
Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako irabazleen izen-abizenak esateko unea iritsi da. Epaileekin lotu ginen eta eurek esandakoa eta erabakitakoa duzue hemen:
"Asko gustatu zaizkigu lan guztiak eta kostatu zaigu aukeraketa egitea. Horregatik, idazle guztiak zoriondu nahi ditugu. Kategoria ezberdinak direla kontuan hartuta, deskribapen oso onak irakurri ditugu; hiztegia eta sintaxia ere oso landuta daude."
Zorionak, beraz parte-hartzaile guztiei eta bereziki irabazleei. Gogoratu
maiatzaren 29an zita dugula elkarrekin. Diplomak eta sariak banatuko ditugu arrastiko 19:00etan Algortako Aldai Patronatuan. Bertan irabazleen lanak irakurriko ditugu eta opari sorpresak ere zozketatuko ditugu etortzen zaretenon artean.
Hauxe irabazleen zerrenda,
ZORIONAK:
A Kategoria: "Joe pirata eta ni" Julen Gonzalez CarbajoB kategoria: "Zorte onak irribarre egiten dizunean" Koro Euba HigueraC Kategoria: "Arazoak etxean" Paul Gezuraga SaituaD Kategoria: "Itsas barreneko deia" Victoria Bengoa Ruigómez
E Kategoriako 1. saria: "Maitasuna" Leire Etxegia Mardaras
E Kategoriako 2. saria: "Itzalak" Mikel Iturbe Urretxa
E Kategoriako 3. saria: "Egun bateko poza" Uxue Zalbidea OlabarriDatozen egunetan irabazleen lanak publikatuko ditugu, eta denon eskura jarri.