
Eskiatzea gustoko baduzu, ez duzu aukera galduko. Inoiz ez baduzu egin animatu eta hasiberrientzako taldean lekua izango duzu. Martxoaren 10etik 12ra arte (asteburu pasa) Jacara goaz, Somporteko estaziora, urtero bezala.
Bizarra Lepoaneko bazkide zein Getxoko berbalagunok 100€ pagatuko ditugu eta 125€ besteek. Kopuru horren barruan hauxe sartzen da: autobusa, egonaldia (Oroel Apartahotelean, Jacan), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.
Honetarako izena emateko epea zabalik dago martxoaren 2ra arte. Gu kontaktatzeko, astean zehar 18:00etatik 21:00etara zenbaki honetan 605739916 topatuko gaituzu. Blogean ere erantzunetan izena eman dezakezu edo duzun zalantza galdetu.

Bihar otsailaren 9an, 3 aukera ditugu Josemari Carrereren eskutik ipuinez gozatzeko, goizez, 8:45ean eta 10:45ean, zein arratsaldez, 16:45ean, eskainiko dituen saioetara gonbidatuta zaude Erromoko Santa Eugenia Kultur Etxean.
Ipuin kontaketak gustatzen bazaizkizu eta hurrengo baterako proposamenik egin nahi baduzu, behean erantzuna idatz dezakezu edo guri mezu elektronikoa bidali (egizugetxo@yahoo.com). Getxon euskara ikasten bazabiltza zure irakaslearekin komentatu.
Kartela handiago ikusi gura baduzu: (+)
.
.
. 
Hauxe nik egiten dizuedan galdera, zelan pasatu duzue?

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
HELBIDEA + TELEFONOA Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com ELKARTEAREN XEDEA Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso! Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun! GURE EGITASMOAK *BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | |||||