Artxiboak: Abendua 2008

2008-12-19

Permalink 14:11:13, Atalak: egizu, uribe kostako irakurzaleen txokoa, 134 hitz  

Sira, albarikokeak, patioa, izozkiak, Berlin...





Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak Irati Elorrieta gonbidatu zuen atzo; Aldai Patronatuan lotu ginen bere ipuinez osatutako nobelaz gehiago jakiteko. Lagunak, ezagunak, irakasle ohiak eta bere irakurleak oso gustora egon ginen berbetan. Azalpenak eta galderak bi norabideetan izan genituen; Iratiren azalpenez gain, gehienok animatu ginen zalantzak galdetzera, gustatu zitzaiguna esatera, hunkitu gintuena konpartitzera.

Nobela poetikoa da, barnemunduak dauka pisu gehien bertan. Egunero bizi ditugun momentuen magiaz baliatzen da Irati Elorrieta eleberri intimista honetan. Elementu batzuk errepikatzen dira ipuinetan: patioa, izozkiak, lagunak, filmeak, albarikokeak, kafea, musika... Bakarrik eta lagunduta bizi da Sira ipuinotan; eleberriko beste pertsonaien modura, bere burbuila barruan, eta aldi berean beste burbuilekin kontaktuan agertzen zaigu.

Eskerrik asko, Iratiri, eta etorri zineten guztioi. Atzoko arrastia ere magikoa izan zen, gure burbuila bizi genuen. Hurrengora arte!


">irati elorrieta "burbuilak" from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo

2008-12-18

Permalink 17:39:16, Atalak: agenda, 96 hitz  

Bota! Finala



Badator, badator! Udazken osoan zehar gozagarri izan dugun Bizkaiko Bertsolari txapelketak azken txanpa du larunbat honetan. Bilbon San Tomas azoka bada ere, Barakaldon ere egongo da zer ikusi, zer entzun... eta nor animatu!!!

Badakizuenez Algortako Fredi eta Xabi Paya izango dira finalean, eta Algortako Bertsolari Eskolak deialdia luzatu du eskualdeko bertsozale guztiak batera joateko BEC!-era.

Bi hitzordu ditugu aukeran: Bilbon San Tomasetan ibiliko direnentzat 15:45ean Unamuno plazan; eta bertara zuzen joango direnentzat 16:20ean Bec!-eko sarreran.

Sarrerarik ez duzuenok espabilatu! Gaur, osteguna, sarrerak erosteko azken eguna da. BBK-ko orotariko kutxazainetan eskura ditzakezue.

Animatu eta, animatzera!

2008-12-12

Permalink 18:12:36, Atalak: egizu, kultur jarduerak, hitzaldiak, agenda, 120 hitz  

Iruña-Veleia, iraultza ala iruzurra?

Denok entzun duzue zerbait azken bolada honetan Iruña-Veleiako kulebroiari buruz. Orain dela bi urte bertatik bertara ezagutu genuen eta ordutik hona albiste asko agertu da komunikabideetan. Horregatik, Josu Larrañaga gonbidatu dugu hilaren 16an, Iruña-Veleiaren berri izan gura dugulako. Hobeto kokatu nahi dugu gaia, alde bateko zein besteko iritziak ulertu nahi ditugulako. Josu, berbalaguna izateaz gain, euskal filologoa ere bada, eta hurbiletik jarraitu du gaia. Hauxe izango da bere hitzaldiaren eskema:

-Euskal Herriko leinuak eta  erromanizazioa, hurbilpena.
-Veleia: aztarnategi arkeologikoa: k.a. XV. m. - k.o. VI. m.
-Aurkikuntza epigrafikoa, noiz, zer: kronika.
-Iraultza ala iruzurra?
-Inskripzioen azterketa.
-Euskararen lekukotasunak eta euskararen mugak.

Martitzen honetan Algortako Aldai Patronatuan lotuko gara arrastiko 8:00etan. Bazatoz?

2008-12-04

Permalink 19:52:42, Atalak: agenda, uribe kostako irakurzaleen txokoa, 95 hitz  

Literatura tailerra eta Irati Elorrietaren "Burbuilak"





Julen Gabiriaren eskutik literaturaz gozatu ahal izan dugu aste honetan. Astearte eta asteazkenean Julenekin egon gara Algortako Aldai patronatuan, berak prestatutako literatura tailerraren baitan hitz eta pitz. Etorri ezin izan duzuenontzat ahogozagarri, hona hemen bideo xume bat.



">Sorkuntzaz: Julen Gabiriagaz from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.

Ez da gabonetarako txanpain marka berri baten iragarkia. Algortako idazle gaztearen eleberria da. Gure artera gonbidatu dugu Irati Elorrieta, eta abenduaren 18an berarekin egongo gara "Burbuilak" ipuin bildumaz aritzeko. 

Irakurri baduzu edo interesatzen bazaizu animatu eta parte hartu! Hitzordua: Abenduaren 18a, osteguna 20:00ean Algortako Aldai patronatuan.

2008-12-02

Permalink 13:51:27, Atalak: berbalagunok, kultur jarduerak, 118 hitz  

Euskarashowa!

Getxoko Immigrazio eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute urtero jai hau. Karaoke erraldoia prestatzen dute, jendea gonbidatu, entsaioak antolatu, helburua elkar ezagutzea eta ondo pasatzea da. Leku ezberdinetako jendea bizi gara Getxon (Filipinar Irlak, Bolivia, Ekuador, Italia, Txile, Paraguai, Kolonbia, El Salvador, Belgika...), batzuek urte asko daramatzate, beste batzuk gutxiago. Hizkuntza asko egiten dira gurean, nahiz eta gehienok jakin ez. Hizkuntza horiek guztiak kontuan hartuta kantuak aukeratu eta moldatzen dituzte, karaoke moduan kantatzeko.

getxoko euskarashowa

Aurten berbalagun batzuk animatu ziren eta taldea osatu zuten, kanta pare bat prestatu, entsaioetara txintxo-txintxo joan eta lehengo barikuan Algortako Kasinoko taula gainera igo ziren. Txalo bero bat eurei, eta parte hartu zuten guztiei. Biba gure herriko artistak!
">Ikusi mendizaleak from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Egizu Getxo Euskaldun(r)en Profila
Egizu Getxo Euskaldun(r)en Facebook soslaia
Create Your Badge

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

| Hurrengoak >

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution