Atala: egizu

2011-01-03

Permalink 22:12:57, Atalak: egizu, 58 hitz  

Urte berria, etxe berria!

Zuetako hainbatek jakingo duzue web gune eta bulego aldaketa egin dugula, bai, etxez aldatu gara, modurik onena gure berri izateko www.egizu.org gunean izango duzue, baita Martikoena kaleko bulego berrian ere.

Egizu Getxo Euskaldun elkartea
Martikoena kalea 16, 2. solairua - 3. bulegoa
48992 Algorta - Getxo

Gure telefono zenbakiak ondorengo hauek dituzue:
Garazi: 616 885 165 / Lander: 685 73 29 63 / Rozio: 619 935 541

Ondo segi eta aldatu zuen rss jarioak!

2010-10-05

Permalink 19:00:15, Atalak: egizu, kirola euskaraz, bizikleta taldea, 49 hitz  

Bilbo bi albo: bizikleta-taldearen lehen irteera

Bilbo bi albo: bizikleta-taldearen lehen irteera Alberto Contador Irunen jandako solomillo baten bidez dopatu omen da. Baina guk ez dugu horrelakorik behar izan. 40 kilometro inguru egin genuen, 30 lagunen tropelean, larunbat goiz gozo eta beroan. Giro ezin hobea eta ibilbide erraza, motorrak berotzen hasteko egokia. Hurrengo hitzordua azaroaren 6an.

Bike route 683565 - powered by Bikemap 
Permalink 14:29:48, Atalak: egizu, kirola euskaraz, yoga ikastaroa, 83 hitz  

Yoga taldea martxan da

yoga: taldearen agurra Gure taldearen zazpigarren urtea da eta, zoritxarrez, bakarrak gara Getxon yoga euskaraz lantzen. Atzo arrastian Hasier irakaslearekin eta taldeko kideekin elkartu ginen Aldai Patronatuan, ikasturteari hasiera emateko. Zerrendan 18 lagun daude, oraindik ez baduzu izena eman, arin ibili, leku bi besterik ez daude taldean. Parte hartzeko informazioa: Urritik ekainera bitartean Noiz: astelehen eta eguaztenetan Ordutegia: 19:30 - 21:00 Non: San Nikolas ikastolako haur-hezkuntzako lonjan (Algortan) Prezioa: hilean 30 € / 25 € Berbalagun, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek. (Urriaren 4, 6 eta 13an klaseak Aldai Patronatuan izango dira)

2010-05-07

Permalink 18:19:47, Atalak: egizu, berbalagunok, irteerak, 69 hitz  

Mintza eguna 2010



Mintzaeguna Arrasaten!

Ekainaren 6an, domeka, Euskal Herriko mintzalagunekin hitzordua daukagu Arrasaten. Izena emateko epea maiatzaren 25era arte izango da.
Animatzen bazarete, guri esan eta bazkaria eta autobusa ordaintzeko ingresatu 28€ zuen izenean + mintzaeguna ondorengo kontu korronte zenbakian: 3035 0067 66 0670062588 (Euskadiko kutxa).

Egitaraua:

11:00etan: Ongietorria eta hamaiketakoa Biteri plazan
12:00etan: Ibilaldi gidatua
13:30etan: Kalejira
14.30etan: Bazkaria herriko plaza nagusian
15:30etan: Sari-banaketa
16:00etan: Erromeria Kataia taldearen eskutik
Anima zaitezte!!

Izena emateko: egizugetxo@gmail.com (619 935 541)

2010-04-20

Permalink 14:31:39, Atalak: egizu, 101 hitz  

Euskara elkarteon urteko batzarrean izan ginen apirilaren 17an



Topagunea 95 euskara elkarte batzen gaituen federazioa da. Urtero batzar nagusira joaten ahalegintzen gara; bertan aurreko urteko jardueraren berri izan, eta aurten zein egitasmo, aurrekontu eta sentsazio dugun konpartitzen dugu. Gertuko eta urruneko lagunak ikusteko aukera ematen du batzar honek, eta beste eskualdeetan dituzten kezkak eta erronkak entzuten ditugu gustura.

Besteak beste, ondorengo gaiak aipatu genituen larunbatean: krisi ekonomikoak zein eragin izan duen eta izango duen gure elkarteen jardunean, motibazioa lantzeko hainbat tailer eta egitasmo berri, bi urteko gogoeta-prozesua, Egunkaria auziko epaia eta "Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea" lemapean egingo dugun manifestazioa.



Honen inguruan ukberri.net agerkari digitalak publikatutakoa hemen duzue.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila
Egizu Getxo Euskaldun(r)en Facebook soslaia
Create Your Badge

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

| Hurrengoak >

Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution