Ikasturte berrirako asmo zaharrak berritzea proposatzen dizugu. Betiko moduan euskaraz egitera gonbidatzen zaitugu, tabernan, paseoan, frontoian, mendi ibilaldietan, irteera kulturaletan, berbalagunon topaketetan.
Iaz 100 berbalagundik gora ibili ginen Getxon, aurten gehiago izan nahi dugu eta horretarako zure inguruko norbait gonbidatzea proposatzen dizugu. Euskara ikaslea zein euskaraz ondo dakiena, denok gara ezinbestekoak Berbalaguna egitasmoan. Euskaldunon arteko sarea handitu eta sendotu behar dugu, erabili egin behar dugu gure hizkuntza.
Urriaren 31ra arte izango duzu epea izena emateko, bulegoan zein telefonoz. Fitxan zehaztu behar duzu zein egun eta ordutan parte hartuko duzu. Edozein zalantza edo ekarpen egin nahi badiguzu, deitu (619 935 541), idatzi (egizugetxo@yahoo.com) edo bulegotik pasa (Karitatea 1, sotoa).
Urriaren 1ean hasita eta ekainaren amaierara arte yoga euskaraz egiteko aukera izango dugu Getxon. Algortako San Nikolas ikastolak urtero lekua egiten digu horretarako Haur Hezkuntzako bere lonjan. Ikastaroa astean birritan izango da, astelehen eta eguaztenetan, 19:30etik 21:00etara, Hasier Rekondo irakasleak emango du, urtero legez. Izena eman ahal duzue telefonoz (619935541) edo posta elektronikoz (egizugetxo@yahoo.com). Hilero 30 € balio du, berbalagunok, Bizarra Lepoaneko kideok eta San Nikolas ikastolako guraso zein langileok merkeago dugu, 25 €.
Ikastaroa egokia da hasiberri zein esperientziadunentzat, animatu!
:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com
Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!
Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!
Gure egitasmoak hauexek dira:
*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak
*Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa
*Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun.
Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.
| www.flickr.com |
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |