Pasa den martxoaren 15ean, EGIZUren mendi taldekoak Oiz mendira igo ginen. Nahiz eta eguraldi-iragarpenak euria egingo zuela esan, azkenean eguzkia irten eta Oiz mendira abiatu ginen.
Batzuek mendira heltzeko hain gogo handia zeukaten ezen taldea ia despistatu zuten baina Trabakuan guztiok bildu ginen. Orduan, Oiz mendiaren tontorrerantz abiatu ginen. Aldapak igotzean arropa soberan geneukala uste genuen bero handia zegoen eta. Baina aldapak amaitu ondoren haize hotza jotzen hasi zen. Eta… han zeuden erraldoiak, energia eolikoa egiten duten haize-errotak. Handik Urdaibai, Mundaka, Durangaldea,…ikusten genituen. Irudia izugarri polita zen. Oiz mendiari Bizkaiko begiratokia esaten zaio. Hala ere, bidea jarraitu genuen eta, bapatean, zaparrada handi bat hasi zen eta etxetxo baten ondoan aterpea bilatu genuen. Batzuek hamaiketako egitea ideia ona izango zela pentsatu genuen, beste batzuek, ordea, bazkaria. Egia esateko, gehienak.
Ordu erdi beranduago, indarrak berrituta eta eguzkiarekin tontorreraino igotzea erabaki genuen. Tontorrera igotzean lainoa sartzen hasi zen, beraz, heldu ginenerako ezin izan genuen ezer ikusi, haize-errotatik lainoa pasatzen bakarrik. Baina, hori ezin dugu egunero ikusi eta merezi zuen. Izugarri polita zen.
Zoritxarrez, itzuli behar genuen. Eta aparkaleku ondoan zegoen tabernan zerbait hartu genuen eta kotxeak hartzerakoan berriro euria egiten hasi zen. Hala ere, egun gogoangarria izan zen. Hurrengo irteeran zeuk ere ezagut ditzakezu Euskadiko mendiak giro ezin hobean.
(Araceli Aginagarena da testua eta Mikel Mtz de Osabarenak argazkiak, eskerrik asko bioi!)
Udaberrian kalean gehiago ibiltzen gara, etxetik atera nahi izaten dugu, denbora hobeto aprobetxatu, gustuko gauzetan aisialdiaz gozatu, eta horixe da proposatzen dizueguna. Hizkuntza erabili, lagun berriak egin, euskara ikasleak lagundu eta kirolaz euskaraz gozatu, hauek dira "udaberrian berbalaguna" kanpainaren leloak.

Apirilaren 15era arte duzue epea izena emateko, talde berriak sortuko ditugu, adinaren eta denbora librearen arabera, astean ordubetez kafetxo bat hartu, paseatzera atera, frontoian aritu... norberak nahiago duena. Gaur egun 180 lagun gabiltza 24 taldetan. Berbalaguna proiektua EGIZUren oinarria da, erabilera sustatzeko martxan jarri genuen orain dela 8 urte. Familia handitzen ari da eta gero eta gehiago gara, zeu ere animatu!
Telefonoz 616 885 165 zein posta elektronikoz egizugetxo@yahoo.com.
“Asko nahiz gutxi jan, hiru aldiz edan” hala diño esaera zaharrak eta halaxe egin gendun EGIZU elkarteko laguneri esker martxoaren 1ean. Goizean txokolatea Tolosako Letxuga kalean, eguerdian sagardoa kupel artean, eta arratsalde partean makina bat zurrutada eta tragoxka Astigarragako kaleetan zehar. Eguraldi ederra, nahie kanta eta dantza, konpainian onean... holan bizi leike!
Amagoiaren kronika (eskerrik asko, dantzari!) + gure argazkiak + santutxukoenak + gorka berbalagunarenak irudikatu dezakezue gure sagardobidaia ;)
Baten batek duda izan zezakeen, baina Somporten zelan ibili ginen ikusita... eskiatzen onenak garela esan dezakegu. Talde handia joan ginen, gazteak, umeak, gurasoak, eta denentzat ondo pasatzeko aukera.
Eskerrik asko gure irakasleei, Olatz eta Iñakiri, onenak zarete eta datorren urtean berriro elkartuko gara! Argazki albumean gutako batzuen argazkiak ipini ditugu: Josebarenak, Ainhoarenak, Anarenak, Lander eta Roziorenak, ea zuetako gehiagok bidaltzen dituzuen.
:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com
Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!
Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!
Gure egitasmoak hauexek dira:
*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak
*Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa
*Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun.
Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.
| www.flickr.com |
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
| 31 | ||||||