Artxiboak: Abendua 2009

2009-12-15

Permalink 19:32:49, Atalak: kultur jarduerak, agenda, 45 hitz  

EGUNKARIA LIBRE!!



EGUNKARIAREN ALDEKO MANIFESTAZIO NAZIONALA

Noiz: Abenduak 19, zapatua
Non: Bilbon, Aita  Donostia plazatik abiatuta
Ordua: 17:00

Auziaren inguruko informazio eta mota guztiko argibideak "Berria" egunkariak sortu duen atalean irakur daitezke, www.berria.info/egunkaria atalean, alegia.

Munduan libre bizi ahal izateko, Egunkaria libre munduan bizi ahal izateko

2009-12-05

Permalink 11:51:08, Atalak: kultur jarduerak, agenda, 507 hitz  

EGUNKARIA LIBRE!!

EGUNKARIAREN ALDEKO KONTZENTRAZIOA

Noiz: abenduak 11, ostirala

Non: Algortako Telletxe plazan

Ordua: 12:30 

Ia zazpi urte pasatu dira Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Euskaldunon Egunkaria itxi zuela. Eraso judizial hark izugarrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta jasotako elkartasuna eta gizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan zen.

AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek, herri akusazio gisa agertuta, Guardia Zibilaren txostenetako argudio guztiak bere egin, eta espetxe zigor gogorrak eskatu dituzte ‘Egunkaria auziko’ hamar auzipetuentzat: 300 urtetik gorako kartzela zigorrak eta 234.000.000 € inguruko isunak. Hiru lagun bi sumarioetan auzipetu dituzte.

Espainiako Auzitegi Nazionalak jakinarazi zuen abenduaren 15ean hasiko dela epaiketa. Hauek dira auzipetuak eta zigor eskaerak:

Egunkariaren itxierako bost auzipetuak eta zigor eskaerak:

Joan Mari Torrealdai

Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko lehendakaria

Zigor eskaera: 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa

Iñaki Uria

Egunkaria SAko kontseilari ordezkaria

Zigor eskaera: 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa

Txema Auzmendi

Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko idazkaria

Zigor eskaera: 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa

Martxelo Otamendi

Egunkaria-ko zuzendaria

Zigor eskaera: 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa

Xabier Oleaga

Egunkaria-ko erredaktoreburu izana

Zigor eskaera: 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa Dignidad y Justiciaren eskaeran; 14 urteko espetxealdia AVTrenean

Auzi ekonomikoko zortzi auzipetuak eta zigor eskaerak:

Joan Mari Torrealdai

Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko lehendakaria

Zigor eskaera: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.200 euroko isuna

Iñaki Uria

Egunkaria SAko kontseilari ordezkaria

Zigor eskaera: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna

Txema Auzmendi

Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko idazkaria

Zigor eskaera: 26 urte eta lau hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna

Joxe Mari Sors

Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko kidea

Zigor eskaera: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna

Ainhoa Albisu

Egunkaria SAko administrazio saileko langilea

Zigor eskaera: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna

Mikel Sorozabal

Egunkaria SAko administrazio saileko langilea

Zigor eskaera: 21 urte eta 9 hilabeteko espetxealdia eta 27.265.727 euroko isuna

Begoña Zubelzu

Egunkaria SAko administrazio saileko langilea

Zigor eskaera: 17 urte eta 2 hilabeteko espetxealdia eta 21.640.933 euroko isuna

Fernando Furundarena

Egunkaria SAko administrazio saileko langilea

Zigor eskaera: 13 urte eta 3 hilabete eta 21.167.546 euroko isuna

Sumarioaren egoera

Bi prozeduratan banatuta dago Egunkaria auzia: Egunkariaren itxiera ekarri zuen sumario nagusia da lehena, auzi ekonomikoa bigarrena. Bi epaiketetan epaituko dituzte auzipetuak. Zazpi akusatu lehenengoan, zortzi bigarrenean. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendi, bietan epaituko dituzte. Hamabi auzipetu daude guztira.

Egunkarian izandako ardurengatik ETAko kide izatea egozten diete lehen auzian akusatutakoei, eta 14 eta 12 urteko espetxeratzeak eskatzen. Fiskalak berak esana du ez dagoela epaiketa egiteko arrazoirik. Auzipetuei zer leporatu ez dagoela esana du. Auzia artxiba dadila eskatu du. Akusazio partikularrik ez dago auzian; ez dago zigor eskaerak egin ditzakeen kaltetu zuzenik. Hala ere epaiketak aurrera egingo du herri akusazioaren bultzada hutsez. AVT eta Dignidad y Justicia elkarteak ari dira herri akusazio gisa ari eta zigor gogorrak eskatu dituzte.

Auzi ekonomikoa deitutakoan, irregulartasun ekonomikoak egitea egozten diete atal horretan auzipetuta daudenei. Diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egitea. Horiek guztiak, delitu ekonomiko hutsak. Guztira 184 urteko espetxe zigorra eta 235 milioi euroko isuna eskatzen diete horiengatik zortzi auzipetuei.

Defentsak eta fiskalak hasieratik argudiatu dutenez, delitu ekonomikoei buruzko auziak ez dagozkio Auzitegi Nazionalari. «Terrorismoari» lotutako auziak dira han epaitzen direnak, auzitegiak berak esana duenez. Baina Auzitegi Nazionalak azkenean erabaki du auzi hau ere Auzitegi Nazionalean bertan epaituko dela.

Beraz, Egunkaria auziko bi sumarioak Auzitegi Nazionalean epaituko dira.

Munduan libre bizi ahal izateko, Egunkaria libre munduan bizi ahal izateko

Permalink 11:41:20, Atalak: kultur jarduerak, agenda, 60 hitz  

Euskarak asetu egiten gaitu

 

"GetxOnegin" Getxoko udalak ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko martxan jarri duen egitasmoa da. Hainbat jarduera antolatu dituzte; hala nola, abenduaren 19 eta 20an I.PINTXO LEHIAKETA eta abenduaren 26 eta 27an ZIRT ZART EGIN eta irabazi erronda bat.

Lehenengo jardueran 20 tabernek hartuko dute parte. Bigarrenean, berriz, 39 eta taberna hauetan euskaraz eskatuz gero errondatxo bat irabazi dezakezu.

Parte hartzen animatu zaitezte!

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila
Egizu Getxo Euskaldun(r)en Facebook soslaia
Create Your Badge

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

| Hurrengoak >

Abendua 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution