UKTEST elkarteak txalapartaren erabilera sustatzen du Uribe Kostan, 4 urte luze daramate lanean Euskal Herriko musika tresna honen zabalkundearen alde. Txalaparta ikastaroak eskaintzen dituzte umeentzat ikastetxeetan, gazte eta helduentzat kultur etxeetan. Urtero irailean jaialdia antolatzen dute, txalaparta kalera ateratzeko, denoi aukera emateko, gutxienez, behin probatzeko zelakoa den.
Eta engantxatzen du, txalapartarekin inprobisazioa lantzen dute Urkok eta Karlosek beste elkartekideekin batera. Ttakuna eta herrena oinarri hartuta hainbat Getxoztarrek izan genuen aukera joan den astelehenean txalaparta probatzeko, baita eurei adi adi entzuteko ere.
ext-align:center">
Apirilaren 14an hitzaldi txalapartatsura etortzeko gonbitea duzue hau! Txalaparta gustuko izanez gero, ezin duzue galdu hitzaldi hau, historiaz, mitologiaz eta txalapartaren erabileraz berba egingo dute UKTESTeko kideek. Elkarte honek, besteak beste, txalaparta jotzeko ikastaroak antolatzen ditu gure eskualdean. Astelehenean eurak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu antolatuta ditugun 4 saio hauen bitartez: 9:00, 10:30etan Andres Isasi Areetako Musika Eskolan, 16:30etan Santa Eugenia Romoko Kultur Etxean eta 20:00etan Algortako Aldai Patronatuan.
Datorren astean, hilaren 8, 9 eta 10ean, Getxoko 3 euskaltegietara joango gara, udaberrian berbalaguna kanpainaren berri ematera. Euskalduntzen ari direnak edo euren euskara lantzen ari direnak gonbidatu nahi ditugu udaberriko berbalagun taldeetan izena ematera, jende berria euskaraz ezagutzeko, ikasten ari direnei laguntzeko, euskara kalera ateratzeko. Astean ordubetez elkartzen dira berbalagun taldeak, pote bat elkarrekin hartzeko, paseatzeko, elkarrekin kirola egiteko. Ikasleen artean udaberrirako prestatu dugun kirol eta kultura jardueren egitaraua ere zabaldu nahi dugu, baita III. Mintza Egunaren berri eman ere, azken hau Getxon izango da eta denon artean lan egin beharko dugu Euskal Herri osotik etorriko diren lagunei ongietorria emateko.
Asteartean Udal Euskaltegian klasez klase ibiliko gara, asteazkenean Jose Antonio Agirre euskaltegira eta ostegunean Lauaxeta aek-kora joango gara. Ondo segi eta bertan elkartuko gara!
(Bardeetara bizikletekin joan gineneko irudia)
Apirilaren 12an Barakaldo-Galdames (50 km joan etorria) ibilbidea txirrindulaz egitera gonbidatu gaituzte Barakaldoko berbalagunek. Meategiko trenbide ohiaren bidetik gidatuko gaituzte Sasiburu Barakaldoko euskaldunen elkarteko kideek.
Getxokoak Algortako Telletxe metro sarreran geratuko gara zapatuan 8:00etan, bertatik metroz Ansiora, hantxe elkartuko gara Sasiburukoekin. Animatu, eta Algortatik bazatoz, izena eman telefonoz 619 935 541 zein posta elektronikoz: egizugetxo@gmail.com. Zalantzarik edo galderarik baduzu, bota!
:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com
Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!
Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!
Gure egitasmoak hauexek dira:
*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak
*Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa
*Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun.
Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.
| www.flickr.com |
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||