Artxiboak: Ekaina 2010

2010-06-28

Permalink 19:00:15, Atalak: berbalagunok, kirola euskaraz, mendi irteerak, bizikleta taldea, 77 hitz  

Ekainak zer eman duen



Azken asteetan kontu hauetan ibili gara buru-belarri Getxoko berbalagunok. Bizikleta-asteburua izan genuen Gasteizko mintzalagunekin ekainaren 12-13an, Algortako Portu zaharrean ikasturte amaierako agurra izan genuen ekainaren 18an, patinaje-tailerra egiten ari gara igandero txintxo-txintxo Anderrekin, ikasturteko azken mendi-ibilbidea egin dugu Algortatik Plentziara eta, bukatzeko, Topagunearen "Zergatik ez" formakuntza-tailerra eskaini diegu euskaltegietako irakasleei.



Aste honetan udako berbalagunarekin hasiko gara, asteazkenetan eta ostiraletan, interesa baduzu, deitu eta berba egingo dugu :) 619935541

Create your own video slideshow at animoto.com.

2010-06-14

Permalink 19:00:26, Atalak: berbalagunok, agenda, 50 hitz  

Ikasturteari amaiera emateko...




Ikasturteari amaiera emateko askaritxoa eta triki-poteoa antolatuko dugu berbalagunok ekainaren 18an, barikua.
19:30
etan lotuko gara Aldai patronatuan pintxoak jateko eta zeozer edateko.
20:30ak aldera triki-poteoa egingo dugu Portu Zaharreraino, etxeko lagunek gidatuta.
22:00etan Balkoitik Balkoira bertso-saioaz gozatuko dugu Portu Zaharrean, Jone Uria eta Miren Amurizaren eskutik.




Animatu eta erdu geugaz!

2010-06-10

Permalink 19:39:31, Atalak: berbalagunok, irteerak, agenda, bizikleta taldea, 76 hitz  

Bizikleta-asteburua

Urtero, udaberrian, bizikleta-asteburua antolatzen dugu: egon izan gara vasco-navarro trenbide zaharrean, Bardeetan, Plazaola trenbide zaharrean, Agurain inguruetan...



Araba maite dugu -baduelako lautadarik eta errepide lasairik- eta aurten ere hara goaz 10 bat lagun -Bilbo, Sestao eta Getxo aldekoak-: ekainaren 12an eta 13an  (larunbata eta igandea). Larunbat goizean irten, Trebiñun 60-70 km-ko buelta egin eta Gasteizen lo egin, Carlos Abaitua aterpean. Igandean, berriz, Gasteizko eraztun berdea ezagutu nahi dugu.

Ziur iaz bezain ondo pasatuko dugula!!

2010-06-09

Permalink 18:26:32, Atalak: berbalagunok, kultur jarduerak, agenda, 147 hitz  

Udan ere mingaina astinduko dugu


Berbalagunak Busturialdean

Udan inoiz baino gehiago euskaraz gozatu behar dugu, patxadaz. Eta hori lortzeko bi proposamen ditugu: herrian bertan udako berbalaguna eta Bizkaiko baserri giroan euskaraz egin.


Berbalagunak V. Mintza Egunean

Udako berbalaguna urtero antolatzen dugu Getxon, dagoeneko klasiko bihurtu zaigu. Ekainean zehar izena emateko aukera dago, eta taldeak uztailaren lehen astean ipiniko ditugu martxan. Parte hartzeko zeuk esan zein ordutan eta egunetan etorri ahal zaren eta horren arabera talde berriak sortuko ditugu. Uztaila eta irailean lotuko gara, abuztuan taldeko kideek erabakiko dute zer egin.

Create your own video slideshow at animoto.com.



Bigarren egitasmoa Topaguneak (euskara elkarteen federazioak) eta EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak), elkarlanean, mintzalagunentzako aukera berri bat landu dute. Busturialdean eta Mungialdean dauden 17 baserritan, giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke. Proiektuan parte hartzeko edo informazio gehiagorako Topagunearekin harremanetan jartzea baino ez dago. Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da.
Permalink 11:39:40, Atalak: berbalagunok, irteerak, 69 hitz  

Zelan egon da V. Mintza eguna?



V. Mintza Eguna, aurten Arrasatera joan gara!



Txorierriko berbalagunekin batera bidaiatu dugu.



Bertako lagunek ongietorria + hamaiketakoa prestatu dute.



Ibilbide gidatua Ana Ugalderen eskutik, Mondragoe eta Arrasate zer diren ikasi dugu, besteak beste.



Bertsolariak, ajeak eta barreak.



Bazkarian bapo!



Getxoko Ana Telori eta beste 6 lagunei saria, merezi duzuelako: ZORIONAK!



Getxoko berbalagunak topera inplikatu gara aurten ere. Ez genuen gutxiago espero ;)



Txalo bero bat zuentzat eta segi ezazue guztiok euskaraz gozatzen!

2010-06-08

Permalink 11:41:31, Atalak: uribe kostako irakurzaleen txokoa, 140 hitz  

"Darwin geurean" liburuaren kritika Berrian

Kepa Altonaga eta Ismael Manterola
Argazkia: Gorka Palazio

Orain dela aste pare bat Kepa Altonaga izan genuen Uribe Kostako irakurzaleen txokoan, bere azken saiakera-liburuari buruz hitz egiteko. Liburua irakurri duzuenok eta irakurri ez duzuenok ere hementxe duzue igande honetako Berrian Bixente Serrano Izkok egindako kritikaren pasarte bat, osorik estekan duzue:

Lotilandiako lozorro luzea:

"Altonagaren bertze obrak irakurri dituenari, hala nola Etxepare edo Arman Davidi buruzkoak, haien paragrafo batzuen oihartzuna helduko zaio Darwin geurean honetan. Haietatik abiaturik paratu du saiakera berri hau, biziki interesgarria, euskara duin, dotore eta jasoan idatzia, atseginez irakurtzeko modukoa.

Eta, orobat erran behar, biziki eskertzekoa ere bai, Euskal Herriko unibertsitateetan hain ikerketa-lan gutxi egin eta plazaratzen direnean euskaraz. Kepa Altonaga eta bertze gutxi batzuk ditugu ohorezko salbuespen, nekez zabalduko direnak, segurik, Bolognako planek curriculum akademikoetarako ezarririko baldintza berrietan, gure unibertsitateek ez badituzte neurri sendoak asmatzen euskara are baztertuago geldi ez dadin."

2010-06-07

Permalink 14:35:23, Atalak: agenda, 87 hitz  

Autoeskolak eta errotuluak, euskararantz

Ekimen interesgarri biren berri eman gura dizuegu, Getxoko euskara zerbitzua dabil hauek sustatzen, eta seguru gaude gustatuko zaizkizuela.



Autoeskolan bazabiltzate azterketa euskaraz prestatu eta egin daiteke Bizkaian. Jende askoren lanaren emaitza da hau, eta hainbat herritako eragileen artean zabaltzen ari dira honen berri. Guk espero dugu hemendik aurrera gero eta gehiago izatea gidabaimena euskaraz lortzen duzuenak.

Informazio zehatza duzue Getxoko euskara zerbitzuaren eskutik.



Errotuluak euskaratzeko laguntzak eskuragarri ditugu Getxon, dendaria izan, zein profesionala izan. Kanpainaren izena hauxe duzue: “Zabaldu euskararen atea”. Informazio gehiagorako 94 466 0010 telefonoan galdetu.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila
Egizu Getxo Euskaldun(r)en Facebook soslaia
Create Your Badge

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

| Hurrengoak >

Ekaina 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution