Artxiboak: Uztaila 2010

2010-07-27

Permalink 11:02:47, Atalak: berbalagunok, kirola euskaraz, agenda, bizikleta taldea, 338 hitz  

Bizikleta-taldea udazkenerako

Zuetako askok bizikleta duzue etxeko ganbaran gordeta eta denbora dela, lana dela edo nagia dela ia inoiz ez duzue erabiltzen. Hori aldatzeko proposamen interesgarria dugu zuentzat.



BIZIKLETA-TALDEA

Zer da? Zertarako da?
(Berba)lagun: askotan esan diguzu bizikleta duzula, baina lana dela, nagikeria dela, edo bestea dela, ia ez duzula bizikleta hartzen urte osoan zehar eta bizikleta ganbaran nola hankak ere horrela herdoiltzen zaizkizula. Hori konpontzeko, jende berria euskaraz ezagutzeko eta eskualdea eta inguruak goitik behera ibiltzeko talde hau sortu nahi dugu, mihiari eta hankei goroldiorik ez lotzeko.

Noiz hasiko gara?
2010eko urrian hasiko gara eta 2011ko ekainera bitartean (ikasturtean zehar) egongo gara, beti hileko lehen larunbatean, 9:00etan hasita.

Non lotuko gara?
Beti irtengo gara Algortako metro-plazatik, Telletxetik.

Zer egingo dugu?
Ikasturtearen aurretik irteeren egutegi bat prestatuko dugu denon ekarpen eta ideiekin, eta egutegi horretan agertuko dira ikasturtean zehar egingo ditugun irteerak, bakoitzaren ibilbidea eta kilometro-kopurua. Eguraldiaren arabera eta bestelakoen arabera irteera eta ibilbide horiek moldatu edo aldatu ahal izango dira, jakina.

Ibilbideen ezaugarriak:

Inguruetan.
Abiapuntua beti izango da Algorta eta, horregatik, oso urrun ez gara joango; batez ere Uribe Kosta, Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri, Bilbo aldea eta Uribe-Butroen ibiliko gara.

Ez oso luze, ez oso zaila. 2-4 orduko txangoak izango dira (25-40 kilometro) eta aldapa gogorregiak saihestuko ditugu. Hori bai, talde hau izango da apur bat ‒baina ez gehiegi‒ sasoiko daudenentzat. Beraz, badakizu, hiru hilabete dituzu aurretik pilak jartzeko eta ibiltzen hasteko!

Lehiarik ez. Hau ez da lasterketa izango, ez dago irabazlerik, denok elkarrekin eta suabe-suabe, konpainiaz eta bidaiaz gozatuz.

Bide lasaiak. Lehentasuna izango dute trafikorik gabeko edo trafiko gutxiko bideek, eta
errepide nagusiak ekidingo ditugu.

Barne-turismoa, euskaraz, konpainia ezin hobean. Uste duzu ondo ezagutzen duzula zure herria, eskualdea eta inguruak? Txoko eta bide berriak deskubritu nahi? Jende jator euskaldunarekin kirol apur bat egin gura duzu? Bizikleta prestatu eta animatu, hauxe duzu aukera!

Nola eman izena?
Telefonoz: 685 732 963 (Lander)
Posta elektronikoz: egizugetxo@gmail.com


2007an Bardeetara egindako txangoa

Aitzakia badugu entrenatzen hasteko: irailean Ungari mendi-taldeko lagunekin batera Bardeetara joango gara. Orain dela urte batzuk asteburu pasa egin genuen bertan, eta hementxe dituzue argazkiak.
Permalink 10:42:04, Atalak: agenda, 66 hitz  

Paella eguna, ñam ñam


Iñaki Muniategi berbalagunak egindako argazkiak

Aurten ere berbalagunak Bizarra Lepoan euskara elkartearen toldoan ibili gara. Garbi paella sukaldari sonatua eta Josu pintxea aritu dira paella erraldoia prestatzen. Oso gustura egon gara bertan: euskararen tribialean, umeen jolasekin, Tor magoaren ikuskizunarekin, kantuan Josu eta Gabirekin...

Datorren urterako ideia pare bat dugu martxen jartzeko, ea hurrengoan ere elkar ikusten dugun! Eskerrik asko denoi eta oso ondo ibili jaietan.

Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila
Egizu Getxo Euskaldun(r)en Facebook soslaia
Create Your Badge

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Uztaila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution