Artxiboak: Otsaila 2007

2007-02-20

Permalink 19:08:04, Atalak: egizu, berbalagunok, kirola euskaraz, eski ikastaroa, agenda, 119 hitz  

Eski ikastaroa Sonporteko estazioan

Iraupen eski asteburua antolatzen ari gara, urtero moduan kirola euskaraz egin nahi dugulako. Getxotik aterako gara martxoaren 9an, arrastiko 18:00etan. Autobusez Jakara, Oroel hotelera joango gara. Zapatu eta domeka goizean Sonporteko estazioan bi orduko ikastaroa izango dugu monitore batekin, hasiberriontzat talde bat eta bestea eskarmentua dutenentzat. Pistetatik ibili, nekatu, elkarrekin afaldu eta gero Jakako alde zaharretik ibiliko gara, ez oso berandura arte ;)

Iraupen eskia egiteko gogoz bazabiltzate, badakizue, martxoaren 2ra arte epea zabalik dago izena emateko!



Iraupen eski asteburua
Prezioa: 125 € / 100 € Berbalagun zein Bizarra Lepoaneko bazkideentzat
Horren barne: autobusa, egonaldia Oroel hotelean (3 eta 4 laguneko geletan), bi goasri, zapatuko afaria, forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.
Izen emate epea: Martxoaren 2ra arte zabalik.
619 935 541 & 94 491 4357
egizugetxo@yahoo.com

Permalink 18:14:41, Atalak: egizu, berbalagunok, kirola euskaraz, mendi irteerak, agenda, 88 hitz  

Haizearen kontra

Hirugarren zapatua iritsi eta gu, ohiko lekuan, ohiko orduan, elkartu ginen Telletxe plaza aurreko parkinean. Eguraldi ederra, zerua garbi, haizea bai, bazebilen. Getxotik Trapagaranera, hortik gora Larraineta zeharkatu, Zugastieta atzean utzi eta Peñas Negras Interpretazio Zentroaren ondoan aparkatu genuen. Kanpoan haizea, haizea eta haizea. Gure taldea maldan gora, poliki-poliki. Paseo suabea izan zen, laburra. Pico de la Cruzetik bueltan, hamaiketakoaren orduan, norberaren maniak eta barreak nagusi, oso giro ona, betiko moduan. Hurrengoan badakizu, animatu!









Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen: http://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157594143800567/

2007-02-14

Permalink 14:02:34, Atalak: egizu, berbalagunok, 91 hitz  

Bertsolaritza ikastaro arrakastatsua!

Orain dela 3 aste 16 lagunek hasi genuen "Bertsolaritza 0tik hasita" ikastaroa. Bertsolaritzaren argazkia denon artean osatu eta gero Xabier Amurizarekin Ajuria tabernara, ezin hobeto hasteko modua! Handik kopla txikira pausu batean, dilin, dalan, dalan! Atzo gauean zortziko txiki "xarmegarria" destripatu genuen maitasuna zela eta. Barreak, giro ederra, potoak zein hankaluzeak barne. Josu Landeta irakasle jaunak eskusoinua ekarri zuen, "Santi mamiñe" koplak hobeto, ozenago kanta genitzan. Klase amaieran Pelloren bisita, agurren ostean berriro Ajuriara.

Hona hemen gu, ausartu zeu be! Eta bertsokideei datorren martitzena arte.










2007-02-13

Permalink 12:11:03, Atalak: berbalagunok, kirola euskaraz, mendi irteerak, agenda, 85 hitz  

Zapatuan GRUMERAN mendikatera!

Asteburu honetan ez gara urrunera joango, ez! Meatzaldea gertu daukagu baina gutxitan ibiltzen gara hortik, horregatik erabaki genuen Zugaztietatik gora joatea. Ganeran (822) lehenengo eta hortik Pico de la Cruzera (803) iristeko ibilbidea egingo dugu, bista ederrez inguratuta, mendia, itsasoa. Hiritik oso gertu eta urrun aldi berean.



Lehengo meategiek oraindik kontatzen dituzte istorio lazgarriak, historia lazgarria, hurrengo baterako utzi beharko, azkenean ez dugu lortu bisita gidatua. Animatu zaitezte zapatu honetan, abisatu telefonoz (609 935 541) edo posta elektronikoz (egizugetxo@yahoo.com). Betiko moduan Algortako Telletxe plazako aparkalekutik aterako gara 9:00etan.

2007-02-02

Permalink 21:22:04, Atalak: berbalagunok, irteerak, mendi irteerak, 65 hitz  

Pasaiako herritik datoz berbalagunak...

Urtarrilaren 20an, Pasai Donibane ezagutu eta berrezagutu genuen. Eguraldi paregabea, eguzkia eta tenperatura perfektoa Jaizkibelera igotzeko. Bista zoragarriak, itsasoa, harriak, labarrak, larreak, zaldiak, ardiak, Txingudiko badia, Hendaia, Irun... Paseotxua izan behar zena paseoa izan zen, giro ederrean penarik ez. Guadalupeko amaren ermitaren ondoan bazkaria eta bazkalostekoa. Hementxe Josuk egindako argazki batzuk, denak nahi dituenak eska ditzala! Zoazte hankak eta giharrak prestatzen meatzaldera joateko hile honetan.


















:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

HELBIDEA + TELEFONOA

Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

| Hurrengoak >

Otsaila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution