


Berbalagun bertsozaleak garelako hasi ginen duela 2 urte Algortako bertso eskolan, Josu Landetaren eskutik. Bertsolaritza 0tik hasita izan zen gure lehenengo pausua 2007an, ikasturte honetan, apurka apurka, aurrera joan gara, eta gaur egun esan genezake 0,5era iritsi garela! Ikasturte amaiera guztietan bezala balorazioa eskatu digu Josuk, baina ez nolanahikoa, bertsotan.
Iaz Donostiara, duela urte bi Iruñeara, aurten Getxoztarron txanda iritsi da! III. Mintza Eguna Getxoko berbalagunak ere antolatzen ari gara. Lan-taldeetan banatu, eginbeharrak ondo zehaztu eta aurrera aterako dugu jaia.
Euskal Herri osoko berbalagunak datoz zapatu honetan Algortako Portu Zaharrera. Hamaiketan hamaiketakoa (guk geuk egina!) eta ongietorria eskainiko diegu bisitariei, baita etxekoei ere. Herriko bertsolari eta txalapartarien laguntza izango dugu, baita Guzur animatzailearena ere. Xabi Payarekin Portu zaharretik Usategiraino herriko historia eta txokoak ezagutuko ditugu. 12:30ean kalejiran irtengo gara Usategi parketik, Algortan zehar. Musikari ezberdinak arituko dira ibilbidean zehar Telletxeraino. Denok zaudete gonbidatuta goizeko jai honetara.
Romoko Santa Eugenian herri bazkaria dugu, bazkalostean parte hartzaile guztien artean sorpresak banatuko ditugu eta Berbalagun batzuei saria emango diegu, herrietako egitasmoen alde egindako lanari eskerrik asko esateko modua, xume eta polita. 16:30ean Patxi Perez eta konpainiaren erromeriarekin mingainak bezala gorputzak ere dantzan ipiniko ditugu!
PARTEHARTZAILEAK: Uribe Kostako biztanleek zein herri hauetako ikastetxe/euskaltegietan dabiltzanek soilik hartu dezakete parte: Erandiotik Lemoizera bitarteko herritarrak. (Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Urduliz, Gorliz, Lemoiz)
KATEGORIAK: A kategoria: LHko 5 eta 6.mailak. B kategoria: DBH 1 eta 2 mailak. C kategoria: DBH 3, 4 eta Batxilergoak. D kategoria: Euskaltegietako ikasleak. E kategoria: orokorra (Lan guztiek hartuko dute parte kategoria orokorrean zuzenean)
KOPURUA: partehartzaile bakoitzak narrazio bat aurkeztu ahal izango du. Lanaren gutxieneko luzeera folio batekoa (Din A4) izango da eta gehienez bi, alde bakarrean idatzita. Ordenagailuz idatzi behar da eta letraren neurria 12koa izango da. Lanek euskaraz, saririk gabeak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
EUSKARRI bi onartuko dira lanak aurkezteko:
FORMATU DIGITALA: testu dokumentu batean datuak: (izena, deiturak, ezizena, kategoria, posta elektronikoa, helbidea, adina eta telefonoa) eta bestean lana ezizenarekin.
PAPEREAN: kartazal batean lanaren HIRUNA KOPIA aurkeztu beharko dira ezizenarekin. Jatorrizkoarekin batera, eta kartazal itxian, egilearen datuak sartuko dira (izena, deiturak, ezizena, kategoria, posta elektronikoa, helbidea, adina eta telefonoa). Kartazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua edo izengoitia eta zein kategoriari dagokion jarriko da.
AURKEZTEKO EPEAK: Lanak aurkezteko epea 2008ko apirilaren 15etik ekainaren 15era.
AURKEZTEKO TOKIA: Formatu digitalean: egizugetxo@gmail.com. Paperean: Karitatea 1. sotoa-10. bulegoa 48991 Algorta/Getxo
OHARRA: Aurkezteko baldintzak betetzen ez dituzten lanak atzera botako dira.
SARIBANAKETA: 2008ko ekainaren 30ean banatuko da.
SARIAK: A, B, C eta D kategoriak: 50€ko txekea liburudenda jakin batean gastatzeko. E kategoria: 1. saria: 300€ 2. saria: 150€ 3. saria: 100€
EGILEEK ezin izango dute sari bat baino gehiago lortu. Sariak eman gabe gera daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.
EPAIMAHAIAREN erabakia nahitaez onartu beharrekoa izango da eta beraren iritzia nagusi izango da.
EGIZU GETXO EUSKALDUN Elkarteak saritutako lanen jabetza bereganatuko du, baita eurak erakutsi, berregin edo argitaratzeko eskubidea ere.
Berba eta berba ibili ginen, mozorroak, pertsonaiak, istorioak, abiapuntuak, pertsonak, bidaiak. Oso tipo atsegina Asel Luzarraga, bere Mozorroaren xarma irakurtzen adina gozatu dugu beragaz berbetan. Orain Abaraska proposatu digu, animatuko gara!
:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com
Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!
Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!
Gure egitasmoak hauexek dira:
*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak
*Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa
*Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun.
Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.
| www.flickr.com |
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | ||||||