Mezua: Berbalagunen jai itzela etxean bertan!

2008-06-12

Permalink 21:25:45, Atalak: egizu, berbalagunok, agenda, 148 hitz  

Berbalagunen jai itzela etxean bertan!

Iaz Donostiara, duela urte bi Iruñeara, aurten Getxoztarron txanda iritsi da! III. Mintza Eguna Getxoko berbalagunak ere antolatzen ari gara. Lan-taldeetan banatu, eginbeharrak ondo zehaztu eta aurrera aterako dugu jaia.

 

Euskal Herri osoko berbalagunak datoz zapatu honetan Algortako Portu Zaharrera. Hamaiketan hamaiketakoa (guk geuk egina!) eta ongietorria eskainiko diegu bisitariei, baita etxekoei ere. Herriko bertsolari eta txalapartarien laguntza izango dugu, baita Guzur animatzailearena ere. Xabi Payarekin Portu zaharretik Usategiraino herriko historia eta txokoak ezagutuko ditugu. 12:30ean kalejiran irtengo gara Usategi parketik, Algortan zehar. Musikari ezberdinak arituko dira ibilbidean zehar Telletxeraino. Denok zaudete gonbidatuta goizeko jai honetara.

Romoko Santa Eugenian herri bazkaria dugu, bazkalostean parte hartzaile guztien artean sorpresak banatuko ditugu eta Berbalagun batzuei saria emango diegu, herrietako egitasmoen alde egindako lanari eskerrik asko esateko modua, xume eta polita. 16:30ean Patxi Perez eta konpainiaren erromeriarekin mingainak bezala gorputzak ere dantzan ipiniko ditugu!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Mahatserritik [Bisitaria]
Aupa Mahatserritik! Larunbaterako dena prest beraz? Mahatserritar kuadrila prest dago getxoztarroi kantuan erakusteko, sagardotegiko buelta guztiak gogoan ;)
Larunbaterarte!!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-13 @ 01:56
Bidaltzailea: egizu [Kidea] · http://www.blogari.net/egizu
DENA PREST // Poz-pozik gaude Mahatserritik zenbat lagun etorriko zareten jakinda.
Hemengo batzuen ahotsak gustora entzungo ditugu zuen gidaritzapean, beste batzuk isilik lotuko gara ;)
Zapatura arte!!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-13 @ 10:57

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

egizu getxo euskaldun

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

Gure egitasmoak hauexek dira: *BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

www.flickr.com

Uztaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution