Atala: hitzaldiak

2009-05-12

Permalink 12:21:27, Atalak: hitzaldiak, 51 hitz  

Cyborgak ote?







Automata, androidea, robota, cyborga? Zenbait kontu eta hainbat azalpen entzun genituen aurreko astean Adur Larrea marrazkilariaren eskutik. Ederto pasa genuen Villamonten eta Santa Eugenian asmakizun berezien artean: sakelako erraldoiak, baporez mugitutako abioi eta autoak; batzuk beldurgarriak ziren, eskerrak ez zuten proiektutik errealitatera salto egin...

Eskerrik asko Adurri, beraz, eta hurrengora arte!

2009-05-06

Permalink 11:49:02, Atalak: kultur jarduerak, hitzaldiak, 120 hitz  

Mundu galduen bila goaz

Adur Larrearen Mundu galduen bila

Aste honetan dabil Adur Larrea Getxoko institutu eta kultur etxeetan Mundu galduen bila. Baina zer dira mundu horiek? Eta nor da Adur hori? Atzo aurreratu genizuen teknologi bereziei buruzko saioa dela. Inoiz porrot egin edo komertzialki bideragarriak ez omen ziren horiei buruz, hain zuzen. Umorea eta zientzia, asmakizunak eta gure bizimodua lotuko ditu Adurrek, ordu betez ederto pasatzeko modua. Amaieran sareko euskarazko produktuen katalogoa banatuko da.

Bide batez esango dugu katalogo hori ezin izan dugula sarean topatu, zuek ikusten baduzue, bidali linka mesedez!

Algorta eta Romoko kultur etxeetan saio bi izango ditugu, gonbidatuta zaudete:
Maiatzak 7, osteguna: 17:00etan Villamonte kultur etxean
Maiatzak 8, ostirala: 10:15ean Santa Eugenia kultur etxean

Kartela zabaldu nahi baduzue hemendik hartu: "Mundu galduen bila" Adur Larrearen eskutik (245 Kb)

2009-05-05

Badaukazu planik aste honetarako?

Apirilaren erdialdean argitaratu genuen udaberriko jardueren zerrenda. Berbalagunei, nola ez, gutuna bidali genizuen etxera eta e-postontzira; euskaltegietara bisitak egin genituen bertatik bertara gonbidatzeko. Hemen ere publikatu genuen pdf-a denon eskura egoteko. Hamaika aukera euskaraz egiteko Getxon eta Euskal Herrian, zure esku, beraz, aprobetxa itzazu!

Aste honetako kontuak:

Gaur, hilak 5: Euskararen toponimia ibilbidea
Getxoko XX. mendeko euskararen ibilbide hau laburra da. Portu Zaharrean hasita, San Nikolas Plazara joango gara, Basagoiti etorbidetik Kasino plazara, Amezti kalean UK aldizkaria eta Koska irratia bisitatuko ditugu eta ibilbidearen amaiera Aldai patronatuan izango da (Itxasgane), bertan ukberri, ALBE, EGIZU eta Bizarra Lepoan elkarteen berri izateko bertatik bertara. Gogoratu 8 toponimia ibilbide gehiago dituzuela Getxoko izenak eta historia hobeto ezagutzeko.
19:00 | ETXETXUN (PORTUZARRA) | BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA + GETXOKO UDALA

Ostegunean, hilak 7: Mundu galduen bila

Adur Larrea marrazkilaria etorriko da teknologiei buruz berba egitera. Zein motatako teknologiaz galdetuko duzue? Porrot egin edo komertzialki bideragarriak ez omen ziren horiei buruz, hain zuzen. Umorea eta zientzia, asmakizunak eta gure bizimodua lotuko ditu Adurrek, ordu betez ederto pasatzeko modua. Amaieran sareko euskarazko produktuen katalogoa banatuko da.
17:00 | VILLAMONTE KULTUR ETXEAN | GETXOKO UDALA + EGIZU

Ostegunean, hilak 7: Kirmen Uriberekin “Bilbao-New York- Bilbao” eleberriaz solasaldia

Irakurle kluben funtzionamendua ezagutzen duzue: idazle baten lana proposatzen dugu, irakurri eta bi aldetako esperientziak konpartitu gero. Idazleak bertatik bertara ezagutu, lanez gain euren bizipenak, motibazioak ezagutu nahi ditugulako. Animatu, eta irakurri “Bilbao-New York-Bilbao”, Kirmenen lehenengo nobela.
20:00 | ALDAI PATRONATUAN | URIBE KOSTAKO IRAKURZALEEN TXOKOA (EGIZU)

Ostiralean, hilak 8: Mundu galduen bila
Adur Larrearen eskutik.
10:15 | SANTA EUGENIA KULTUR ETXEAN | GETXOKO UDALA + EGIZU

Larunbatean eta igandean, hilak 9 & 10: Asteburu pasa Urepele eta inguruetara
Urepeleko Iban Getxon dabil berbalagun; izan ere, zuetako batzuek ondo ezagutzen duzue. Berak gidatuko gaitu asteburu honetan. Mendi irteera egingo dugu zapatu goizean, herriko aterpetxean afaldu eta gaua pasatu. Domekan
inguruko baserri batera joango gara bertako produktuak eta jendea ezagutzera. Bazkaldu eta gero buelta. Bidaia autobusez izango da. Izena emateko 50 € ingresatu behar dira EGIZUren kontuan (3035 0067 66 0670062588) eta guri esan.
ASTEBURUA | NAFARROA BEHEREAN | EGIZU

udaberriko gutuna
http://www.scribd.com/browse" style="text-decoration: underline;">explore others: Brochures & Catalogs euskara egizu

2008-12-12

Permalink 18:12:36, Atalak: egizu, kultur jarduerak, hitzaldiak, agenda, 120 hitz  

Iruña-Veleia, iraultza ala iruzurra?

Denok entzun duzue zerbait azken bolada honetan Iruña-Veleiako kulebroiari buruz. Orain dela bi urte bertatik bertara ezagutu genuen eta ordutik hona albiste asko agertu da komunikabideetan. Horregatik, Josu Larrañaga gonbidatu dugu hilaren 16an, Iruña-Veleiaren berri izan gura dugulako. Hobeto kokatu nahi dugu gaia, alde bateko zein besteko iritziak ulertu nahi ditugulako. Josu, berbalaguna izateaz gain, euskal filologoa ere bada, eta hurbiletik jarraitu du gaia. Hauxe izango da bere hitzaldiaren eskema:

-Euskal Herriko leinuak eta  erromanizazioa, hurbilpena.
-Veleia: aztarnategi arkeologikoa: k.a. XV. m. - k.o. VI. m.
-Aurkikuntza epigrafikoa, noiz, zer: kronika.
-Iraultza ala iruzurra?
-Inskripzioen azterketa.
-Euskararen lekukotasunak eta euskararen mugak.

Martitzen honetan Algortako Aldai Patronatuan lotuko gara arrastiko 8:00etan. Bazatoz?

2008-11-25

Permalink 20:24:05, Atalak: hitzaldiak, 57 hitz  

Zer dakizu "ahozkotasunaz"?

Guk herenegun baino apur bat gehiago dakigu orain. Getxoko Udal Euskaltegiak joan den astelehenean Andoni Egaña gonbidatu zuen, eta "Ahozkotasunaz" hitzaldia eman zuen Areetan eta Romon. Andoni entzutea beti da atsegina, eta denok gozatu genuen bertan, nahiz eta oraingo honetan bertsorik ez izan.
">Andoni Egaña "Ahozkotasunaz" from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila
Egizu Getxo Euskaldun(r)en Facebook soslaia
Create Your Badge

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

| Hurrengoak >

Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution