Euskal Herrian lehen aldiz ospatu den Mintza egunean parte hartu dugu Getxoko Berbalagunok, autobusean ederto lagunduta joan gara, Erandio eta Mahatserriko berbalagunokin.

Eguraldi ederra, eguzkia eta giro ezin hobean, mintza eguneko pegatinak lagundu zigun identifikatzen Iruñeako karriketan nor zen taldekoa. Dena den Iruñean kantuzekoengandik banatzeko momentuan pare bat galdu zitzaizkigun.
Ibilaldia Atarrabiarantz ibai ertzetik, aperitifa bide bazterrean. Paz de Ziganda Ikastolan gure zain zueden, dena prest bazkarirako! Bildotsa ala lupina, berdea ala urdina? Zure aukera zein izan zen?
.
.
.
. 
Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, EGIZUren albumean sartu: http://www.flickr.com/photos/egizu/
Zuk egindakoak konpartitu bahi badituzu, esan edo zuzenean bidali eta bertan publikatuko ditugu.
Azken erantzunak
HELBIDEA + TELEFONOA Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com ELKARTEAREN XEDEA Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso! Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun! GURE EGITASMOAK *BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||