Alberto Contador Irunen jandako solomillo baten bidez dopatu omen da. Baina guk ez dugu horrelakorik behar izan. 40 kilometro inguru egin genuen, 30 lagunen tropelean, larunbat goiz gozo eta beroan. Giro ezin hobea eta ibilbide erraza, motorrak berotzen hasteko egokia. Hurrengo hitzordua azaroaren 6an.
Gure taldearen zazpigarren urtea da eta, zoritxarrez, bakarrak gara Getxon yoga euskaraz lantzen. Atzo arrastian Hasier irakaslearekin eta taldeko kideekin elkartu ginen Aldai Patronatuan, ikasturteari hasiera emateko. Zerrendan 18 lagun daude, oraindik ez baduzu izena eman, arin ibili, leku bi besterik ez daude taldean. Parte hartzeko informazioa: Urritik ekainera bitartean Noiz: astelehen eta eguaztenetan Ordutegia: 19:30 - 21:00 Non: San Nikolas ikastolako haur-hezkuntzako lonjan (Algortan) Prezioa: hilean 30 € / 25 € Berbalagun, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek. (Urriaren 4, 6 eta 13an klaseak Aldai Patronatuan izango dira) Atzo egin genuen bizikleta-taldearen lehen bilera-merienda eta 20 lagun batu ginen Aldai Patronatuan (pena ez genuela lehen talde-argazkia egin): batzuk gazteak, beste batzuk esperientziadunak, neskak eta mutilak, sasoiko daudenak eta berde gabiltzanok, gehienak getxoztarrak baina Ezkerraldeko ordezkaritza majoarekin, eta baten bat bizikletaz ere agertu zen (oso ondo!).
Taldeak uste baino arrakasta handiagoa izan du eta une honetan 36 lagun gaude zerrendan; dena den, eta atzo esan bezala, zeernda irekita dago eta zuen inguruko besteren bat gehiago animatzen bada, esan eta zerrendan jarriko dugu.
Taldearen filosofia, helburua eta dinamika zein den oraindik ere ez dakizuenok, labur esanda hauxe da: lehiarik gabeko taldea, euskaraz, jendea ezagutzeko eta kirol apur bat egiteko hilean behin trafiko gutxiko Getxo inguruetan.
Irteeren egutegia denon artean osatzen joango gara, lehena urriaren 2an izango da, eta ibilbidea kontsultatu daiteke hemen: http://www.bikemap.net/route/683565
1. bizikleta-irteera: Algorta-Bilbo-Algorta
Noiz: urriak 2
Noiz: 9:00etan Telletxeko aparkalekutik irten
Kaskoa buruan bertan lotuko gara


:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org ELKARTEAREN XEDEA Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso! Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun! GURE EGITASMOAK *BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu. Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
