Artxiboak: Azaroa 2006, 14

2006-11-14

Permalink 14:51:57, Atalak: egizu, kultur jarduerak, diaporamak, agenda, 170 hitz  

Euskal Herria bizikletaz egin gura?

Azaroaren 16rako "Euskal Herria bizikletaz: nire lehenengo bidaia" diaporama izango dugu www.bizibidaia.net-eko lagunek eskainia. Rosak eta Mikelek, Eki, euren ume txikiarekin egindako bidaia kontatuko digute 9:00etan eta 11:00etan Erromoko Santa Eugenia Kultur Etxean eta 17:00etan Algortako Aldai Patronatuan.

Sarrera moduan eta etortzeko gogoa pizteko hauxe:
Euskal Herriko irudi anitza ematen saiatzen gara, horretarako ibilbidean, besteak beste, aurkituko ditugu: 7 lurraldeak eta 7 kapitalak, Zuberoako baserri-girokoen  tokiak eta Nerbioiko ezkerraldeko hiri-girokoenak, Urumeako hezetasuna eta Bardeetako idorra, Isturitzeko antzinatasuna eta Kursaal-eko modernitatea, Arabako Lautadako ordokia eta Pirineoko maldetako gertutasuna, kostaldeko kresala usaina eta lehorrekoaren zerealarena, Gernikako zuhaitzaren euskal ikurra eta Guggenheimaren nazioarteko onespena.

Etapek bataz beste 39,3 km luzera eta 749m igoera dute. Guztira 1.178,9 km luzera eta 22.461 m igoeran. Gure lurraren orografia kontuan harturik, fisikoki edo teknikoki gogorrenak diren bideak kentzen saiatu gara. Horregatik, zorroetan zama astuna eramanda ere, ia bidaia osoa bide erosoetatik egiten da. Helburu hori betetzeko asmoz, bide-gorri, zirga bide eta bide berdeetatik doa ibilbidea...

Badakizue gu non topatu. Eskerrik asko informazio hau zabaltzeagatik eta ostegunera arte!

Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

HELBIDEA + TELEFONOA

Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

Azaroa 2006
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution