Mezua: NAFARROA GOItik BEHEra

2006-05-10

Permalink 08:59:48, Atalak: berbalagunok, kirola euskaraz, mendi irteerak, 253 hitz  

NAFARROA GOItik BEHEra

Iaz bezala aurten ere asteburu pasa!

Iazko maiatzean lehenengo asteburu pasa antolatu genuen berbalagun mendizaleon artean. Zapatu goizean Nafarroa zeharkatu eta Xiberua izan genuen helmuga, Orhi mendia, Logibarko aterpetxea, Kakuetako harroilak eta Oltzarteko zubia, Larrañe, Maule, Urdiñarben ospatutako Musikaren eguna... Domekako arratsaldean, itzultzeko garaian, kotxea lokatzetan sartuta, harek ere ez zuen itzultzeko gogorik.

. . .

Gure argazki txokoa ikusteko (+)

Hementxe duzu aurtengo EGITARAUA: Maiatzaren 20tik 21era

Zapatuan

8:00etan Algortako Metro plazan elkartuko gara. Handik abiatuko gara kotxez Orbaitzetara.
11:30etan Orbaitzetatik Urkulu mendia igoko dugu. Jaitsitakoan bazkalduko dugu etxetik eramandakoa.
Arratsaldean Orbaitzetatik Donibane Garazirako bidea egingo dugu, Ibañetako portua, Orreagatik pasatuta. Etxegoin Mendi aterpean geratuko gara (lo egiteko zakua eraman beharko dugu), Uharteko errepidea, 9 64220 Donibane Garazin bertan.
Gauean afaltzeko gure proposamena da etxetik norberak zeozer eramatea.

Domekan
9:00etan Gosaria prestatuko digute Marie Jeanne eta aterpeko lagunek. Handik Isturitze eta Otsaozelaiko kobetara joango gara. Bertan bisita gidatua izango dugu.
Eguerdian Denon artean bertan erabakiko dugu non bazkaldu, izan daiteke Hazparne, Kanbo...

Hemendik aurrerakoa denon artean zehaztuko dugu, etxera iristeko ordua barne.

Isturitzeko kobak famatuak dira duela 80.000 urte gure aitite-amamek utzitako aztarnengatik: margoak, tresnak. Aurretik apur batean ezagutu nahi baduzu bere web gunearen linka hementxe duzu:
http://www.grottes-isturitz.com/grottes-isturitz/

Etorriko zaretenok kontaktuan jarri, bidali e-posta, deitu, hementxe erantzuna utzi eta EGIZUren kontu korrontean (Euskadiko Kutxa 3035 0067 6706 7004 9987) ingresatu behar ditugu 40 euro, honekin pagatuko dugu gasolina, peajeak, aterpea, gosaria eta koben sarrerak. Igandeko bazkaria bertan jakingo dugu zenbat den.

Ideiarik, proposamenik egin nahi baduzue bota! Batez ere igande arratsaldea hobeto aprobetxatzeko. Zalantzarik edo galderarik baduzue egin!

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

HELBIDEA + TELEFONOA

Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

Azaroa 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution