Artxiboak: Azaroa 2009

2009-11-25

Permalink 15:10:52, Atalak: egizu, agenda, uribe kostako irakurzaleen txokoa, 112 hitz  

Erretilu txiki batean, sagar erre bi...

Londres kartoizkoa da
[cc-by-sa Hasier Etxeberria - Zuzeu.com]

Unai Elorriagaren azken nobela irakurri badauzu, ondo jakingo duzu zertaz ari garen. Ez baduzu irakurri ere, animatu eta etorri, bihar lotuko gara Villamonte kultur etxean 20:00etan, Unairi entzun, galderak egin eta berba egiteko.

Bertaratzen garenon artean hurrengo liburuaren zozketa egingo dugu: Karmele Jaioren "Musika airean", urtarrilaren 28an baitugu Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren hurrengo hitzordua.

Kritiken hemerotekan topatu duguna:
Hasier Etxeberriaren kritika: http://kritikak.armiarma.com/?p=4671
Beñat Sarasolarena: http://kritikak.armiarma.com/?p=4657
Iban Balerdirena: http://kritikak.armiarma.com/?p=4690

Uribe Kostako irakurzaleen txokoak antolatuta
Data: osteguna, 2009ko azaroak 26
Ordua: 20:00 - 21:30
Non: Villamonte kultur etxean
Kalea: Villamonte A-8, Algorta
Unai Elorriagaren "Londres kartoizkoa da"

2009-11-24

Permalink 20:18:14, Atalak: agenda, sendi proiektua, ikastaroak, 189 hitz  

Aerobik eta kamishibai, umeekin gozatzeko

papiroflexia
Papiroflexia tailerrean animaliak

Azaroan gaude eta Sendi topera dabil, Getxoko umeak eta gurasoak euskaraz hainbat tailerretan aritu izan dira. Baina, ez kezkatu, oraindik parte hartzeko aukera duzue. Ostiral honetan aerobik-saioa egingo dugu Geroa ikastolan, eta datorren astelehenean Zubileta ikastetxean kamishibai tailerrarekin amaiera emango diogu azaroko tailer sortari.

erosketetan txapeldun
Erosketetan txapeldun Bizkaiko Xirula-mirulakoekin

Aerobik-saioa Geroa ikastolan
Araitz irakaslearekin batera eta musikaren erritmo bizian gorputza astinduko dugu denok batera. Haur eta guraso, ekarri arropa erosoa ondo pasatzeko.

Noiz: azaroak 27, ostirala
Ordutegia: 17:00 - 18:30
Non: Geroa ikastola, Getxo
Umeen adina: 8 urte eta gehiago dituztenentzat
Ume-kopurua: 15 gehienez
Izena emateko epea: azaroaren 25era arte
Begirale-zerbitzua: 8 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi, mesedez)


Kamishibai: ipuinak kontatzeko modu japoniarra
Kamishibai hitzak “paperezko antzerkia” esan nahi du eta Japonian ipuinak kontatzeko modu ezaguna
da
. Orriak erabiltzen dira (alde batean marrazkia eta bestean testua) eta umeek ipuina ikusten duten
bitartean aurkezleari entzuten diote. Horren ostean umeek kamishibaia egiten ikasiko dute.

Noiz: azaroak 30, astelehena
Ordutegia: 18:00 - 19:30
Non: Zubileta ikastetxeko liburutegia
Umeen adina: 8 - 10 urte
Ume-kopurua: 20 gehienez
Izena emateko epea: azaroaren 27ra arte
Begirale-zerbitzua: 8 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi, mesedez)
Aerobik-saioa Geroa ikastolan /cabs/flash/swflash.cab#version=9,0,0,0" id="doc_391519929079342" name="doc_391519929079342" classid="clsid:d27cdb6e-ae6d-11cf-96b8-444553540000" align="middle" height="370" width="450" >
Permalink 19:46:27, Atalak: egizu, berbalagunok, 50 hitz  

Berria prezio erdian asteburuetan, berbalaguna zarelako!

berria

AEK-k eta BERRIAk hitzarmena sinatu dute hori lortzeko, berbalagun guztiei aukera hori emateko. Asteburuetan zure etxe ondoko kioskoan %50 merkeago eskuratu ahal duzu egunkaria. Berbalaguna bazara zure datuak formulario honetan bete eta kioskoaren izena eta helbidea idatzi. Datuok konprobatzeko jarri zein egitasmotan parte hartzen duzun.

aek

Ez galdu aukera eta gozatu Berriaz!
Permalink 16:03:09, Atalak: egizu, berbalagunok, 93 hitz  

Berbalagunak ere on-line egiten direlako

skype bidezko berbalaguna

Topiko honi buruz berba egin dugu askotan. Berbalagunak beti geratzen omen gara tabernetan, kafe eta garagarado artean. Baina, ez, lagunok, ez da horrela. Friki internetzaleak ere bagara berbalagunak, ikusi bestela SKYPE bidez lotzen diren berbalagunen kasua. Berdin dio Rio de Janeiron egon, zein Sartagudan; Aulestin zein Idahon bizi.

Berbalagun taldeen funtzionamendu berbera dute, bakarrik ordenagailu aurrean geratzen direla, eta SKYPE programaz baliatzen dira taldeka berba egin ahal izateko, lasai euskara erabiltzeko.

Orain dago zabalik epea izena emateko, eta euskaraz ondo moldatzen diren berbalagunak behar dituzte taldeak egiteko. Animatzen bazara, badakizu, etxetik ere berbalaguna!
Permalink 15:42:15, Atalak: egizu, 72 hitz  

Non dago euskalgintza?

euskalgintzaren mapa

Kontseiluak Euskalgintzaren mapa direktorioa ipini du martxan: http://www.euskalgintza.org/ web gunean. Gure herrian euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari diren elkarte eta erakundeak ezagutzeko bidea izan nahi du direktorio honek, baita harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa eskaini ere.

Zerrenda ez dago osatuta, eta norberak lagundu dezake horretan. Web gunean erabiltzailea sortu ahal duzu eta dakizun informazioa gehitu, denon artean osatuko dugu euskalgintzaren mapa.

Honen inguruko artikulu gehiago:
Kontseiluan
Erabili.com-en
Berria.info-n
Atoan-en

2009-11-18

Permalink 10:11:22, Atalak: kultur jarduerak, diaporamak, agenda, 331 hitz  

Bidaiatu, aulkian jarrita

Diaporamak Getxon

Bidaiatzea gustatzen zaigu, baita besteen bidaiekin gozatzea ere, horregatik antolatu dugu "Diaporamak" emanaldi sorta. Getxoko euskaltegiak inplikatu ditugu eta Topaguneko Kultur Errotaren eskaintza uztartu dugu, emanaldiak ederrak dira.

VESPAÑA: Ander Izagirre
azaroak 18 | 16:45ean | Santa Eugeniako kultur etxean, Romon
azaroak 19 | 9:00etan | Aldai Patronatuan, Algortan

AIRE AIREAN: Joxe Ramon Agirre
azaroak 19 | 20:00etan | Villamonteko kultur etxean, Algortan
azaroak 25 | 11:00etan | Santa Eugeniako kultur etxean, Romon

ALASKATIK USHUAIARA BIZIKLETAZ: Endika Fernandez
azaroak 25 | 18:30ean | Santa Eugeniako kultur etxean, Romon


Diaporamen nondik norakoak:

"VESPAÑA"
Zergatik Vespa: errepide txikietan, herriz herri, lasai ibiltzeko oso ibilgailu egokia delako. Gainera, jendea erakartzeko eta solasaldiak pizteko dohaina duelako.
Zergatik Espainia: etxetik oso gertu eta ibilbide turistikoetatik kanpo, paraje ezezagun harrigarriak daudelako.
Vespaña bidaiaren asmoa, beraz, errepide nagusietatik kanpo dauden Espainiako txokoak eta bertan bizi diren pertsonak patxadaz ezagutzea izan zen. Presarik gabe, bidegurutze bakoitzean inprobisatuz, bakarrik, eta solasaldiei monumentuei baino arreta gehiago eskainiz. 2006ko udaberrian Espainiari itzulia eman nion bi hilabetez.

"AIRE AIREAN"
Hauxe da lan honen esentzia, hauxe honen muina eta hau dena agertzeko, irudi ikusgarriak izateaz gain irudi apalak, gozoak eta adierazgarriak erabiliko ditugu.
Udazkeneko ostoak, tximeletak, gizakionak oinak lurra utzi nahiean, hainbat aldiz amesten ditugun hegazti hoien egaldiak eta nola ez gure inguruko eta urruneko mendietan eginiko hegaldi hoien irudiak agertuko dira.
Ametsa erronka bihurtzen da eta hastapeneko urrats hoiek, konpromiso handiko asmoetan bilakatzen da, urruneko mendietan hegan egitea. Hartu dugun helburu berria, Pakistango iparraldean aurkitzen den Baltistango lurretara joatea da.
Bertan baltiak bizi dira, 8000m.tik gora dituzten tontor zorrotzez inguratuta. Hauetako bat aukeratuko dugu, Broak peak mendia (8047m)
Bertatik eramango zaitugu hegan, K2, inguruko beste zenbait mendi zorrotz eta beraien oinetan sortzen zaizkien glazier erraldoi hoeien gainetik. Utzi zaitez ametsetan murgiltzen.


“ALASKATIK USHUAIARA BIZIKLETAZ”
Diaporama honetan, 2005eko maiatzetik 2006ko ekainera bitartean, bakardadean bizikletaz eginiko bidaia eskaintzen dut. Alaskako Anchorage hiriburuan hasi nuen eta Argentinako Ushuaian bukatu. Zeharkatutako herrialdeak, EEBB, Kanada, Mexiko, Guatemala, El Salvador, Honduras, Nicaragua, Costa Rica, Panama gero abioia hartu Cartagena de Indiasera (Colonbia), Ecuador, Peru, Chile eta Argentina.

2009-11-16

Permalink 19:04:08, Atalak: irteerak, kirola euskaraz, mendi irteerak, agenda, 126 hitz  

Uxerrirako ibilbidea!

kanpezu

Datorren zapatuan, azaroaren 21ean, 8:15ean lotuko gara Algortako metroko plazako parkinean. Mendizaleok egun osoko ibilbidea egingo dugu Kanpezu aldean (Araban), PR A-64 La Dormida Ibilbidea, hain zuzen. PDF honetan azalpena topatu dugu, hori bai, gaztelaniaz dago.

Betiko moduan, bazkaria norberak eraman behar eta autoz joango garenez deitu ea prest zauden zeurea eramateko edota izena emateko.

PR A-64 La Dormida Ibilbidea
    *  Azalpena: Oso leku gutxik dute Inta Begiratokiaren edertasuna, non mendiak bere handitasun guztia erakusten digun leku ezezagun eta bidexka ezkutuen ingurunean; leku eta bidexka horiek zenbait baso ederren bitartez eta Costalera mendiko ezproien azpitik eramango gaituzte, ondoren Ega ibaiaren paretik eta ur-bazterreko basoetatik behera joateko..
    * Ezaugarriak: 12,3 km., 3 ordu eta 30 minutu oinez (gure erritmo karibeñoan 5 ordu), aldapa: 405 m.
Permalink 14:36:07, Atalak: agenda, 74 hitz  

Zorionak ukberri.net-i!

ukberri.net

Eskualdeko informazioa behar izaten dugunean ukberri.net-era jotzen dugu, unean uneko berriak aurkitzen ditugu bertan: politikoak, kulturalak, sozialak, kirol arlokoak, agenda eta Uribe Kosta eta Erandioko hiritarren iritziak ere plazaratzen dituzte bertan. Euskaraz bizi nahi dugunontzat komunitatea osatzen laguntzen digu ukberri.net proiektuak.

Gaur bereziki zoriondu nahi ditugu elkarte horretako kideak, 6 urte bete dituztelako azaroaren 8an eta, epe horretan, ia 11.000 berri eman dizkigutelako. Azkar, gertu eta euskaraz, horixe da ukberri.net. Animo eta aurrera!

2009-11-09

Permalink 19:54:32, Atalak: agenda, 64 hitz  

Egunkariaren aldeko hitzaldia asteazken honetan



Martxelo Otamendi, Euskaldunon Egunkariako zuzendari ohia, asteazkenean izango da 19:30ean Algortako Aldai Patronatuan. Egunkaria auzia azaroan hasiko da, eta bertako langileak Euskal Herri osoan dabiltza auzia zertan den azaltzen.

Musikariak, bertsolariak, idazle eta editoreak, arlo guztietako eragileak euren elkartasuna adierazten ari dira kontzentrazioen eta salaketen bitartez. Geure esku ere badago gerturatzea, galdetzea, informatzea eta bidegabekeria salatzea.

Munduan libre ahal izateko
Egunkaria
Libre munduan bizi ahal izateko

2009-11-03

Permalink 18:34:31, Atalak: egizu, berbalagunok, kultur jarduerak, agenda, 52 hitz  

Ondo etorri, berbalagunak!

Getxoko berbalagunak

Ostegun honetan, azaroaren 5ean, Getxoko berbalagunon aurkezpen-merienda dugu. Arrastiko 20:00etan eta Aldai Patronatuan. Berbalagun talde guztietatik etorriko gara, eta horrela elkar ezagutzeko aukera izango dugu. Iazko argazkiak ikusi, pintxoak jan, zerbait edan, eta inportanteena, taldeko kideak ezagutu egingo ditugu.

berbalagunak

Datozen ekintzen berri emango dugu, baita berbalagun onaren dekalogoa banatu ere. Ostegunera arte!

Permalink 14:19:52, Atalak: kultur jarduerak, agenda, 90 hitz  

Ikasturte honetan ere bertsolaritza 0tik hasita!

Fredi Paia ukberri.net
/cc-by-sa ukberri.net

Aurten ere Algortako Bertsolari Eskolak ateak zabaltzen dizkio zerotik hasi nahi duenari. Bertsoen mundua gustatzen bazaizu eta neurriak, errimak, doinuak, koplak eta bertsoak zelan sortu ikasi gura baduzu hauxe da zure aukera. Josu Landetak gidatuko du talde berria aste bitik behin ikasturtean zehar.



Martitzenetan lotzen dira bertsozaleak, aste bitik behin (gaur azaroaren 3an klasea dago), 20:30etik 22:00etara, ikasturte osoan zehar, Aldai Patronatuan (Karitate kalea 1). Zer uste zenuten, bada, bakarrik umeak hasi ahal zirela 0tik?



Zalantzarik baduzu deitu ahal diguzu (94 491 4357 / 619 935 541), guk ez dugu antolatzen baina gustatzen zaigunez... zabaltzen dugu :)

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila
Egizu Getxo Euskaldun(r)en Facebook soslaia
Create Your Badge

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

| Hurrengoak >

Azaroa 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution