klikatu.
----------

2007-02-23

Permalink 06:03:45, Atalak: 1.zikloa, 2.zikloa, 3.zikloa, Haur hezkuntza  

INAUTERIAK

Eskolan inauteriak ostiralean ospatu genituen. Lehen hezkuntzakoek mozorrotzeko hartu genuen gaia “ura” izan zen. Haur hezkuntzakoek euskal inauterietako pertsonaiak izan zituzten gogoan eta 2 urtekoek pailazoz mozorrotu ziren. Eguraldi ona egin zigun eta guraso asko hurbildu zen gure emanaldia ikustera.

Larunbata eta Igandean eskolak Irungo desfilean parte hartu zuen “Txotxongilo tailerra” taldearekin.Oso polita izan zen nahiz eta eguraldi txarra egin.

Argazki batzuk ikusi nahi badituzue HEMEN klikatu. Argazki eta bideo guztiak eskolako ordenagailuetan ikus ditzakezue “Jolasean eta lanean” atalean.

----------

2007-02-12

Permalink 15:33:42, Atalak: 1.zikloa, 2.zikloa  

UNAI ARRIETA ESKOLAN

Bidasoa eskubaloi taldeko kapitaina gurekin izan zen solasean otsailaren 2an. Honako iritzi hauek utzi zizkigun:

“Jokalari ona izateko ordu asko eta asko sartzeaz gain, ilusio handia izan behar da

“Momentu honetan Espainiako talderik hoberenak Ciudad Real, Portland San Antonio eta Bartzelona dira”

“Jende gutxi joaten da animatzera”

Argazki gehiago ikusi nahi badituzue HEMEN klikatu.

----------

2007-02-06

Permalink 22:15:10, Atalak: 1.zikloa  

DONOSTIAKO AQUARIUMA

Ostiralean, Otsailaren 2 an, eskolatik atera ginen Aquariumera joateko. Tren geltokira abiatu ginen eta trenez Donostiara iritsi ginen. Urumea ibaia zeharkatu genuen eta  udaletxe aurrean hamaiketakoa egin genuen. Kaiatik pasa ginen  eta Aquariumera iritsi ginen. Han, Martak, Iñigok eta Xabierrek akuarioa erakutsi ziguten. Arrainak ukitu genituen eta handik Urgull mendira igo ginen bazkaltzera. Bertan kanoiak ikusi genituen eta argazkiak atera genituen kanoien gainean. Asko jolastu ondoren, arratsaldeko 15:00etan berriro trena hartu eta eskolara itzuli ginen.

BIKAIN PASA GENUEN!

Argazkiak ikusi nahi badituzue HEMEN klikatu.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

ELATZETAN

Zer ikusi nahi duzu?

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution