Artxiboak: Apirila 2010

2010-04-28

Permalink 13:32:45, Atalak: uribe kostako irakurzaleen txokoa, 263 hitz  

Apirilak 27 // Liburuak barra-barra



Aste honetan egun bateko atzerapenarekin gatoz. Gure "stock"eko hainbat liburu eraman genituen larunbateko bazkarira zuen artean banatzeko, eta gaur goizean txukundu ahal izan ditugu, argazkiak egin, publikatu eta hona ekarri. Ea gustuko zer edo zer topatzen duzuen, eta herriko plaza eta parkeetara eramaten dituzuen liburu berriak, udaberrian literatura kalera!



Apirilak 27

Narrazioa
MUÑOZ, Jokin: Antzararen bidea, Alberdania, 2007.
ZALDUA, Iban: Itzalak, Erein, 2004.

Saiakera
ASURMENDI, Mikel: Komatxo artean 1. Elkarrizketa Literarioak 2000-2006, Utriusque Vasconia, 2007.
ASURMENDI, Mikel: Komatxo artean 2. Mahai-inguruak 2000-2006, Utriusque Vasconia, 2007.

Itzulpenak
SEPULVEDA, Luis: Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena, Alberdania, 2007 (euskaratzailea, Jesus Mari Mendizabal “Bizargorri”).
KRISTOF, Agota: Atzo, Alberdania & Elkar, 2003 (euskaratzailea, Eskarne Mujika Gallastegi).

5 urtetik aurrera
LLUCH, Josep & CAPDEVILA, Roser: Loreren beldurrak, Ttarttalo, 2007.

6 urtetik aurrera
Peinador Arbiza, Ángeles: Landako sagua eta hiriko sagua. Ezkila-lore. Elurretako erregina. Printze zoriontsua, Aizkorri, 2007.

8 urtetik aurrera
VI-MAKOME, Inongo: Mahemoren ametsa, Desclee, 2007 (euskaratzailea, Lurdes Auzmendi).

10 urtetik aurrera
AGIRRE, Katixe: Paularen seigarren atzamarra, Elkar, 2007 (ilustratzailea, Patxi Gallego).

Gazte literatura
AlcAntara, Ricardo: Deabruaren eztena, Ibaizabal, 2007 (euskaratzailea, Aitor Arana)



Oraindik ez dakizu zelan funtzionatzen duen honek?
Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).

Zergatik eta nola?
Bada, berbalagun eskuzabal batek eta elkarteko lagun batek oparitu dizkigute liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak... Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.

2010-04-20

Permalink 14:31:39, Atalak: egizu, 101 hitz  

Euskara elkarteon urteko batzarrean izan ginen apirilaren 17an



Topagunea 95 euskara elkarte batzen gaituen federazioa da. Urtero batzar nagusira joaten ahalegintzen gara; bertan aurreko urteko jardueraren berri izan, eta aurten zein egitasmo, aurrekontu eta sentsazio dugun konpartitzen dugu. Gertuko eta urruneko lagunak ikusteko aukera ematen du batzar honek, eta beste eskualdeetan dituzten kezkak eta erronkak entzuten ditugu gustura.

Besteak beste, ondorengo gaiak aipatu genituen larunbatean: krisi ekonomikoak zein eragin izan duen eta izango duen gure elkarteen jardunean, motibazioa lantzeko hainbat tailer eta egitasmo berri, bi urteko gogoeta-prozesua, Egunkaria auziko epaia eta "Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea" lemapean egingo dugun manifestazioa.



Honen inguruan ukberri.net agerkari digitalak publikatutakoa hemen duzue.
Permalink 13:31:03, Atalak: uribe kostako irakurzaleen txokoa, 299 hitz  

Apirilak 20 // Liburuak barra-barra



Hementxe duzue aste honetako zerrenda; liburuak ez dira agortu, ez horixe, eta hemen izango gaituzue, oparitzeko zer edo zer dugun arte.



Apirilak 20

Narrazioa
GORROTO, Mikelats: Azalore atomikoa, Hiria, 2007.
OÑEDERRA, Lourdes: Eta emakumeari sugeak esan zion, Erein, 1999.

Biografia
IRIGOIEN, Ana: Frida Kahlo, Elkar, 2007.

Saiakera
ETXEBARRIA, Guillermo: Joaquín de Alcibar-Jauregui eta Acharan 1746-1810 eta Grand tourra (1772), Erroteta, 2007.
PERRAULT, Gilles: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza, Txalaparta, 2007 (euskaratzailea, Zorion Zamakona).

Itzulpenak
STEHNDAL: Parmako kartusia, Alberdania & Elkar, 2007 (euskaratzailea, Jon Muñoz).

Poesia
OTXOTEKO VAQUERO, Pello: Goizalbaren argitan, Erein, 2007.

3 urtetik aurrera
MULLER, Gerda: Marilitxar eta hiru hartzak, Ttarttalo, 2007.

5 urtetik aurrera
DE PÉTIGNY, Aline eta DELVAUX, Nancy: Kamile. Eskolan da berriro, Ttarttalo, 2007.
MACHADO, Ana María: Abelin eta euria, Ibaizabal, 2007 (ilustratzailea, Paula Alenda).

6 urtetik aurrera
KAZABON, Antton eta MORENTE, Enrique: Elorriren irribarrea, Ibaizabal, 2007.
GARCÍA FERNÁNDEZ, Ada: Errauskine. Edurne zuri. Erpurutxo. Alizia lurralde miresgarrian, Aizkorri, 2007.

8 urtetik aurrera
SCHUBERT, Ingrid + Dieter: Pirata zaharra, Ttarttalo, 2007.
MAZALI, Gustavo & BERNATENE, Poly: Andersen ipuinak, Ttarttalo, 2007.

10 urtetik aurrera
ARISTI, Pako: Miren nunca mais!, Elkar, 2007 (ilustratzailea, Eider Eibar).
BIDAURRAZAGA, Eguzkiñe & GAZTANBIDE, Iban: Herri zaporea. Brasil. “Okilaren etxetxo horia”, Desclée, 2007.

Gazte literatura
ZALDUA, Iban: Ile luzeen kondaira, Pamiela, 2003 (ilustratzailea, Asisko Urmeneta).
KAZABON, Antton: Atearen atzean, Elkar, 2007.





Oraindik ez dakizu zelan funtzionatzen duen honek?

Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).

Zergatik eta nola?
Bada, berbalagun eskuzabal batek eta elkarteko lagun batek oparitu dizkigute liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak... Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.

2010-04-19

Permalink 13:01:48, Atalak: uribe kostako irakurzaleen txokoa, 51 hitz  

Maite nuen



Xabier Paya itzultzailea izango dugu gaur arrastian Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. Anna Gavalda idazle eta kazetari frantziarraren "Maite nuen" eleberria itzuli zuen algortarrak iaz. Eta horixe izango dugu berbagai gaur, arrastiko 20:00etan Algortako Aldai Patronatuan.



Alberdania argitaletxearen webgunean lehenengo kapitulua irakurgai duzue. Kritiken hemerotekan Mikel Garmendiaren analisia irakurri daiteke.

2010-04-16

Permalink 15:03:56, Atalak: agenda, 167 hitz  

Hizkera ez sexista, hizkuntza-eskubideak, bertso-saio didaktikoak, musika-jaialdia, txalaparta, mendi-irteera, dantzaldia...







Sarea josten ekimenaren barruan zertan ibili garen azken egunotan goiko argazkietan ikusi ahal duzue. Behean datozen jardueren berri azalduko dugu. Parte hartzen ari zarete? Josten ari zarete sarea zeuek ere?



Xirula-mirula elkartearen musika-jaialdia
Ume eta gurasoek dantzatzeko eta kantatzeko jaia
Apirilak 16 | 17:00 | Zabala ikastetxean



Hitzaldia: Txalapartaren bide berriak
Hizlaria: Iker Diez
Apirilak 16 | 19:00 | Romoko Santa Eugenia kultur etxean



Mendi-irteera familientzat Gorlizera (291m)
Apirilak 17 | 9:30 | Algortako metroan hitzordua | Bidaia metroz eta autobusez
Info + 658 742 057

Bi ibilbide egingo ditugu, ume txikiekin: Uresarantze-Ermua-Uresarantze eta nagusiekin: Uresarantze-Astondo-Billanoko itsas-argia-Ermua-Uresarantze

10.45ean: Uresarantzetik igoera hasi (Txikiak bere ibilbidetik, eta nagusiak  bestetik).
11.30ean: Atseden txiki bat Billanoko itsas-argian.
12.15ean: Ermuako tontorra. Hamaiketakoa eta familia argazkia.
12.45ean: Tontorretik jaistea.
13.30ean: Uresarantzeko parkera heltzea. Hor bazkaria + kantuak + jolasak-

BESTELAKO ARGIBIDEAK:
*Parte hartzaile guztiak, guraso zein ume, euskaldunak izango dira.
*Nork bere bazkaria eroango luke.
*Eguraldia kontuan izan, komeni den arropa eramateko. Hori bai,  erosoa izan dadila.
*Nork bere garraioaren salneurria ordainduko luke.



Kalejira eta dantza-emanaldia izango ditugu igande honetan herriko hiru dantza-talderen eskutik.
Apirilak 17 | 12:30 Algortako Sarrikobaso kalean kalejirarako hitzordua (Zuhaitza taberna parean)
13:30 Malakate parkean emanaldia izango da
Permalink 14:36:34, Atalak: kultur jarduerak, uribe kostako irakurzaleen txokoa, 316 hitz  

Apirilak 13 // Liburuak barra-barra



Aste honetan hamaika kontutan sartuta ibili gara eta orain arte ezin izan dugu publikatu liburuen zerrenda. Berandu bada ere, hemen dituzue gure liburuak, gustuko duzuna aukeratu eta esan, beldur barik, inork ez badu arinago eskatu zuretzat izango da doan, betiko legez.





Apirilak 13

Narrazioa
EGIA, Lutxo: Zubigilea, Susa, 2007.
MADINA, Itziar: Beste eguzkia, Txalaparta, 2005.

Saiakera
ALDALUR ZENDOIA, Igor: Ingurumen legediari buruzko eskuliburua mendizaleentzat, Euskal mendizale federazioa, 2008.
MUJIKA URDANGARIN, Luis Maria: Euskal lirika tradizionalaren historia I, Hiria, 2007.
MUJIKA URDANGARIN, Luis Maria: Euskal lirika tradizionalaren historia II, Hiria, 2007.

Itzulpenak
SABATO, Ernesto: Tunela, Alberdania & Elkar, 2007 (euskaratzailea, Mikel Garmendia).
TAIA, Abdela: Salbazioko armada, Alberdania, 2006 (euskaratzailea, Patxi Zubizarreta).

Poesia
BERRIZBEITIA, Luis: XX. Mendeko poesia kaierak, Susa, 2000.

2 urtetik aurrera
CRISP, Dan: Zeu gidari! Larrialdietarako ibilgailuak, Ibaizabal, 2007

5 urtetik aurrera
NESQUENS, Daniel: Marrazkitan blai, Aizkorri, 2007 (ilustratzailea, Elena Odriozola).

6 urtetik aurrera
MAZALI, Gustavo: Ali Baba eta berrogei lapurrak. Berunezko soldadutxoa. Peter Pan. Pinotxo, Aizkorri, 2007.

7 urtetik aurrera
VAN DER HEIDE, Iris: Klarion gorria, Ttarttalo,2007 (ilustratzailea, Marije Tolman).

8 urtetik aurrera
SMITH, Emily: David eta maitagarriak, Ibaizabal, 2007 (euskaratzailea, Iñaki Zubeldia).
TXILIKU + ZABALETA, Jon: Mixi marrau, Elkar, 2007.

10 urtetik aurrera
URKIZA, Ana: Ondarroako piratak, Ibaizabal, 2007.
BIDAURRAZAGA, Eguzkiñe & GAZTANBIDE, Iban: Herri zaporea. Kolonbia. “Rin rin renakuajoa”, Desclée, 2007.

Gazte literatura

ZABALA, Juan Luis: Bideak, aldapak eta bihurguneak, Elkar, 2007.
MIRANDA, Jagoba: Hiri baten tripa zorriak, Ediciones Beta, 2007.

Komikiak
GENUA, Enkarni: Ipurtargi udazkeneko haizea, Erein (ilustratzailea, Jesus Lucas).






Oraindik ez dakizu zelan funtzionatzen duen honek?
Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).

Zergatik eta nola? Bada, berbalagun eskuzabal batek eta elkarteko lagun batek oparitu dizkigute liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak... Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.

2010-04-08

Permalink 21:21:46, Atalak: agenda, 77 hitz  

Sarea josten martxan da!



Sarea josten
ekimenaz berba eta berba egin dugu, bileretan, patioan, taberna-giroan, kalean, emailez... Zergatik egiten dugun, nortzuk garen, jarduerak zeintzuk izango diren, honetaz guztiaz webgunean azalpenak topatuko dituzue. Guk bakarrik gogorarazi nahi dizuegu bihar, apirilaren 9an, martxan ipiniko direla Getxoko jostorratzak. Ea elkar ikusten dugun asteburuan, bestela, datorren astean gehiago!

Apirilak 9, ostirala, 21:30ean Txorimalo gaztetxean: antzezlana + folk jaialdia.

Apirilak 10, larunbata, Txorimalo gaztetxean: sarea josten erakusketa egun osoan zehar.

Apirilak 11, igandea, kirol-portuan: sarea josten erakusketa egun osoan zehar.

2010-04-06

Permalink 11:20:12, Atalak: kultur jarduerak, uribe kostako irakurzaleen txokoa, 352 hitz  

Apirilak 6 // Liburuak barra-barra




Aste honetan ere liburuak opari!




Apirilak 6

Narrazioa
UGALDE, Rafa: Relax, Txalaparta, 2008.
Kritiken hemerotekan: Euskararen xarma erotikoa Bixente Serrano Izko / Berria, 2008-03-23
EGIGUREN, Rafa: Chevrolet tropikala, Susa, 2007.
Kritiken hemerotekan: Katramila tropikalak Beñat Sarasola / Berria, 2007-10-21

Saiakera
PERURENA, Patziku: Dakiguna ikasten, Alberdania, 2007.
Kritiken hemerotekan: Idazlea bere buruarena egiten Bixente Serrano Izko / Berria, 2007-11-18
ETXANIZ ERLE, Xabier: Literatura eta ideologia, Utriusque Vasconia, 2007.
Kritiken hemerotekan: Ideologia Jon Kortazar / El País, 2008-05-05

Itzulpenak
SHOLOKHOV, Mikhail: Don ibaiko ipuinak, Alberdania & Elkar, 2007 (euskaratzaileak, Olga Mtz. de Marigorta & Roberto Serrano).
Kritiken hemerotekan: Gerra, eta ez bakea Beñat Sarasola / Berria, 2008-01-13
BIDEGAIN ALBERDI, Iñaki: Samarkanda, Hiria, 2007 (euskaratzailea, Joseba Iruetagoiena).
Iñaki Bidegain idazleaz eta bere obraz

Poesia
SERRANO, Asier: Picassoren zaldia, Elkar, 2007.
Kritiken hemerotekan: Picassoren zaldia Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-12-23

2 urtetik aurrera
CRISP, Dan: Zeu gidari! Laguntzeko ibilgailuak, Ibaizabal, 2007

3 urtetik aurrera
ROEP, Nanda & TEN CATE, Marijke: Muxuak, Ttarttalo, 2007.

5 urtetik aurrera
NIELANDT, Dirk: Zomorro gaizto maitagarria, Ibaizabal, 2007 (euskaratzailea, Aitor Arana).
ELLIOT, Peter: Egun bat hondartzan, Ttarttalo, 2007

6 urtetik aurrera
ALZOLA, Yolanda: Zeri zango naiz handitan?, Ibaizabal, 2007.
NORIEGA, Fernando: Printzesa eta ilar alea. Erbia eta dortoka. Oihaneko liburua. Esnezalea, Aizkorri, 2007.

8 urtetik aurrera
DUESO, Antton: Muki berdearen sekretua, Desclee, 2007
KAZABON, Antton: Nire ahizpa aluita, Elkar, 2007.

10 urtetik aurrera
BIDAURRAZAGA, Eguzkiñe & GAZTANBIDE, Iban: Herri zaporea. Maroko. “Untxia keta lehoia”, Desclée, 2007.
MENDIGUREN, Xabier: Miss Txatarra, Elkar, 2007 (ilustratzailea, Patxi Gallego).

Gazte literatura
SÜSKIND, Patrick: Sommer jaunaren istorioa, Erein, 2007 (Itzulpena: Lourdes Oñederra).
Kritiken hemerotekan: Dabilen harriari… Mikel Ayerbe / Berria, 2008-04-13

Oraindik ez dakizu zelan funtzionatzen duen honek?
Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).

Zergatik eta nola? Bada, berbalagun eskuzabal batek eta elkarteko lagun batek oparitu dizkigute liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak... Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila
Egizu Getxo Euskaldun(r)en Facebook soslaia
Create Your Badge

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

| Hurrengoak >

Apirila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution