Mezua: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketa

2009-02-11

Permalink 14:45:32, Atalak: uribe kostako irakurzaleen txokoa, 341 hitz  

Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketa

uribe kostako ipuin laburren II. lehiaketa

Oinarriak

1.- PARTEHARTZAILEAK: Uribe Kostako biztanleek zein herri hauetako ikastetxe/euskaltegietan dabiltzanek soilik hartu dezakete parte: Erandiotik Lemoizera bitarteko herritarrak. (Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Urduliz, Gorliz, Lemoiz)

2.- KATEGORIAK: A kategoria: LHko 5 eta 6.mailak. B kategoria: DBH 1 eta 2 mailak. C kategoria: DBH 3, 4 eta Batxilergoak. D kategoria: Euskaltegietako ikasleak. E kategoria: orokorra (Lan guztiek hartuko dute parte kategoria orokorrean zuzenean)

3.- KOPURUA: partehartzaile bakoitzak narrazio bat aurkeztu ahal izango du. Lanaren gutxieneko luzeera folio batekoa (Din A4) izango da eta gehienez bi, alde bakarrean idatzita. Ordenagailuz idatzi behar da eta letraren neurria 12koa izango da.  Lanek euskaraz, saririk gabeak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

4.- EUSKARRI bi onartuko dira lanak aurkezteko:

FORMATU DIGITALA:
testu dokumentu batean datuak: (izena, deiturak, ezizena, kategoria, posta elektronikoa, helbidea, adina eta telefonoa) eta bestean lana ezizenarekin.

PAPEREAN:
kartazal batean lanaren HIRUNA KOPIA aurkeztu beharko dira ezizenarekin. Jatorrizkoarekin batera, eta kartazal itxian, egilearen datuak sartuko dira (izena, deiturak, ezizena, kategoria, posta elektronikoa, helbidea, adina eta telefonoa). Kartazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua edo izengoitia eta zein kategoriari dagokion jarriko da.

5.- AURKEZTEKO EPEAK: Lanak aurkezteko epea 2009ko otsailaren 15etik apirilaren 8ra.

6.- AURKEZTEKO TOKIA:
Formatu digitalean: egizugetxo@gmail.com. Paperean: Karitatea 1. sotoa-10. bulegoa 48991 Algorta/Getxo

7.- OHARRA:
Aurkezteko baldintzak betetzen ez dituzten lanak atzera botako dira.

8.- SARIEN EMAITZA: 2009ko apirilaren 20an www.blogari.net/egizu blogean argitaratuko dira saritutako lanak.

9.- SARIAK: A, B, C eta D kategoriak: 50€ko txekea Orixa Liburudendan euskarazko produktuetan gastatzeko. E kategoria: 1. saria: 300€ 2. saria: 150€ 3. saria: 100€

10.- EGILEEK ezin izango dute sari bat baino gehiago lortu. Sariak eman gabe gera daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

11.- EPAIMAHAIAREN erabakia nahitaez onartu beharrekoa izango da eta beraren iritzia nagusi izango da.

12.- AURKEZTEN DIREN LANAK
Creative Commons lizentzia honen pean geratuko dira: Aitortu-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 Unported. Honekin egileek espreski baimentzen dute aurkeztutako lanak edozeinek kopiatzea, banatzea, jendaurrean hedatzea edota lan eratorriak egiteko erabiltzea, beti ere jatorrizko egilea nor den aitortu eta eratorritako lana baldintza berdinetan banatzen badu.
Informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

kliska 2010eko otsaila

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA

Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila
Egizu Getxo Euskaldun(r)en Facebook soslaia
Create Your Badge

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Otsaila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution