Mezua: Tologorriko abenturak

2008-05-06

Permalink 12:43:40, Atalak: berbalagunok, irteerak, kirola euskaraz, mendi irteerak, 404 hitz  

Tologorriko abenturak

Oraingo honetan Edurnek eta Mertxek, EGIZU elkartearen berbalaguna egitasmoko kideek, mendiko kronika idatzi digute, ea hurrengoan animatzen zareten etortzera eta idaztera!

 

Kaixo berbalagunok:
Apirilaren 27an hamaika lagun joan ginen Tologorrira.
Tologorri mendia Bizkaia eta Araba artean dago, Gorobel edo Salvada mendilerroan, eta 1.067 metroko altuera dauka.
Algortatik Urduñako Lendoñogoiti auzora iristeko ordubete behar izan genuen, autoz.
Hiru argazkilari eraman genituen, Mikel, Josu eta Ibon. Oso ondo pasatu zuten argazki pilo bat ateratzen.
Ibilbidearen lehenengo atala oso gogorra izan zen; basoaren erditik igo ginen ahuntzen bidea hartuta.
Behin Iturrigorri izeneko iturrira helduta, Arantzak motxilan zeraman Erreserbako ardoari esker ura gorri bihurtu zen; horren ondorioz TOLOGORRI izena hartzen du mendi honek.
Tologorriko gailurreraino joan ginen. Lauzpabost arrano gure gainetik hegan egiten zuten, haien hegalak oso zabalak ziren, lasaitasun itzela emanez.

 


[Gehiago:]

Tontorretik ikusten zen ikuspegia ederra zen benetan: Txarlazo mendia (Amabirjina), Ungino mendia (1105 mtr.) eta Eskutxi (1180 mtr.) mendia. Amurrio eta Urduña herriak ere ikusten ziren.
Atsedenaldia amaitu ondoren, ogitartekoa jateko leku egokia bilatzeari ekin genion. Hala ere, lautada oso zabala zen eta ez zegoen inolako zuhaitzik hain gogor jotzen zuen eguzkitik babesteko.
Arantza, Mikel eta Mertxe atzean geratu ginen eguzkiagatik. Behi batzuk gure aurrean zeuden eta ez genekien inondik inora zein bide hartu. Mertxe aldapa gora eta aldapa behera joan zen gure bila. Eskerrak eskuko telefonoa generaman!. Mertxeri deitu eta nondik joan behar genuen galdetu genion. Eta berak "altxatu besoak, altxatu besoak!!!" eta keinuak egin zizkien makilarekin, baina ez guri baizik eta urrunago zeuden hiru laguni!!!. Ia zorabiatuta zegoen. Azkenean elkartzea lortu genuen.
Pixka bat jarraitu genuen eta hiruretan gutxi gorabehera gelditu ginen ogitartekoak jateko.
Eguraldi ederra egin zuen, eta paisaia zoragarriaz gozatu genuen; bero handia egin zuen ordea. Erreta eta "marrekin" amaitu genuen.
Autoetara heltzeko bost minutu falta zitzaizkigunean, bidean txakur batzuk zaunka egiten hasi zitzaizkigun eta haietako batek Mertxeri kosk egin zion. Eskerrak berak eguzki-babes handia zeraman!!. Horrek txakurrari ihes eragin zion. Ezbeharra pasa ostean, baserritara guregana abiatu zen galdetzen ea gazta nahi genuen eta guk pentsatzen ea zergatik ez zituen txakurrak lotzen soka batez.
Algortarako bidea hartu aurretik Urduñako taberna batean, egarria kendu genuen pika eta freskagarri batzuen laguntzaz.
Izerdia bota genuen bai, baina egun ederra pasatu genuen, eguzkitan, ikuspegi paregabearekin eta, hori bai, uneoro euskaraz!!
Espero dugu kronika hau zuen gustukoa izatea. Besarkada bat eta laster arte!!! Gogoratu hurrengo mendi-irteera Kolitzara izango dela (Balmaseda)!!
(Edurne eta Mertxe berbalagunek egindako kronika)

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

egizu getxo euskaldun

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

Gure egitasmoak hauexek dira: *BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

www.flickr.com

Uztaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution