Atala: uribe kostako irakurzaleen txokoa

2010-06-08

Permalink 11:41:31, Atalak: uribe kostako irakurzaleen txokoa, 140 hitz  

"Darwin geurean" liburuaren kritika Berrian

Kepa Altonaga eta Ismael Manterola
Argazkia: Gorka Palazio

Orain dela aste pare bat Kepa Altonaga izan genuen Uribe Kostako irakurzaleen txokoan, bere azken saiakera-liburuari buruz hitz egiteko. Liburua irakurri duzuenok eta irakurri ez duzuenok ere hementxe duzue igande honetako Berrian Bixente Serrano Izkok egindako kritikaren pasarte bat, osorik estekan duzue:

Lotilandiako lozorro luzea:

"Altonagaren bertze obrak irakurri dituenari, hala nola Etxepare edo Arman Davidi buruzkoak, haien paragrafo batzuen oihartzuna helduko zaio Darwin geurean honetan. Haietatik abiaturik paratu du saiakera berri hau, biziki interesgarria, euskara duin, dotore eta jasoan idatzia, atseginez irakurtzeko modukoa.

Eta, orobat erran behar, biziki eskertzekoa ere bai, Euskal Herriko unibertsitateetan hain ikerketa-lan gutxi egin eta plazaratzen direnean euskaraz. Kepa Altonaga eta bertze gutxi batzuk ditugu ohorezko salbuespen, nekez zabalduko direnak, segurik, Bolognako planek curriculum akademikoetarako ezarririko baldintza berrietan, gure unibertsitateek ez badituzte neurri sendoak asmatzen euskara are baztertuago geldi ez dadin."

2010-05-26

Permalink 21:46:06, Atalak: agenda, uribe kostako irakurzaleen txokoa, 115 hitz  

Kepa Altonagaren "Darwin geurean"



Kepa Altonaga biologoa eta idazlea da, eta dibulgazio zientifikoaren bidean egin eta egiten dio ekarpena euskarazko literaturari. Horren adibide dira honako lanak: "Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan" (1998, Elhuyar), "Armand David, pandaren aita" (2001, Elhuyar), "Etxepare Aldudeko medikua" (2006, Euskaltzaindia-EHU), eta aurtengo bere azken lana, "Darwin geurean" (2010, Pamiela).



Bihar arrastian Uribe Kostako irakurzaleen txokoan gonbidatu dugu Kepa. "Darwin geurean" saiakeran Darwinen teoriak gurean izan zuen oihartzuna eta eztabaida mahai gainean ipini ditu Loiuko idazleak. Horixe izango dugu berbagai bihar, arrastiko 20:00etan Algortako Aldai Patronatuan. Animatzen bazara, badakizu non egongo garen.



Keparena ikasturte honetako azken saioa izango da, irailean energiaz beterik bueltatuko gara :) Uribe Kostako irakurzaleen txokoan!

2010-05-12

Permalink 18:17:12, Atalak: kultur jarduerak, agenda, uribe kostako irakurzaleen txokoa, 118 hitz  

Maiatzak 11 // Liburuak barra-barra



Narrazioa

EGIA, Lutxo: Zubigilea, Susa, 2007.
MUÑOZ, Jokin: Bizia lo, Alberdania, 2003.

Saiakera
ARREGI, Joxe & JIMENEZ, Edorta: Jainkorik bai ala ez? Erlijioari buruz aztabaidan, Elkar, 2007.
HAINBATEN ARTEAN: Koldo Mitxelena. Gizona eta hizkuntza, Erroteta, 2007.

Itzulpenak
HAWTHORNE, Nathaniel: Wakefield, Alberdania & Elkar, 2007 (euskaratzailea, Koro Navarro).
SALINGER, J. D.: Zekale artean harrapaka, Elkar, 1991(euskaratzailea, Iñaki Iñurrieta).

Poesia
SARASOLA, Beñat: Kaxa huts bat, Susa, 2007.

7 urtetik aurrera
SANTISTEBAN, Karlos: Jostailu zahar jostailu berri, Desclée, 2007.

8 urtetik aurrera
DUESO, Antton: Fermintxok ez du gezurrik esaten, Desclee, 2007

10 urtetik aurrera
ARANA, Aitor: Lagun berezi bat, Ibaizabal, 2007.

Gazte literatura
AZKUNE, Iñaki eta ARRIETA, Jesus Maria: Amaia, Ekilore, 2006.
STINE, R.L: Hil ala bizi, Elkar, 2007 (euskaratzailea, Itziar Otegi).

Komikiak
BERZOSA MARTINEZ, Migel: Arrupe, besteei emandako gizona, Gero, 2007.

2010-04-28

Permalink 13:32:45, Atalak: uribe kostako irakurzaleen txokoa, 263 hitz  

Apirilak 27 // Liburuak barra-barra



Aste honetan egun bateko atzerapenarekin gatoz. Gure "stock"eko hainbat liburu eraman genituen larunbateko bazkarira zuen artean banatzeko, eta gaur goizean txukundu ahal izan ditugu, argazkiak egin, publikatu eta hona ekarri. Ea gustuko zer edo zer topatzen duzuen, eta herriko plaza eta parkeetara eramaten dituzuen liburu berriak, udaberrian literatura kalera!



Apirilak 27

Narrazioa
MUÑOZ, Jokin: Antzararen bidea, Alberdania, 2007.
ZALDUA, Iban: Itzalak, Erein, 2004.

Saiakera
ASURMENDI, Mikel: Komatxo artean 1. Elkarrizketa Literarioak 2000-2006, Utriusque Vasconia, 2007.
ASURMENDI, Mikel: Komatxo artean 2. Mahai-inguruak 2000-2006, Utriusque Vasconia, 2007.

Itzulpenak
SEPULVEDA, Luis: Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena, Alberdania, 2007 (euskaratzailea, Jesus Mari Mendizabal “Bizargorri”).
KRISTOF, Agota: Atzo, Alberdania & Elkar, 2003 (euskaratzailea, Eskarne Mujika Gallastegi).

5 urtetik aurrera
LLUCH, Josep & CAPDEVILA, Roser: Loreren beldurrak, Ttarttalo, 2007.

6 urtetik aurrera
Peinador Arbiza, Ángeles: Landako sagua eta hiriko sagua. Ezkila-lore. Elurretako erregina. Printze zoriontsua, Aizkorri, 2007.

8 urtetik aurrera
VI-MAKOME, Inongo: Mahemoren ametsa, Desclee, 2007 (euskaratzailea, Lurdes Auzmendi).

10 urtetik aurrera
AGIRRE, Katixe: Paularen seigarren atzamarra, Elkar, 2007 (ilustratzailea, Patxi Gallego).

Gazte literatura
AlcAntara, Ricardo: Deabruaren eztena, Ibaizabal, 2007 (euskaratzailea, Aitor Arana)



Oraindik ez dakizu zelan funtzionatzen duen honek?
Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).

Zergatik eta nola?
Bada, berbalagun eskuzabal batek eta elkarteko lagun batek oparitu dizkigute liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak... Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.

2010-04-20

Permalink 13:31:03, Atalak: uribe kostako irakurzaleen txokoa, 299 hitz  

Apirilak 20 // Liburuak barra-barra



Hementxe duzue aste honetako zerrenda; liburuak ez dira agortu, ez horixe, eta hemen izango gaituzue, oparitzeko zer edo zer dugun arte.



Apirilak 20

Narrazioa
GORROTO, Mikelats: Azalore atomikoa, Hiria, 2007.
OÑEDERRA, Lourdes: Eta emakumeari sugeak esan zion, Erein, 1999.

Biografia
IRIGOIEN, Ana: Frida Kahlo, Elkar, 2007.

Saiakera
ETXEBARRIA, Guillermo: Joaquín de Alcibar-Jauregui eta Acharan 1746-1810 eta Grand tourra (1772), Erroteta, 2007.
PERRAULT, Gilles: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza, Txalaparta, 2007 (euskaratzailea, Zorion Zamakona).

Itzulpenak
STEHNDAL: Parmako kartusia, Alberdania & Elkar, 2007 (euskaratzailea, Jon Muñoz).

Poesia
OTXOTEKO VAQUERO, Pello: Goizalbaren argitan, Erein, 2007.

3 urtetik aurrera
MULLER, Gerda: Marilitxar eta hiru hartzak, Ttarttalo, 2007.

5 urtetik aurrera
DE PÉTIGNY, Aline eta DELVAUX, Nancy: Kamile. Eskolan da berriro, Ttarttalo, 2007.
MACHADO, Ana María: Abelin eta euria, Ibaizabal, 2007 (ilustratzailea, Paula Alenda).

6 urtetik aurrera
KAZABON, Antton eta MORENTE, Enrique: Elorriren irribarrea, Ibaizabal, 2007.
GARCÍA FERNÁNDEZ, Ada: Errauskine. Edurne zuri. Erpurutxo. Alizia lurralde miresgarrian, Aizkorri, 2007.

8 urtetik aurrera
SCHUBERT, Ingrid + Dieter: Pirata zaharra, Ttarttalo, 2007.
MAZALI, Gustavo & BERNATENE, Poly: Andersen ipuinak, Ttarttalo, 2007.

10 urtetik aurrera
ARISTI, Pako: Miren nunca mais!, Elkar, 2007 (ilustratzailea, Eider Eibar).
BIDAURRAZAGA, Eguzkiñe & GAZTANBIDE, Iban: Herri zaporea. Brasil. “Okilaren etxetxo horia”, Desclée, 2007.

Gazte literatura
ZALDUA, Iban: Ile luzeen kondaira, Pamiela, 2003 (ilustratzailea, Asisko Urmeneta).
KAZABON, Antton: Atearen atzean, Elkar, 2007.





Oraindik ez dakizu zelan funtzionatzen duen honek?

Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).

Zergatik eta nola?
Bada, berbalagun eskuzabal batek eta elkarteko lagun batek oparitu dizkigute liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak... Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila
Egizu Getxo Euskaldun(r)en Facebook soslaia
Create Your Badge

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

| Hurrengoak >

Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution