
Azaroaren 16rako "Euskal Herria bizikletaz: nire lehenengo bidaia" diaporama izango dugu www.bizibidaia.net-eko lagunek eskainia. Rosak eta Mikelek, Eki, euren ume txikiarekin egindako bidaia kontatuko digute 9:00etan eta 11:00etan Erromoko Santa Eugenia Kultur Etxean eta 17:00etan Algortako Aldai Patronatuan.
Sarrera moduan eta etortzeko gogoa pizteko hauxe:
Euskal Herriko irudi anitza ematen saiatzen gara, horretarako ibilbidean, besteak beste, aurkituko ditugu: 7 lurraldeak eta 7 kapitalak, Zuberoako baserri-girokoen tokiak eta Nerbioiko ezkerraldeko hiri-girokoenak, Urumeako hezetasuna eta Bardeetako idorra, Isturitzeko antzinatasuna eta Kursaal-eko modernitatea, Arabako Lautadako ordokia eta Pirineoko maldetako gertutasuna, kostaldeko kresala usaina eta lehorrekoaren zerealarena, Gernikako zuhaitzaren euskal ikurra eta Guggenheimaren nazioarteko onespena.
Etapek bataz beste 39,3 km luzera eta 749m igoera dute. Guztira 1.178,9 km luzera eta 22.461 m igoeran. Gure lurraren orografia kontuan harturik, fisikoki edo teknikoki gogorrenak diren bideak kentzen saiatu gara. Horregatik, zorroetan zama astuna eramanda ere, ia bidaia osoa bide erosoetatik egiten da. Helburu hori betetzeko asmoz, bide-gorri, zirga bide eta bide berdeetatik doa ibilbidea...
Badakizue gu non topatu. Eskerrik asko informazio hau zabaltzeagatik eta ostegunera arte!
Ekainean hamaika kontu ditugu egiteko:
Ekainaren 7an ipuin kontaketa musikatua
Erandioko Berbots euskara elkartekoon gonbidapena gaurko, Altzagako posta zaharrean Koldo Amestoy eta Pantxix Bidartek "Zubiak" aurkeztuko dute arrastiko 20:00etan.
Ekainaren 8an munduaren berri saioa
Laos bizikletaz: Ho Chi Min ibilbidearen bideoa ikusteko elkartuko gara Denis Mitxelena eta Eneko Tejada bidaiazaleekin. Hiru saio: 8:45, 10:45 eta 16:45ean elkartuko gara Erromoko eliza atzeko eraikinean, BBK haurtzaindegia dagoen horretan.
Ekainaren 10ean AEKeguna Larrabetzun
Ekainaren 16an Berbalagunon kurtso amaierako LUNTXA + Balkoitik balkoira
Aurten berbalaguna taldeetan, pala taldean eta mendi taldean ibili garenok elkartuko gara Aldai patronatuan 20:30etan. Nafarroako asteburuko argazkiak ikusiko ditugu. Jatekoa norberak ekarri behar du, edariak EGIZUren kontu. Etorriko zaren, abisatu! 22:00ak aldera portu zaharrera jaitsiko gara, ez dugulako galdu nahi Balkoitik balkoira bertso saioa. Aurten Xabi Paya eta Andoni Egaña, gai jartzailerik gabe, balkoian zeon kalean arituko dira.
Ekainaren 17an Berbalagunon Mendi taldekook ERNIOra
Egun pasa egingo dugu Gipuzkoara, 8:30etan Algortatik aterata... altxatzen garenok joango gara betiko martxan. Bazkaria etxetik eramango dugu. Honetarako ere abisatu etorriko zaren, kotxe kopurua kalkulatzeko.
Ekainaren 23an San Juan Sua
San nikolas plazan, arrastian, urtero antolatzen dugun sua.
Ekainaren 24 & 25ean BIZIKLETA ASTEBURUA
Vasco Navarro trenbidearen ibilbidea egingo dugu. Getxotik Leintz Gatzagara autobusez, handik Gasteizera, katedrala bisitatu, eta Apellanizera. Birgala Nagusiko pentsioan gaua pasatu, hurrengo egunean bidean Antoñana bisitatu eta Lizarraraino. Domeka arratsaldean autobusa joango da gure bila. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 16ra arte, 45 € ingresatu behar dira EGIZUren kontu korrontean (Euskadiko Kutxa 3035 0067 6706 7004 9987). Prezioaren barne: autobusa, afaria, pentsioa eta gosaria.
PREST dena egiteko?
Azken erantzunak
GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org ELKARTEAREN XEDEA Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso! Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun! GURE EGITASMOAK *BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu. Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
