











[ ; - ] k l i s k a . 002

BERTON IKUSIA ::: Ehun Berbalagun
DATORRENA ::: Zelan ligatu SMS-ez ?
AGENDA ::: Euskarazko jarduerak
ELKARRIZKETA ::: Merkatari euskaldunak + Arantza & Joseba
IRITZIA ::: Getxon gurasoak ere euskaraz + Lander Solozabal
EUSKARAZ BIZI ::: UKBERRI.net + Eskualdeko egunkari digitala
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
BERTON IKUSIA ::: Ehun Berbalagun

EGIZUN GABILTZANOK KOPURUARI baino pertsonei begiratu izan diegu
beti. Kalitateak erakartzen gaitu, kantitatea hor dagoen kopuru bat da,
gehienetan hotza izan daitekeen zifra. Berbalagunak nortzuk dira?
Zergatik dute interesa parte hartzeko? Zaharrak, gazteak, ikasleak,
irakasleak, emakumeak, gizonak. Gehienek nahi baino gutxiagotan egiten
dute euskaraz, eta horregatik datoz, euskaraz ondo pasatzera. Euskaldunon
harreman sareak sendotzen ditugu egunerokoan. Aurten Getxon 100 lagunek
eman dute izena Berbalagunan, azkenengo urteetako kopururik handiena.
Gu harro gaude! ¤
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
DATORRENA ::: Zelan ligatu SMS-ez?
EUSKARAREN JARDUNALDIAK OSPATZEKO SMS lehiaketa antolatu dugu. Mezuen
gaia ligatzea izango da eta gure helburua gazteak, euskara eta teknologia berriak
elkartzea da. Nahi beste mezu bidali ditzakezu azaroaren 20tik 28ra 605739916
telefono zenbakira. Hiru sari nagusi banatuko ditugu eta parte hartzaile guztiek
opari sorpresa jasoko dute abenduaren 1ean Algortako Kasinon egingo den jaian.
1. saria: eskuko ordenagailua
2. saria: argazki kamara digitala
3. saria: MP3-MP4 irakurgailua
Info: bizarralepoan@euskalnet.net / 94 491 43 57. ¤
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
AGENDA ::: Euskarazko jarduerak
Egunez egunekoa
Eguaztena, 22 ¤ 20:00 Hitzaldia eta ardo dastaketa: "Ardauaren gainean" Algortako
Bidebitarte txokoan. 5 € Informazioa: UK aldizkarian (94 491 13 37)
Eguena, 23 ¤ 19:30 Poema eta testu musikatuak: "Hamar mezu eta dei bat". Piper´s
Irish Pub. Patxi Zubizarreta, Txema Garces eta Josetxo Goia-Aribe.
Barikua, 24 ¤ 19:30 Kontzertua: "Euskal Kantarik Onena", ETBko saioa. Getxo Antzokian. 3€.
Zapatua, 25 ¤ 13:00 & 18:00 Haurrentzako antzerkia: "Cantervilleko mamua" (Hankatxo
antzerki taldea) Getxo Antzokian, 2 €.
Domeka, 26 ¤ 17:30 Bizkaiko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoa. Getxo Antzokian.
Sarrerak: www.bertsozale.com-en.
Ikastaroak
"Euskal Kanten tailerra" Getxoko gurasoentzat SENDI Proiektuaren barruan, Zabala ikastetxearen
San Martin kaleko egoitzan. Informazio gehiago: 17:00etatik 21:00etara, 94 491 43 57 edo
685 732 963 telefonoan /www.blogari.net/sendi
Bapigabonak abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean izango ditugu. Izena emateko epea:
bazkideentzat, azaroaren 20tik 27ra eta bazkide ez direnentzat, abenduaren 4tik 11ra.
Informazioa: 94 491 4357 9:30etatik 13:30etara.
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
ELKARRIZKETA ::: Merkatari euskaldunak + Joseba & Arantza
Arantza Etxebarria | Dentista
Bidebarri kalea 27 | 94 430 7696

* Dentista batek euskaraz min txikiagoa egiten du?
+ Tira, min txikiagoa ez dakit; baina egia da hona etortzen direnak,
euskaraz baldin badakite, konfiantza handiagoarekin etortzen direla eta
gutxiago nabaritzen dutela mina. Horrez gain, nabaritu dut guraso askok
umeak dakartzatela, ni euskalduna izanda, umeekin euskaraz egiten
dudalako. Umeak, oro har, ez dira beldur izaten. Beldurra nagusiengan
ikusten dut sarriago, esperientzia txarren bat izan dutelako-edo;
horrelako kasuetan eta euskalduna bada, jakina, euskaraz eginda
konfiantza gehiago hartzen dute eta, zelan esan... bada, lasaitu egiten
dira.
* Zer motatako lanak egiten dituzu ?
+ Ni dentista orokorra naiz eta denetarik egiten dut: txantxarrak kentzea
(garbitu eta konpondu) eta erauzketak (ateratzeak) egitea dira
ohikoenak gurean. Endodontziak, garbiketak, protesiak jarri ere egiten
ditugu. Horrez gain, ortodontzia, peridontzia eta kirurgia egiteko
prestakuntza ere badaukat. §
Joseba | Gure etxea tabernakoa
Aurrezki kutxa kalea | Erromo

* Zein da taberna honen historia?
+ 1977. urtean ireki zen. Aita zurgina zenez, berak egin zituen tabernako
barra eta hemengo lan gehienak. Hemen ari ginen taberna egiten uraren
mailak izugarri gora egin zuenean eta toki guztietan sartu zenean: 77ko
uholdeetan. Beheko txokoa urez beteta, hau guztia ere lokatz zelaia eginda;
hura anabasa. Lau urte geroago jatetxea ireki genuen, kupelak bertan jarri,
herrian halakorik egon ez eta jendeari gustatu zitzaion, dirudienez. Geroago
itsaski-haztegia jarri dugu, Armintzako itsaskiaz hornitzen duguna.
* Emaguzu arrazoiren bat euskaldunok hona etor gaitezen.
+ Goizetan euskara asko entzuteaz aparte, kafe gozoa prestatzen dugu.
Egun osoan zehar denetariko pintxoak aurkitu ditzakezu 10etatik
aurrera. Horrez gain, edozein ordutan, pintxoak, bokatak edo razio bat
ere ipiniko dizugu barran bertan. Asteburuetan giro polita egoten da,
musika asko jartzen dugu asteburuetan, futbol-partidak... eta igande
arratsaldean jai, noski.
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
IRITZIA ::: Lander Solozabal, SENDI Proiektuko arduraduna
Getxoko gurasoak ere euskaraz
Getxo hazten ari den herria da, herri gaztea; ume asko ditugu herrian eta haietako gehienek euskaraz ikasten dute eskolan. Eskolatik kanpo esparru berriak lortzen ari dira euskara erabiltzeko: aisialdia, kirola, kultura. Baina gure hizkuntza gizartearen arlo guztietan normalizatuko badugu hau guztia ez da nahikoa izango etxe barruko ohiturak, gurasoenak, aldatzen ez baditugu.
Horrexegatik EGIZU eta Udalaren artean proiektu berria jarri dugu martxan: SENDI Proiektua. Aitzindaria da Euskal Herrian, gurasoak euskararekin lotu nahi dituena. Alde batetik, oraindik euskaraz ez dakiten gurasoak euskararantz hurbildu nahi ditugu, euskalduntzeko dirulaguntzen berri emanez eta edozein gurasorentzako ikastaroak eskainiz.
Bestetik, zerbait dakitenei eta guraso euskaldunei aukera ematen diegu haien euskara maila hobetu eta dakitena erabiltzeko, ez erabiltzetik erabiltzera pasa daitezen. Hau guztia praktikara eramateko bi aukera eskaintzen ditugu: ikastaroak eta GURASOLAGUN Proiektua.
GURASOLAGUNaren bitartez talde txikietan elkartzen dira astean ordubetez, dakiten euskara erabiltzeko. Ikastetxetik gertu, nahi duten ordutegiaren arabera antolatzen dira taldeak eta, behar izanez gero, begirale batek zaintzen ditu seme-alabak. Gurasolagunek harreman sare berria sortzen dute euskaraz; eskolan beste gurasoekin eta euren artean, eta umeekin etxean. Gure helburua da Getxoko umeen etxeetan hizkuntza ohiturak aldatzea eta belaunaldien arteko hizkuntza transmisioan eragitea. Espero dugu denok ohartzea proiektu honen garrantziaz, aldaketa
kualitatiboa izateaz gainera, euskararen normalizaziorako beste katebegi garrantzitsu bat dela uste baitugu. ¤
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
EUSKARAZ BIZI ::: UKBERRI.NET eskualdeko egunkari digitala

2003ko azaroan jaio zen hedabide elektroniko honetan gure eskualdeko herri eta auzoei
buruzko azken-azkeneko albiste guztiak euskaraz eta etengabe berrituta aurkituko dituzue.
Bestelako medioetan agertzen diren berriez aparte (gure eskualdeko herri eta auzoetako
informazio kulturala, politikoa, soziala, etab.), hitz egiteko aukerarik ez duten hainbat
eragileri ere lekua egiten diete ukberri.net-en. Interneteko egunkari digital hau guztiona da
eta jendearen parte hartzea bultzatu nahi du. Antolatzaileen helburuetako bat da, beraz, Uribe
kostako hiritarrok parte hartzea eta elkarreragintza sortzea. ¤
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
Harpidetza egin edo kentzeko bidali mezua info.kliska@gmail.com e-lbidera.
Azaroaren 16rako "Euskal Herria bizikletaz: nire lehenengo bidaia" diaporama izango dugu www.bizibidaia.net-eko lagunek eskainia. Rosak eta Mikelek, Eki, euren ume txikiarekin egindako bidaia kontatuko digute 9:00etan eta 11:00etan Erromoko Santa Eugenia Kultur Etxean eta 17:00etan Algortako Aldai Patronatuan.
Sarrera moduan eta etortzeko gogoa pizteko hauxe:
Euskal Herriko irudi anitza ematen saiatzen gara, horretarako ibilbidean, besteak beste, aurkituko ditugu: 7 lurraldeak eta 7 kapitalak, Zuberoako baserri-girokoen tokiak eta Nerbioiko ezkerraldeko hiri-girokoenak, Urumeako hezetasuna eta Bardeetako idorra, Isturitzeko antzinatasuna eta Kursaal-eko modernitatea, Arabako Lautadako ordokia eta Pirineoko maldetako gertutasuna, kostaldeko kresala usaina eta lehorrekoaren zerealarena, Gernikako zuhaitzaren euskal ikurra eta Guggenheimaren nazioarteko onespena.
Etapek bataz beste 39,3 km luzera eta 749m igoera dute. Guztira 1.178,9 km luzera eta 22.461 m igoeran. Gure lurraren orografia kontuan harturik, fisikoki edo teknikoki gogorrenak diren bideak kentzen saiatu gara. Horregatik, zorroetan zama astuna eramanda ere, ia bidaia osoa bide erosoetatik egiten da. Helburu hori betetzeko asmoz, bide-gorri, zirga bide eta bide berdeetatik doa ibilbidea...
Badakizue gu non topatu. Eskerrik asko informazio hau zabaltzeagatik eta ostegunera arte!

Honelako ekimenetan kopuruari baino pertsonei begiratu izan diegu beti. Kalitateak erakartzen gaitu, kantitatea hor dagoen kopuru bat da, gehienetan hotza izan daitekeen zifra. Berbalagunak nortzuk dira? Zergatik dute interesa parte hartzeko? Zaharrak, gazteak, gurasoak, ikasleak, irakasleak, emakumeak, gizonak. Gehienek nahi baino gutxiagotan egiten dute euskaraz, eta horregatik datoz, ondo pasatzera. Aurten Getxon 100 lagunek eman dute izena Berbalagunan. (Gu harro gaude!)



Ukberri.net-eko lagunek ere honen berri eman dute artikulu honetan.

Kalean erabili, lagunartean, giro onean, lotsa kendu edo kentzen lagundu, euskararen gimnasia egin, herdoiltzen hasi dena konpontzeko, agian. Ikasten ari direnei kalean euskaraz egiteko aukera eman, ederto pasatu. Hauxe da BERBALAGUNA. Astean behin, ordubetez euskaraz egiteko konpromisoa.
Tabernan, paseoan, frontoian, mendi ibilaldietan, irteera kulturaletan, berbalagunon topaketetan parte har dezakezu.
Dagoeneko zabalik duzu izena emateko epea. Animatu eta deitu (605 73 99 16) edo e-posta (egizugetxo (abildua) yahoo.com) bidali, zure fitxa betetzeko azaroaren 7a baino lehen.
Behin izena emanda duzunean BERBALAGUN taldeen aurkezpena eta merienda azaroaren 9an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da, EGIZUren egoitzan (Aldai Patronatuan) Karitate kalea 1, Algortan.
Animatu zaitez aurten!

[ ; - ] k l i s k a
BERTON IKUSIA ::: Zergatik “kliska”?
DATORRENA ::: Egizun ikasturte hasiera dugu!
AGENDA ::: Euskarazko jarduerak
ELKARRIZKETA ::: Berbalagunak + Leire & Aitor
IRITZIA ::: Gazteak eta euskara + Asier Amezaga
EUSKARAZ BIZI ::: Xuxen.com + Zuzentzaile ortografikoa sarean!
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
BERTON IKUSIA ::: Zergatik “kliska”?
KAIXO, BEGIETARA HELDU zaizun kliska hau Egizuk eta Bizarra Lepoanek egindako keinua duzu, asmoz betetako keinua. Batetik, Getxon euskaraz antolatzen diren ekitaldiak iragarri nahi ditugu; horrez gain, apurka-apurka, gure kliska Getxoko euskaldun guztion begietara heltzea nahi genuke. Bestetik, ordenagailu eta interneti buruzko informazio praktikoa eskainiko dizugu. Laugarrenik, eguneroko bizitzan euskaraz non egin dezakezun azpimarratzen ahaleginduko gara. Azkenik eta beste modu batera esanda, hilero egingo dizugu konplizitate kliska hau. Gu ere adi ibiliko gara! Harpidetzeko bidaliguzu mezua: info.kliska(abildua)gmail.com. ¤
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
DATORRENA ::: Egizun ikasturte hasiera dugu!

BERBALAGUN TALDEETAN IZENA emate kanpaina abian da, euskaraz lagunak egin, afariak zein mendira joan nahi baduzu, badakizu nora jo (605 73 99 16). Zure zaletasunen araberako taldean parte hartu dezakezu. Bestetik, urriro bezala, yoga ikastaroa hasiko da Hasier Rekondo irakaslearen eskutik. Astelehen eta asteazkenetan, San Nikolas ikastolan, 19:30etatik 21:00etara bilduko gara. Hasiberri zein esperientzia dutenentzat egokia. EGIZUn martxan gabiltza eta parte hartzera animatzen zaitugu, egizu Getxo euskaldun gurekin! Informazio gehiago blog honetan topako duzu. ¤
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
AGENDA ::: Euskarazko jarduerak
Egunez egunekoa
Barikua, 20 ¤ 22:00 The Pipers tabernan, Algortan. IV. Bihotza gazte Bertsolari beteranoen saioa. Algortako Bertsolari Eskolak antolatua.
Zapatua, 21 ¤ 8:30 Ulibarri Ganboa urtegira irteera bizikletaz eta oinez. EGIZUk antolatuta. Informazio gehiagorako 605 739 916.
Ikastaroak
Yoga euskaraz ¤ Astelehen eta eguaztenetan 19:30etatik 21:00etara San Nikolas ikastolan. Hasiberri zein esperientziadunentzat. Hilean 30 € (25 € berbalagun, bazkide eta San Nikolas ikastolakoek).
Astialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak urriaren 20tik aurrera asteburuetan. GEHI - Bizarra Lepoanek antolatua. Informazio gehiagorako 94 491 4357.
“Euskal Jolasak” Getxoko gurasoentzat, euskaraz eta erdaraz. SENDI Proiektuaren barruan, Erromo eta Zabalako ikastetxeetan. Informazio gehiagorako 94 491 43 57 edo 685 732 963.
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
ELKARRIZKETA ::: Berbalagunak + Leire & Aitor

*Zergatik hartzen duzu parte?
+ (Leire) Getxon jende pilo bat badaki euskara baina ez dakite norekin hitzegin dezaketen. Nire berbalagun taldeak berriro euskaraz hitz egiteko aukera eman dit. Euskara gure hizkuntza da, zergatik galdu?
+ (Aitor) Arrazoi garrantzitsuena euskararen erabilera bultzatzea izan da. Euskaldunok kontaktuan jartzea oso ideia ona iruditzen zait euskara udalerrian gehiago erabil dadin.
*Zelako esperientzia izan duzu?
+ (A) Guztiz ona izan da, berbalagunan parte hartzen dudanetik euskara gehiago erabiltzeko aukera dudalako.
*Zer eman dizu berbalagunak?
+ (L) Alde batetik, euskaldunak ezagutzeko aukera eta gehiago hitzegin ahal izatea. Beste aldetik, oso irteera politak egin dira asteburuetan, esate baterako Zuberoako asteburua, mendi irteerak, sagardotegiko afaria, etabar.
*Zelan lehenengo egunean jende berria ezagutzean?
+ (A) Hasieran pixka bat kostatzen da jende berria ezagutzea, edozein esparrutan gertatzen den bezala. Baina berbalagunon dinamizatzailearen laguntzari esker hau guztiz erraza egiten da.
*Zer esango zenioke animatzen ez den bati?
+ (L) Euskera gustatzen bazaizu eta jendea ezagutu nahi baduzu, sartu berbalagun talde batean!
+ (A) Animatzeko, merezi duela. Euskara erabiltzeko aukera ezin hobea dela, baita jendea ezagutzeko ere. Asteburuetan egiten diren irteeretan primeran pasako duela.
*Iazko zein jarduerarekin pasatu zenuen ondoen?
+ (A) Zuberoako asteburua, gauza asko egiteko aukera izan genuelako: Orhi mendia igotzea, Kakuetako arroilak, sagardotegiko afaria eta abar. §
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
IRITZIA ::: Asier Amezaga Etxebarria
G a z t e a k & e u s k a r a
Anje Duhalderen abesti hartan bezala, gazteok euskara maite dugu baina ez dugu euskaraz egiten. Ezagutzari egotz dakieke aurreko belaunaldi erdaldunen kasuan, baina Getxoko gazte gehienak euskaldunak gara, potentzialki behintzat. Sinposio bat egiteko gai gara, baina nekez hitz egin genezake egunerokoaren gainean euskaraz. Hau, eredu faltaz gain, euskaraz egiteko ohiturarik ez dugulako da.
Institutuan Euskara Taldeak joka lezakeen papera horretan datza: euskararen aldekoa den egoera bat sortu eta bertatik euskaraz egiteko ohitura ereitea. Baliabide batzuk eskaintzen dira (ez asko, baina ez da askoz gehiago behar) eta talde bat eratzen da. Ikasleen lagun- eta lan-taldea da, bertan daudenen artean euskarazko harremana sortuz gero, ohitura zabalduz goaz. Horretaz gain, euskara bultzatzeko ekintzak abiatzen ditugu bertatik abiatuz.
Oztopo nagusia gure ekintza-esparrua 30 minutu doiko atsedenaldira mugatzen dela maiz. Horregatik, aurtengo erronketako bat euskarazko harremanei kalean jarraipena ematea da.
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
EUSKARAZ BIZI ::: XUXEN zuzentzaile ortografikoa

Ordenadorean testuak idaztean behin baino gehiagotan faltan izango zenuten euskarazko zuzentzaile ortografikoa. Informazio guztia eta aplikazioa doan www.xuxen.com helbidean duzue.
XUXENen helburua euskaraz idatzitako testuen akats ortografikoak detektatu eta zuzentzea da, ahalik eta modu eroso zein eraginkorrenean. Euskaltzaindiaren azken arauak kontuan hartzen ditu eta aukera dago norberak bere hiztegi pertsonalizatua egiteko. Web gune honetan dagoen beste aukera bat da zuzentzailea erabiltzea ordenadorean instalatu barik. Ezinbesteko tresna duzue hau euskaraz idazteko. ¤

Udako atsedena hartu ostean indarberrituta etorri gara berriro ere 2006-2007 ikasturteari gogotsu hasiera emateko, zuek prest?
Urrian hasita eta datorren urteko ekainera bitartean urteroko jarduerak eta... adi egon! ekimen berriak egingo ditugu eta. Mendi irteerak, asteburu pasa iparraldean, eski asteburua Jakan, YOGA ikastaroa, irteerak bizikletaz, berbalagun taldeak, pala taldea, irteera kulturalak, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa, diaporamak, hitzaldiak, ipuin kontalariak, gurasoentzako SENDI proiektu berria, bertsolaritza 0tik hasita ikastaroa, afariak, sagardotegiko bazkaria bertsolariekin, Euskal Herriko berbalagunon eguna Donostian... uuuuf! Izango dugu bai zer egin eta non aukeratu!
Lehenik eta behin, eta udazkenari kaixo esateko YOGA ikastaroa jarri dugu martxan. Urtero bezala Hasier Rekondo irakaslearen eskutik, San Nikolas ikastolan astelehen eta eguaztenetan arrastiko 19:30etatik 21:00etara. Betiko legez berbalagun eta Bizarra Lepoaneko bazkide zaretenok prezio berezia duzue: 25 € hilean, besteok 30 €. Aurtengo nobedadea da San Nikolas ikastolako guraso eta langileek ere deskontua izango dutela. Oraindik animatu ez bazarete, badakizue non eman izena: 605 73 99 16.
Literatura eta Euskal Herriko iparraldea gustatzen bazaizue, eguen honetan (hilak 5) ezin duzue hutsik egin: "Mende erdia Iparraldeko literaturan". Lucien Etchezarretak gozatzeko moduko hitzaldi + errezitaldia emango du Kattalin Totorika eta Miren Aranbururekin batera. Aldai Patronatuan elkartuko gara arrastiko 19:00etan. Untsa jin.
Urriaren 21ean lehenengo irteera dugu Ulibarri Ganboa urtegira, batzuk bizikleta eramango dugu eta 47 kilometroko buelta egingo dugu lakuaren inguruan. Besteok oinez 10 kilometroko ibilbidea egingo dute. Izerdi apurtxu bat bota eta gero (edo asko) denok batuko gara bazkari ederra egiteko. Beraz, badakizue, kirola egiteko gogoa izanez gero deitu (605 73 99 16) edo mezua bidali helbide honetara: egizugetxo(abildua)yahoo.com.
Biologoak edo hizkuntzalariak izan gabe ere, jakin badakigu hizkuntzek, espezie biologikoek bezala, gutxieneko baldintza batzuk behar dituztela bizirik irauteko. Baldintza horiek honakoak dira: gutxieneko kide kopurua (emeak eta arrak, jakina) eta lurralde edo ingurune egokia, hau da, habitat egokia.
Bigarrenari dagokionez argi dago euskarak mende luzeetan zehar bera baino handiagoak (hiztun kopuruaren eta hartzen duten lurralde eremuaren aldetik ez ezik, atzean estatuak ematen duen botere eta indar guztia ere badaukatelako) diren bi hizkuntzekin bizi behar izan duela lurralde berean. Eta nork ez daki handiak txikia jaten duela.
Horren aurrean txikiek espezie legez bizirauteko daukaten bide bakarra kide kopuru handia izatearena da, eta gaude gurean ere hori dela konponbidea, eta horrek lotura zuzena dauka arestian aipatutako lehenengo baldintzarekin. Zein egoeratan dago, baina, euskara hiztun kopuruari dagokionean?
600.000 lagun ei gara euskaraz berba egiteko gai, baina begitantzen zaigu gutxiago garela eguneroko bizitzan euskara lehenengo hizkuntza legez erabiltzen dugunak. Getxoko kasuan biztanleen %20 ei gara euskaldunak, beste %23 elebidun hartzaileak, erabilera, berriz, % 4 (kalean entzuten dugunagatik ez dakigu datu hau ez ete den apur bat puztuta egongo), eta hori lehen ikastolak sortu zirenetik berrogei urte baino gehiago pasa direla, eta hori EAEn euskararen legea onartu zenetik hogei urte baino gehiago pasa direla, eta hori gure udalerrian, urtero-urtero, mila eta berrehun lagun baino gehiago doala euskaltegietara eta horietatik ehun lagun inguruk parte hartzen duela erabilera sustatzeko egitasmoan.
Zer gertatzen da, bada, ezagutza mailan gora egin arren erabileran hain atzean geratzeko? Badakigu faktore askok eragiten dutela horretan, ezagutza mailak, inguruan daukagun euskaldunen dentsitateak, hizkuntza ohiturak eta abar luze batek. Baina oraingo honetan euskaldunon hizkuntzarekiko agertzen dugun jarrera aipatu nahiko genuke. Izan ere lehenak izan ohi gara besteei eskatzeko orduan, etorkinei euskara ikasteko edota umeei euskaraz egin dezaten eskatzeko orduan, esaterako. Geure buruei, berriz, sekula ez diegu halako ahaleginik eskatzen, eta kasurik gehienetan euskara umeekin eta txakurrekin baino ez dugu erabiltzen, edota agurtzeko baino ez, edota kanpora goazenean, Espainia aldera batez ere, argi gera dadin ezberdinak garela, baina, jakina, gure herrian ez daukagu horrelakorik erakutsi beharrik eta ondorioz kasurik gehienetan gaztelaniara jotzen dugu. Gero harritu egingo gara umeek ere gaztelerara jotzen badute. Gero harritu egingo gara gazteek euskararik erabiltzen ez badute. Gero harritu egingo gara euskara ikasten duten gazte eta helduek erabiltzen ez badute. Gero harritu egingo gara erdaldunek euskara zertarako ikasi behar duten galdetzen digutenean.
Egia esan ez daukagu, ez dago aitzakiarik, umeek eta gazteek euskaraz egin dezaten nahi badugu, euskara ikasi dutenek eta ikasten ari direnek erabil dezaten nahi badugu, erdaldunek euskara ikas dezaten nahi badugu geuk ere antzeko ahalegina egin behar dugu. Aitzakiarik ez, euskaldunok euskaraz.
Josu Esnaola eta Rozio Luces Bizarra Lepoan eta Egizu Euskara Elkarteen izenean.
Bizarra Lepoan Euskara Elkartekoekin batera paella antolatu dugu aurten Getxoko Berbalagunok. Egun osoan zehar pegatina, eskuorri eta kamisetekin gure udako kanpainaren berri eman dugu: "aitzakiarik ez, euskaldunok euskaraz", erabilera areagotzea delako gure elkarteen erronka.
Inbidia emateko aurten animatu ez zirenei hona hemen argazkiak:


Aurten ere, Garbi sukaldariak eta Josu pintxeak paella ederra prestatu dute, lehiaketara aurkeztu ez, baina barneko sari guztiak eskuratu dituena, lau orduz aritu dira, suaren inguruan jo ta ke!
Gehiago ikusi gura baduzu: http://www.flickr.com/photos/egizu/ Argazki guztiak cd batean nahi badituzu, eskatu lasai!
Uztailaren 8 & 9an BIZIKLETA ASTEBURUA antolatu dugu. Vasco Navarro trenbidearen ibilbidea egingo dugu. Getxotik Leintz Gatzagara autobusez, handik Gasteizera, katedralean bisita gidatua, Estibalitzen geldialdia eta Birgala Nagusira, bertako pentsioan gaua pasatzera. Hurrengo egunean bidean Antoñana eta Acedo bisitatu eta Lizarraraino. Domeka arratsaldean autobusa joango da gure bila. Izena emateko epea zabalik dago uztailaren 4ra arte, 45 € ingresatu behar dira EGIZUren kontu korrontean (Euskadiko Kutxa 3035 0067 6706 7004 9987). Prezioaren barne: autobusa, Gasteizko katedraleko bisita, afaria, pentsioa eta gosaria.
Bizikleta prest?

Konturatu barik, ia ia, beste ikasturte bat badoa. Ondo pasa dugun seinale. Aurtengo argazkien aukeraketa bat egin dut hementxe jartzeko, bihar arrastiko 20:00etan geratuko gara argazki gehiago ikusteko elkarrekin. Luntxerako batzuk badakite zer ekarri, beste batzuk azkenengo momenturako utziko dute. Handik portu zaharrera jaitsiko gara, Balkotik balkoirara, Xabi Paya eta Andoni Egaña arituko dira aurten 22:30etan hasita. Oso berandu ere ezin gara lotara joan batzuk, zapatu goizean ERNIOra goazelako. Bestela gaupasa eginda, guk ezagutzen dugun batek TXINDOKIn egin zuen bezala. Bihar arte, orduan!
Ekainean hamaika kontu ditugu egiteko:
Ekainaren 7an ipuin kontaketa musikatua
Erandioko Berbots euskara elkartekoon gonbidapena gaurko, Altzagako posta zaharrean Koldo Amestoy eta Pantxix Bidartek "Zubiak" aurkeztuko dute arrastiko 20:00etan.
Ekainaren 8an munduaren berri saioa
Laos bizikletaz: Ho Chi Min ibilbidearen bideoa ikusteko elkartuko gara Denis Mitxelena eta Eneko Tejada bidaiazaleekin. Hiru saio: 8:45, 10:45 eta 16:45ean elkartuko gara Erromoko eliza atzeko eraikinean, BBK haurtzaindegia dagoen horretan.
Ekainaren 10ean AEKeguna Larrabetzun
Ekainaren 16an Berbalagunon kurtso amaierako LUNTXA + Balkoitik balkoira
Aurten berbalaguna taldeetan, pala taldean eta mendi taldean ibili garenok elkartuko gara Aldai patronatuan 20:30etan. Nafarroako asteburuko argazkiak ikusiko ditugu. Jatekoa norberak ekarri behar du, edariak EGIZUren kontu. Etorriko zaren, abisatu! 22:00ak aldera portu zaharrera jaitsiko gara, ez dugulako galdu nahi Balkoitik balkoira bertso saioa. Aurten Xabi Paya eta Andoni Egaña, gai jartzailerik gabe, balkoian zeon kalean arituko dira.
Ekainaren 17an Berbalagunon Mendi taldekook ERNIOra
Egun pasa egingo dugu Gipuzkoara, 8:30etan Algortatik aterata... altxatzen garenok joango gara betiko martxan. Bazkaria etxetik eramango dugu. Honetarako ere abisatu etorriko zaren, kotxe kopurua kalkulatzeko.
Ekainaren 23an San Juan Sua
San nikolas plazan, arrastian, urtero antolatzen dugun sua.
Ekainaren 24 & 25ean BIZIKLETA ASTEBURUA
Vasco Navarro trenbidearen ibilbidea egingo dugu. Getxotik Leintz Gatzagara autobusez, handik Gasteizera, katedrala bisitatu, eta Apellanizera. Birgala Nagusiko pentsioan gaua pasatu, hurrengo egunean bidean Antoñana bisitatu eta Lizarraraino. Domeka arratsaldean autobusa joango da gure bila. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 16ra arte, 45 € ingresatu behar dira EGIZUren kontu korrontean (Euskadiko Kutxa 3035 0067 6706 7004 9987). Prezioaren barne: autobusa, afaria, pentsioa eta gosaria.
PREST dena egiteko?
Euskal Herrian lehen aldiz ospatu den Mintza egunean parte hartu dugu Getxoko Berbalagunok, autobusean ederto lagunduta joan gara, Erandio eta Mahatserriko berbalagunokin.

Eguraldi ederra, eguzkia eta giro ezin hobean, mintza eguneko pegatinak lagundu zigun identifikatzen Iruñeako karriketan nor zen taldekoa. Dena den Iruñean kantuzekoengandik banatzeko momentuan pare bat galdu zitzaizkigun.
Ibilaldia Atarrabiarantz ibai ertzetik, aperitifa bide bazterrean. Paz de Ziganda Ikastolan gure zain zueden, dena prest bazkarirako! Bildotsa ala lupina, berdea ala urdina? Zure aukera zein izan zen?
.
.
.
. 
Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, EGIZUren albumean sartu: http://www.flickr.com/photos/egizu/
Zuk egindakoak konpartitu bahi badituzu, esan edo zuzenean bidali eta bertan publikatuko ditugu.

Iruñean antolatuko dugun I. Mintza egunera joateko dena prest daukagu. Zapatuan, ekainaren 3an, goizeko 8:45ean Algortako metro geltokian batzuokin eta 9:00etan Kirikiñon besteokin geratuko gara.
9:00etan puntu-puntuan aterako da autobusa Erandiora.
9:10ean Erandioko Gasolinon berbalagunak hartu eta bigarren geralekura!
9:30etan Santutxuko (eta Gernikako) berbalagunak autobusera igo eta IRUÑEARA.
11:30etan Iruñean harrera egingo digute Iruñerriko mintzakideek.
Burlatako Euskaldunon biltokira oinez joango gara, han aperitifa hartuko dugu. Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolan 14:15etan bazkaltzeko hitzordua dugu. Hementxe menua:
MINTZA EGUNERAKO MENUA ( 20 €)
1. Platerra:
Ziska miskak
Nafarroa ondoko zainzuriak
Txorizoak Sagardoan
Ganba eta baratxuri arrautzpiloa
Entsalada
2. Platerra
Lubina labean patatekin edo Bildotz jarretea patatekin
Postrea
Izozkia - Txokolate beroaz lagundurik-
Ardoa, Kafe, Kopak , Freskagarriak, musika eta dantza
19:00etan autobusa Bilbora bueltatzeko, bertan parrandan geratu nahi duenak... besteok Getxo aldera. Zer iruditzen? Denok prest?
Zapatu goizetik domeka arratsaldera, gora eta behera, zenbat kilometro egin ditugu elkarrekin? Mendizaleon urteroko asteburu pasa, urrun dauden mendiak ezagutu nahi, egunean joan eta etorri egin gura ez. Gainera gaua nonbait pasatzeak emozio gehiago dakar.
.
.
.
. 

Goizean betiko moduan parkinean elkartu, motxilak barrura eta bidera. Orbaitzeta, bertako armen fabrika, Urkuluko larreak, behiak eta zaldiak, hortik behera mendi bidean ikusitako haran eder hura, Ezterenzubi zeharkatu eta Donibane Garazirako bidea. Espainiako atea, kalexkak eta zubiak, diseinuzko sagardotegian gure neskak kantari. Ezterenzubiko aterpetxean pelikulekin pikeak eta barreak, Pizio & Memento, oihuka batzuk besteak lo ezin eginda. Goizeko komunionea elizan, Isturitzeko koben esperientzia, naturak oparitzen diguna, Hazparneko Elizagarai auzoko jatetxe xarmanta, arrastiko dantzaldia Pausun. Datorren urtea izateko irrikitan jada. Onena, betiko moduan, giroa, errepika dadila!
.
.
.
. 
.
.
.
. 
.
.
.
. 
.
.
.
. 
Argazki albuma ikusteko hementxe: http://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157594143800567/
Denon argazkiak izango ditugunean elkarrekin ikusteko geratuko gara arratsalde batean, cd-an denak grabatuta eramango dituzue etxera. Abisatuko dizuet eguna, ordua eta lekua. Oso ondo segi!
Atzo arrastian Lutxo Egia izan zen gurean. Hilaren azken astean elkartzen gara Uribe Kostako literaturzaleok, eleberri baten inguruan idazlea entzun eta galderak egiteko, Ezker hanka falta zuen azaroan argitaratutakoa izan genuen hizpide.
.
.
.
. 

Gaurko kronikan atzo jasotako zenbait esaldi konpartitu nahi ditugu, atzo Lutxok ekarritako pasta goxoen modura, kutxa zabaldu, bat hartu eta dastatu... ñam!
"Eleberri baten esperientziatik haratago joan behar da" + "Kezka izan da errealitatetik eta fikziotik ibiltzea azken bi urte hauetan" + "bidaia bi, historia bi, denbora bi" + "Galizia fantasia, Bilbo errealitatea" + "Gerena herrena. Nor ez da herren? eta idazlea lehen" + "Eztokia izan daiteke igogailua, purgatorioan dago Gerena." + "Hiriek jokatzen dute Pop starren rola" + "Xakean arituz gero Lutxok zaldia aukeratuko luke" Txabik
Argazkiak handiago eta hobeto ikusteko sar zaitez albumean: www.flickr.com/photos/egizu.
Hauxe izan dugu ikasturte honetako azken bilera, irailaren bukaeran berriro ere elkarrekin izango gara. Bileren berri izan nahi baduzu bidaliguzu zure posta elektronikoa helbide honetara: egizugetxo@yahoo.com, hilero gonbidapena bidaliko dizugu.

Aurten Euskal Herriko berbalagun guztiok hitzordua dugu ekainaren 3an Iruñerrian. Getxotik autobusez joango gara, Algortako Kirikiñotik aterako gara goizeko 9etan Santutxuko berbalagunon bila, hortik Iruñearako bidea hartuko dugu.
Egitaraua hauxe duzue:
11:30 Gaztelu Plazan, Euskal Herriko mintzakide guztiei harrera.
12:00 Ttipi-Ttapa, Atarrabiarantz.
13:30 Bermuta, Txantreako Euskaldunon Biltoki Euskara Elkartearen egoitzan (Ezkaba Plaza).
14:15 Bazkaria.
16:00 Sari banaketa.
16:15 Kantaldi-dantzaldia Berriketan taldearekin.
19:00 Autobusa hartuko dugu.
21:00 Bilbon juergarik bai?
Tximintx euskara elkartearen web gunean oso ondo azaldu dute mintza eguna egiteko arrazoiak eta gorabeherak.
Getxon izena eman nahi duzuenentzat bidali e-posta edo deitu 605739916. Lekua dagoela jakinda 30 euroko ingresua egin behar da (20 bazkariak eta 10 autobusak) Iruñea + izen-abizenekin. EGIZUren kontu korrontea: Euskadiko Kutxa 3035 0067 6706 7004 9987.
Anima zaitez ederto pasako dugu!
Iaz bezala aurten ere asteburu pasa!

Iazko maiatzean lehenengo asteburu pasa antolatu genuen berbalagun mendizaleon artean. Zapatu goizean Nafarroa zeharkatu eta Xiberua izan genuen helmuga, Orhi mendia, Logibarko aterpetxea, Kakuetako harroilak eta Oltzarteko zubia, Larrañe, Maule, Urdiñarben ospatutako Musikaren eguna... Domekako arratsaldean, itzultzeko garaian, kotxea lokatzetan sartuta, harek ere ez zuen itzultzeko gogorik.
.
.
. 
Gure argazki txokoa ikusteko (+)
Hementxe duzu aurtengo EGITARAUA: Maiatzaren 20tik 21era
Zapatuan
8:00etan Algortako Metro plazan elkartuko gara. Handik abiatuko gara kotxez Orbaitzetara.
11:30etan Orbaitzetatik Urkulu mendia igoko dugu. Jaitsitakoan bazkalduko dugu etxetik eramandakoa.
Arratsaldean Orbaitzetatik Donibane Garazirako bidea egingo dugu, Ibañetako portua, Orreagatik pasatuta. Etxegoin Mendi aterpean geratuko gara (lo egiteko zakua eram