Artxiboak: Urria 2008

2008-10-31

Permalink 13:59:22, Atalak: uribe kostako irakurzaleen txokoa, 60 hitz  

Jon Martinegaz berbetan

Atzo gurean izan genuen Jon. Betiko moduan batzuk liburua irakurrita joan ginen eta beste batzuk ez; oso atsegina izan zen kontatu zuena eta izan genuen giroa. Etorri ezin izan zaretenontzat bideotxu hau:


?pg=embed&sec=2116205">jon martinek "ero"z berba egiten du from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.

Hurrengo liburua: Irati Elorrietaren "Burbuilak" izango da, joan irakurtzen!

2008-10-29

Permalink 18:05:52, Atalak: berbalagunok, agenda, 74 hitz  

Elaudi + Ken Zazpiren kontzertura dohainik joan gura?

4 lagunentzako 2na sarrera zozketatuko ditugu ostiral honetan, goizeko 11:00etan.

Ken Zazpi eta Elaudi taldeen kontzertua izango da azaroaren 1ean, zapatuan, Getxo Antzokian. Iparra galdu gabe jardunaldietako egitarauaren barruan. Hemen duzue euren bideo bana.


AUDI - kewego
Elaudi musika taldea zuzenean




Zozketan parte hartu ahal izateko... BERBALAGUNA izan behar! Epostaz (egizugetxo@gmail.com), telefonoz (619935541) zein sms-ez izena eman dezakezue, betiko moduan.

2008-10-28

Permalink 13:00:25, Atalak: berbalagunok, irteerak, agenda, bizikleta taldea, 91 hitz  

Barakaldo + Sestao + Getxo = berbalagunak bizikletaz

Formula matematikoa proposatzen dizugu kirola euskaraz egin eta ederto pasatzeko datorren zapatuan, hilaren 1ean.



Sestao eta Barakaldoko berbalagun talde batek ideia proposatu zuen, eta ingurukoak ere joatera gonbidatu gaituzte. Getxoko baten bat animatuko da; ziur nago. Jende berri jatorra ezagutzeko bide ona da, duda barik; berbalagunekin ondo pasatzeko aukera eta gainera, urrunera joan barik!

Sestaoko kasko plazan geratuko gara 10:45ean, metroko sarrera ondoan. Jan eta edatekoa norberaren kontura dago. Izena emateko sestao_berba@aek.org helbidera idatzi mezua. Getxoko 2k, dagoeneko, izena eman dugu; idatzi guri ere elkarrekin joateko metroz Sestaora.

2008-10-27

Permalink 17:44:48, Atalak: agenda, sendi proiektua, gurasolagunak, ikastaroak, dirulaguntzak, 110 hitz  

Familiak pozteko moduko berriak dauzkagu!

SENDI Egitasmoa martxan dugu eta azaroan zehar egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu.

Koldo Amestoy ipuin kontalari ospetsua etorriko da Geroa ikastolara, Luis Artola luthierrak musika tresnak egiten irakatsiko die ume eta gurasoei Zabalan, Patxuren eskutik kirol jolasak egingo dituzte San Nikolasen, herriko pizzarik originalenak egingo dituzte umeek Iñaki eta Xabiren laguntzaz Bidebitarte txokoan eta etxeko txikienak artearen mundura hurbilduko dira Uxueren ikastaroari esker Madre del Divino Pastor ikastetxean.

Ikastaroak antolatzeaz aparte, SENDI Proiektuak Udalaren diru laguntzen berri ematen die gurasoei. Gurasolagun taldeetan begirale zerbitzua dago doan.



Aurten untxia izan da aukeratu dugun animalia SENDI laguntzeko, inprimatu, eta egiten baduzu, bidali zure argazkia untxiarekin eta SENDIren blogean publikatuko dugu!
Permalink 10:45:47, Atalak: egizu, berbalagunok, 116 hitz  

Lauaxeta eta Jose Antonio Agirre

Algortako euskaltegiek ateak zabalduko dizkigute aste honetan. Bertako ikasleak ezagutu, eta EGIZUk eskaintzen dituen jardueren berri emango dugu, batez ere BERBALAGUNA Proiektu famatuarena! Hementxe dituzue bisiten txandak:

Urriaren 28an, asteartean, Lauaxeta AEK-ko euskaltegira:
Goizez: 10.40tik 11.00etara
Arratsaldez: 18.10etik 18.30era eta 20.05etik 20.25era


Urriaren 30ean, ostegunean, Jose Antonio Agirre Euskaltegira.
Goizez: 9:40tik 10:00etara eta 10.00etatik 10.20ra
Arratsaldez: 18.40tik 19.00etara eta 19.00etatik 19.20ra




Joan den astean Getxoko Udal Euskaltegian bisita egin ostean bulegoko mahaia BERBALAGUN fitxaz bete zaigu. Iazko berbalagunak kontaktatzen ari gara, oraindik ez badizugu deitu, hemen topako gaituzu: 94 491 4357 edo/eta 619 935 541. Arratsaldez bi langileok egoten gara bulegoan, etorri eta egongo gara.



Bizkaiera taldean ere, momentuz, zortzi lagunek eman dute izena, animatu eta ea bi talde osatzen ditugun aurten!

2008-10-23

Permalink 13:36:37, Atalak: irteerak, kirola euskaraz, mendi irteerak, 157 hitz  

Urriaren 18an Gorbeiara joan ginen

8:30ean Telletxeko parkinean geratu ginen logure pixkarekin, baina baita gogo askorekin ere. Azkenean espedizioa Rozio, Lander, Bertso, Mikel, Areceli, Aitor, Isa, David, Izaskun, Irantzu eta Itxasok osatu genuen.

  

10:00etan kotxeak Pagomakurren utzi genituen eta poliki-poliki tontorreraino abiatu ginen. Arrabako zelaietan atseden bat hartu genuen eta handik oso eguraldi ona egiten zuenez beste mendiko tontorrak ikusi ahal izan genituen. Ibilaldian zehar Mikel, gure argazkilari partikularra, beti “galduta” zegoen argazki ederrak ateratzen.



Zelai hauek pasa eta gero gogorrena geratzen zitzaigun: harrizko bidea eta azken aldapa gurutzeraino. Pixkanaka denok igotzea lortu genuen, eta han, gurutze ondoan, aterpe berezi batean hamaiketako hartu genuen.

 

Itzultzean Arrabako aterpean gure saria jaso genuen: bokatak, ardoa, sagardoa... eta dena “txakurtxo” batek lagunduta.
Gure mendi martxa bukatu ondoren batzuk etxera itzuli ziren eta beste batzuk bertsolari txapelketara joan ziren gureak animatzera. Egun konpletoa! Hurrengora arte! Anima zaitez!

  

Kronika hau Itxasok egin du, zorionak eta eskerrik asko, neska!

2008-10-20

Permalink 17:16:30, Atalak: berbalagunok, agenda, 84 hitz  

Getxoko udal euskaltegian elkartuko gara

EGIZU elkartean zer antolatzen dugun, Berbalaguna Proiektua zer den, izena emateko epea zabalik dagoela, eta batez ere jendea ezagutzera joango gara ostegun honetan, hilaren 23an, Udal euskaltegira. Egun pasa egingo dugu bertan. Goizez, arratsaldez eta gauez talderik talde ibiliko gara.



Ikasturte honetan 600 bat lagunek izena eman dute herriko Udal euskaltegian, jende asko dabil, jo eta ke, euskara ikasten bertan. Gogoa eta euskaltegiko giro onaz aparte, egunerokotasunean, euskara erabili ahal eta behar dela komentatuko dugu, zergatik den inportantea, aberasgarria, pozgarria.



Bertan ikasle bazabiltza, ostegunera arte!



2008-10-16

Permalink 13:42:03, Atalak: egizu, kultur jarduerak, 59 hitz  

Bertso ikastaroa 0,5etik hasita

Talde heterogeneoa eta aldi berean oso giro ona, Josu irakasle ezin hobea, aste bitik behin hitzordua Aldai Patronatuan. Batzuk berbalagunak izandakoak, besteak han hemen enteratu ziren hasiberrikoen taldea bazela, denok bertsozaleak, eta horrek batzen gaitu, ederto pasatzen dugu elkarrekin.




Martitzena izan zen gure lehenengo eguna, ikasturte honi hasiera eman genion, jolas eta bertsoekin. Eskerrik asko Josuri eta hurrengoan gehiago!

2008-10-15

Permalink 17:58:12, Atalak: irteerak, mendi irteerak, agenda, 117 hitz  

Gorbeiara goaz!




Udazken koloreak bere edertasunean gozatzeko aukera paregabea dugu asteburu honetan, eta gurekin gozatzeko gonbita luzatu nahi dizuegu EGIZU elkartetik.

Plan bikoitza prestatu dugu larunbat honetarako: Goizean goiz Gorbeiara joango gara mendibuelta egitera eta arratsaldean Zeanurira hurreratuko gara, han Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketako bertso saioa ikusi eta entzutera. Bertan Itsaso Paia eta Arrate Illaro algortarrek parte hartuko dute eta mendian xahutu ez ditugun indarrak beraiek animatzen baliatuko ditugu.

8:30etan jarri dugu hitzordua Telletxeko parkinean, guztiok batera joateko. Aukera egongo da mendira bakarrik joateko bertso saiora joan nahi ez duenarentzat. Kotxeena, betiko moduan, erman dezakeenak abisatu dezala eta moldatuko gara, inor etxean geratu ez dadin. Telefonoz edo emailez abisatu dezakezue etorriko zareten edo ez.

Animatu eta zapatura arte!

2008-10-14

Permalink 12:51:24, Atalak: kirola euskaraz, 78 hitz  

Getxon kirolariak gara

Kirolzaleak eta kirolariak gara herri honetan, eta gauza guztiak bezala euskaraz egin nahi dugu kirolean. Horregatik ekartzen dizugu Kirola euskaraz gida.

Gehitu Kirolera egitasmoak herriko kirol elkarteetan euskara sustatzen du, euren kanpo zein barne komunikazioetan euskararen presentzia areagotzeko asmoz. Ekimen hau Bizarra Lepoan euskara elkarteak egiten du Getxoko Udalarekin batera.



Zure senitartekoren batek, lagunen batek edo zuk zeuk kirola Getxoko elkarteren batean praktikatzeko asmoa baldin baduzu, Getxoko kirol elkarteetan KIROLA EUSKARAZ egiteko gida duzu. Animo eta GEHItu kirolera!

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

HELBIDEA + TELEFONOA

Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

| Hurrengoak >

Urria 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution