Artxiboak: Abendua 2005

2005-12-13

Permalink 11:52:58, Atalak: egizu, berbalagunok, mendi irteerak, 179 hitz  

Ranero haitzatik ibilbidea

Zapatu goizean Pozalaguako koba bisitatu eta gero egingo dugun ibilbidea duzu hau, ideia egiten hasteko:

:ibilbidearen irudia:

Kobaren sarreraren ondoan, harrobiaren aurrealdean gorantz doan zidor estua abiatzen da, biztanlerik gabeko lurraldetik; mendiko larrediak nagusitzen dira bertan, eta horien artean haitzeraketak azaleratzen dira etengabe. Maldaren erdian, belarrezko zerrenda batera iritsi eta, bertan,Valsecako atakara zuzen-zuzen (burdinazko hesi bat igaro ondoren) doan balizadun ibilbidearekin bat egingo dugu. Bertatik, Kantabriako herri batzuk ikusiko ditugu, adibidez, Rasines, Udalla eta La Bien Aparecida.

Mendixka horretan, hiru seinale dituen zutoina aurkituko dugu. Bata Turtziozera begira dago, bestea Molinarrera begira eta azkena Ranerora begira. Igoera muinoaren ezkerraldean hasten da, kolore gorri eta zuriko markak dituen zidor batetik, eta horri jarraituz, lurralde karstiko bat zeharkatuko dugu.

Hegoaldeko maldatik igotzen hasiko gara; hori Karrantza haranaren gainean irekitzen da, azalera zabal baten gaineko gailur txiki batera iritsi arte. Eskuinetara biratu eta malda
gurutzatuko dugu, beste aldean belarrezko korridore bat aurkitzeko, eta bertatik zuzen-zuzen igotzen da Raneroren gailurrera; goian erpin geodesikoa dago.

Ikuspegiak pribilegiatuak dira eta iparraldean Kantauri itsasoa ikusten da, SantoƱako badian; Las Nieves gailurra ere ikusten da.

Animatu etortzen!

Permalink 11:28:19, Atalak: egizu, berbalagunok, 134 hitz  

Asteburu berezia

Berbalagunon datorren astebukaerarako plana berezia da, inongo duda barik. Alde batetik zapatuan Karrantzako Pozalaguako kobara joango garelako, bertan munduan urriak diren estalaktita eszentrikoak ikusteko parada izango dugu, bisita gidatua eta gero Ranero haitzatik ibilibide laburra egingo dugu. Beste alde batetik, domekan, Bertso txapelketako finala dugu etxetik oso gertu, Barakaldoko erakustazokan, BEC famatuan. Bietarako gonbitea duzue hau, animatu eta etorri, ederto pasako dugu!

Abenduaren 17an BIZKAIA
GOIZ PASA KARRANTZAN
Algortako metro plaza aurreko parkinean geratuko gara 9:00etan. Karrantzako Pozalaguako koba bisitatu eta Ranero haitzatik ibilbidea. Eguerdiko 15:00etarako etxean berriro. Deitu (605739916) edo eposta bidali konfirmatzeko bazatozela. Link pare bat Karrantza eta Pozalaguako kobaren inguruan:
::1::::2::::3::

Abenduaren 18an, domekan BARAKALDO
BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA
Sarrerak agortu dira iada, hartu ditugonok domeka goizean, 9:00etan Telletxe plazako Baserri tabernan gosaltzeko geratuko gara, 9:30etan metroa hartu eta Barakaldora. Norberak bazkaria eramango du.

Azken erantzunak

egizu getxo euskaldun

HELBIDEA + TELEFONOA

Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com

ELKARTEAREN XEDEA

Gure elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso!

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta Getxoko Euskaltegiok osatzen dugu EGIZU, eragileok elkartuta lana hobeto egin dezagun!

GURE EGITASMOAK

*BERBALAGUNA + Kultur Jarduerak *Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa *Gazte Saltsa, kirola euskaraz egin dezagun. Getxoko familientzako SENDI proiektua Udalarekin batera egiten dugu. KLISKA inforriaren bitartez gure proiektu guztien berri ematen dugu.

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from egizu. Make your own badge here.

Abendua 2005
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution