Atala: mendi irteerak

2010-06-28

Permalink 19:00:15, Atalak: berbalagunok, kirola euskaraz, mendi irteerak, bizikleta taldea, 77 hitz  

Ekainak zer eman duen



Azken asteetan kontu hauetan ibili gara buru-belarri Getxoko berbalagunok. Bizikleta-asteburua izan genuen Gasteizko mintzalagunekin ekainaren 12-13an, Algortako Portu zaharrean ikasturte amaierako agurra izan genuen ekainaren 18an, patinaje-tailerra egiten ari gara igandero txintxo-txintxo Anderrekin, ikasturteko azken mendi-ibilbidea egin dugu Algortatik Plentziara eta, bukatzeko, Topagunearen "Zergatik ez" formakuntza-tailerra eskaini diegu euskaltegietako irakasleei.



Aste honetan udako berbalagunarekin hasiko gara, asteazkenetan eta ostiraletan, interesa baduzu, deitu eta berba egingo dugu :) 619935541

Create your own video slideshow at animoto.com.

2010-02-15

Permalink 21:54:32, Atalak: irteerak, kirola euskaraz, mendi irteerak, 295 hitz  

Munarrikolanda: kultura eta naturaren arteko ibilbide lasaia



Pasa den larunbatean 15 lagunek eta txakur batek (16 lagunek) ibilbide bat egin genuen gure ondoan dauden mendietatik, Munarrikolanda hain zuzen ere. Eguraldia kontra izan arren, ausarti horiek 9etan atera ginen Algortatik. Hasieratik sufritu genuen elurra, kazkabarra, euria eta hotza. Goiza pasa ahala, eguraldia hobera joan zen, eta ibilbidea gustura egiten utzi zigun. Atera bezain laster ikasten hasi ginen, bai toponimiaz, bai bidean zeuden baserriez... Berangoko hilerritik pasatu ginen. Bere atari bitxia ikusi genuen eta mendiko ibilbidea hasi genuen. Hasieratik konturatu ginen bidea lokatzaz beteta izango zela (eta nola gainera). Han dauden aurre-historiako tumuluei buruzko zerbait gehiago ikasi genuen eta mendi lerrotik paseo polita egin genuen.



Lokatzaren eguna zela esan liteke. Hasieran, lokatza saihesteko, Orinokoko oihanetik sartu ginen. Erdi galduta, erdi dibertigarria, erdi... amaitu genuen lehengo lekuan, lokatzaren aurrean, irribarre eta komentario barregarrien artean. Dena den, burutazio horri esker Guda Zibileko trintxera bat ikusi genuen (zenbat sufrimendu!, zenbat beldur ikusi duen trintxera horrek!).



Lokatza eta errepidea pasa ondoren, Sustatxa baserrietatik itzulia hasi genuen, eta... Beste burutazio bat, bide ona aukeratu beharrean Iturgitxi bidetik jaitsi ginen, edo irristatu ginen, ez dakit ondo.



Zorionez, zibilizaziora heldu ginen irribarre artean eta hor, lokatza pasatuta (ahaztuta ez), ordu bietako hamaiketakoa egin genuen, bai gazta, bai urdaiazpiko... zalantzarik gabe une onetarikoa izan zen guztiontzat, txakurrarentzat izan ezik, gizajoak ez baitzuen ezer jan. Komentarioak, bromak eta, nola ez, Josuri esker astia izan genuen Itza toponimoa nondik datorren jakiteko. Disfrutatu genuen eguna, ez zen nekatzeko ibilaldia eta gainera, azkenean, eguraldia gure alde izan genuen.



Zer gehiago eska daiteke? Natura, Kultura, adiskideak, Rozioren gazta goxoa... Goiz borobila, dudarik gabe.

Eskerrik asko Jon Ander eta Armandori, kronika eta azalpen onengatik! Baita Mikel, Iñaki eta Josuri ere, prestaketa eta gidari lanak egiteagatik. Hurrengo irteera elurretara egingo dugu, iraupen-eski ikastaroa dugu martxoaren 6 eta 7an Somporten, bazatozte?

2010-02-09

Permalink 12:34:20, Atalak: berbalagunok, kirola euskaraz, mendi irteerak, agenda, 95 hitz  

Munarrikolanda, etxe inguruetan ere ibili gura dugulako



Munarrikolandak 257 metro besterik ez ditu, eta Mendiko Federazioko katalogoaren arabera mendirik baxuena da. Baina horrek ez dio xarmarik kentzen, ez horixe! Berezia da Munarrikolanda, eta jende gehienak badaki harrespilak edo monumentu megalitikoak badituela, eta horiek ere bisitatuko ditugu zapatu honetan.

Otsailaren 13an 9:00etan lotuko gara Algortako metro plazan. Handik oinez 11 kilometroko ibilbidea egingo dugu. Mikel Martinez de Osabak (mimadeo argazkilari famatuak) prestatu du ibilbidea, baita goiko irudia ere. Behin tontorrean Armandoren azalpenak entzungo ditugu eta zerbait gehiago ikasi gure aitona-amonen inguran.

Animatzen bazarete deitu (619 935 541) edo emaila (egizugetxo@gmail.com) bidali, horrela jakingo dugu nortzuk goazen.

2010-01-28

Permalink 14:08:14, Atalak: berbalagunok, irteerak, kirola euskaraz, mendi irteerak, 69 hitz  

Mikelek Itziar maite du (eta ez da zurrumurrua)

Aurreko egunetan Itziar eta Debara egindakoa bidaiaren kronikak publikatu ditugu, Potxo Onandiaren etxera egindako bisita eta mendian galdu zirenekoa. Gaur, sorpresa ederra hartu dut ordenagailua piztean, bertan Mikelen argazkiak zeudelako!



Mikel Martinez de Osaba, mimadeo ezizenaren erabiltzailea, Getxoko Berbalagunaren argazkilari ofiziala da, argazki ederrak egin izan ditu gure mendi taldearen sorreratik, eta denon eskura ipintzen ditu flickreko gure albumean. Horretaz gain, bere albuma ondo elikatzen du, guk gomendatzen dizuegu.

2010-01-27

Permalink 10:51:57, Atalak: berbalagunok, irteerak, mendi irteerak, 307 hitz  

Itziarren bideak eta sorpresak

Urtarrilaren 23ko irteeraren bigarren kronika, edo falta zen kronika duzue hau. Jonek eginda, eskerrik asko!



Goizeko hamarretan Itziarrera heldu ginen. Kafetxoa eta pintxo bat hartu ondoren, agurtu genituen margolariak eta gure abentura hasi genuen. Zerua gris zegoen eta euri pixka bat ari zuen, baina denok joan ginen lokatza ibilaldia deitu genionera.



Jaisten hasi bezain laster prakak eta botak marroiak bihurtu ziren. Osto ugari zeuden ibilbidean, denak bustita. Bapatean ohiu bat entzun genuen, basurde bat zela pentsatu genuen, baina norbait jausi zen. Errekara heltzea lortu genuen, zuhaitz enbor bat salto egin eta gero. Batzuek errekan hanka sartu genuen baina holan botak lokatzez pixka bat garbitzea lortu genuen.

Batzuek makilak zeramatzaten, beste batzuek aterkiak, beste batzuek ezer ez, bakoitzak bere erara iraun zuen bizirik. Bapatean Donostiako trena gure gainetik zegoen zubi txiki batetik pasatu zen. Ordu eta erdiz ibili ondoren kolunpio (edo kulunka) batzuk zeuzkan zelai batera heldu ginen. Batzuek txorizoa, beste batzuek mandarinak, guztiok hartu genituen indarrak gure ibilaldia jarraitzeko.



Baserri batean norabidea galdetu eta hasi ginen igotzen, eta igotzen, paisaia polita zen, baina igotzen, eta bapatean, mendi tartean gure itxasoa agertu zen. Denak harrituta geratu ginen, norbaitek kontesa tarta bat zirudiela esan zuen, laminan banatuta zeuden harri luze batzuengatik. Surfistak hor zeuden ere, euren gauzak egiten. Foto batzuk egin eta gure marka zurigorri lagungarriak jarraitu genituen, ala zuri-horiak ziren? Nork daki.

Ia galdu ginen baina azkenean gure bidea ikusi genuen. Donostiako treneko errailak salto egin genituen. Eta trena etortzen bada? Hobeto gauza horiek ez pentsatzea. Gero igotzeko bidea zegon. Ezin genuen gehiago, eta ambulantzia bat eskatzen badugu? Gutxi falta da. Bapatean gure kotxeak ikusi genituen urrunean. Salbatuta geunden! Pixka bat gehiago ibili eta amaitu genuen gure ibilaldia. Nekaturik baina pozik guztiok, gure familia ikusiko dugu berriro!! Margolariak haien kotxeetan barrezka etorri ziren, baina denok lagunak. Bueno, batu ondoren jatera goan ginen, benetan behar genuen.

Hurrengorarte!! Jon M.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila
Egizu Getxo Euskaldun(r)en Facebook soslaia
Create Your Badge

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

| Hurrengoak >

Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution