Atzo egin genuen bizikleta-taldearen lehen bilera-merienda eta 20 lagun batu ginen Aldai Patronatuan (pena ez genuela lehen talde-argazkia egin): batzuk gazteak, beste batzuk esperientziadunak, neskak eta mutilak, sasoiko daudenak eta berde gabiltzanok, gehienak getxoztarrak baina Ezkerraldeko ordezkaritza majoarekin, eta baten bat bizikletaz ere agertu zen (oso ondo!).
Taldeak uste baino arrakasta handiagoa izan du eta une honetan 36 lagun gaude zerrendan; dena den, eta atzo esan bezala, zeernda irekita dago eta zuen inguruko besteren bat gehiago animatzen bada, esan eta zerrendan jarriko dugu.
Taldearen filosofia, helburua eta dinamika zein den oraindik ere ez dakizuenok, labur esanda hauxe da: lehiarik gabeko taldea, euskaraz, jendea ezagutzeko eta kirol apur bat egiteko hilean behin trafiko gutxiko Getxo inguruetan.
Irteeren egutegia denon artean osatzen joango gara, lehena urriaren 2an izango da, eta ibilbidea kontsultatu daiteke hemen: http://www.bikemap.net/route/683565
1. bizikleta-irteera: Algorta-Bilbo-Algorta
Noiz: urriak 2
Noiz: 9:00etan Telletxeko aparkalekutik irten
Kaskoa buruan bertan lotuko gara



Ordutegia: egunero 10:00-11:30 & 12:00-13:30, astearte & ostegunetan ere 17:00-18:30UKtest txalaparta elkartearen bulegoan: Basagoiti kalea z/g, behea; Algorta 656798622
Ordutegia: irailaren 2an 17:00etatik aurreraLauaxeta AEK euskaltegiaren bulegoan: Iparbide 6, behea; Algorta 94 430 47 34
Ordutegia: irailaren 2tik aurrera 11:00etatik 13:00ak arte & 17:00etatik 19:00ak arte (ostiraletan arratsaldez itxita)Kukupraka ludotekan: Areetako Eskoletako Plaza; Areeta 94 466 03 55
Ordutegia: irailaren 3an 10:30-13:30; 7tik 13ra 10:00-12:00; irailaren 7an ere 17:00etatik 19:00etara
:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org ELKARTEAREN XEDEA Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso! Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun! GURE EGITASMOAK *BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu. Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||
