Atala: agenda

2010-10-12

Permalink 15:13:01, Atalak: agenda, 88 hitz  

"Baserritik mahaira" edo jaten duguna gara



Sonia Ingunza EHNEko baserritarrak agroekologiaz, salerosketa zuzenaz, bertako produktuen kalitateaz, baserritarren etorkizunaz eta elikadura-subiranotasunaz berba egingo du datorren astean Algortan. Gure gonbidatu berezia izango da urriaren 21ean, 20:30ean, Aldai Patronatuan.

Aspaldian etortzen da Sonia bere produktuekin Areatzatik Algortara, eta guk kontsumo-talde euskalduna sortu nahi genuenez, bada, bera ezagutzeko aukera izan genuen irailaren amaieran. Hitzaldian NEKASARE ekimena hobeto ulertzeaz gain, taldearen funtzionamendua eta gure zalantza guztiak azalduko ditu. Interesa baduzu honetan, idatziguzu: info@bizarralepoan.org.

Gure hitzordua: Aldai Patronatuan, Karitate kalea 1 (Ugartena jatetxearen aurrean) Algorta, 20:30ean.

Kontsumo arduratsuaren taldea

2010-10-05

Permalink 13:58:25, Atalak: irteerak, agenda, 108 hitz  

Euskara hilerrian?

Getxoko hilerria
Argazkia: Gorka Palazio

Bai, lagunok, euskara hilerrian. Batzuek euskara hilda ikusi nahi badute ere, geuk egunero bizia ematen diogu eta hilerrira ere eramango dugu.

Ondarearen Europako Jardunaldiak urtero antolatzen dira Bizkaiko hainbat herritan, eta aurten, Getxoko ondarearen irakurketa desberdina egin nahi izan dute. Horregatik, lehengo protagonista nagusien, sortzaileen, bizi izan zutenen, legatuan eman zigutenen eta abarren pentsaerara hurbildu gaitezke eta, baita, gure herriaren historiara ere.

Bi bisita gidatu egongo dira Getxoko kanposantura:

Urriaren 12an (asteartea) eta 29an (ostirala), arratsaldeko 18:00etan

Elkargunea: hilerriko sarrera (Bostgarrena kalea, metro-irteera: Bidezabal)
Iraupena: 90 minutu gutxi gorabehera
Bisitari-kopurua: 25 lagun
Aldez aurreko erreserba turismo bulegoan egin: 94 491 08 00
Sarrera: doan
Oharra: Bisitak dirauen bitartean ezingo da argazkirik atera.

2010-09-23

Permalink 18:45:29, Atalak: berbalagunok, irteerak, kirola euskaraz, agenda, bizikleta taldea, 149 hitz  

Egizuren bizikleta-taldea jaio da!

Txirrindulariak

Atzo egin genuen bizikleta-taldearen lehen bilera-merienda eta 20 lagun batu ginen Aldai Patronatuan (pena ez genuela lehen talde-argazkia egin): batzuk gazteak, beste batzuk esperientziadunak, neskak eta mutilak, sasoiko daudenak eta berde gabiltzanok, gehienak getxoztarrak baina Ezkerraldeko ordezkaritza majoarekin, eta baten bat bizikletaz ere agertu zen (oso ondo!).

Taldeak uste baino arrakasta handiagoa izan du eta une honetan 36 lagun gaude zerrendan; dena den, eta atzo esan bezala, zeernda irekita dago eta zuen inguruko besteren bat gehiago animatzen bada, esan eta zerrendan jarriko dugu.

Taldearen filosofia, helburua eta dinamika zein den oraindik ere ez dakizuenok, labur esanda hauxe da: lehiarik gabeko taldea, euskaraz, jendea ezagutzeko eta kirol apur bat egiteko hilean behin trafiko gutxiko Getxo inguruetan.

Irteeren egutegia denon artean osatzen joango gara, lehena urriaren 2an izango da, eta ibilbidea kontsultatu daiteke hemen: http://www.bikemap.net/route/683565

1. bizikleta-irteera: Algorta-Bilbo-Algorta

Noiz: urriak 2

Noiz: 9:00etan Telletxeko aparkalekutik irten

Kaskoa buruan bertan lotuko gara

2010-09-09

Permalink 10:46:19, Atalak: kirola euskaraz, agenda, bizikleta taldea, 68 hitz  

Bizikletak prest?



Proposamen bikoitza dugu bizikleta maite duzuenontzat: bizikleta-taldea eta bizikleta-asteburua.

Dakizuenez, ikasturte berriarekin batera bizikleta-taldea ere martxan jarriko dugu. Jende asko animatzen ari da eta oraindik garaiz zabiltzate interesa izanez gero. Aurkezpen-bilera irailaren 22an egingo dugu, 20:00etan, Aldain, eta bertan azalduko dugu den-dena. Hala ere, interesa baldin baduzue, idatzi edo Landerri deitu (685 732 963).

Bizikleta-asteburua Ungari mendi-taldeko lagunek antolatu dute irailaren 24tik 26ra eta Bardeetara joango dira. Animatu eta izena eman!

2010-09-03

Permalink 12:11:52, Atalak: kultur jarduerak, agenda, sendi proiektua, gurasolagunak, 127 hitz  

Adi gurasolagunak!!



Irailaren 14an Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango ditugu Areetako Xake Plazan. Bi saio eskainiko dizkigute; lehenengoa, 16:30tan eta bigarrena, 19:00etan.
Sarrerak salgai egongo dira irailaren 2tik aurrera. Bizarra Lepoaneko bazkideek bina sarrera edukiko dituzte 3 eurotan (Bizarra Lepoaneko bulegoan bakarrik); lagunek 4 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko.

Hasi abestiak buruz ikasten eta irri egiten!!!

Sarrerak salgai:

Bizarra Lepoan elkartearen bulegoan: Martikoena kalea 16, 2. solairua, 4. bulegoa; Algorta 688 687 826
Ordutegia: egunero 10:00-11:30 & 12:00-13:30, astearte & ostegunetan ere 17:00-18:30
UKtest txalaparta elkartearen bulegoan: Basagoiti kalea z/g, behea; Algorta 656798622
Ordutegia: irailaren 2an 17:00etatik aurrera
Lauaxeta AEK euskaltegiaren bulegoan: Iparbide 6, behea; Algorta 94 430 47 34
Ordutegia: irailaren 2tik aurrera 11:00etatik 13:00ak arte & 17:00etatik 19:00ak arte (ostiraletan arratsaldez itxita)
Kukupraka ludotekan: Areetako Eskoletako Plaza; Areeta 94 466 03 55
Ordutegia: irailaren 3an 10:30-13:30; 7tik 13ra 10:00-12:00; irailaren 7an ere 17:00etatik 19:00etara

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila
Egizu Getxo Euskaldun(r)en Facebook soslaia
Create Your Badge

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

| Hurrengoak >

Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution