Atala: Pasatakoak...

2008-03-11

Permalink 00:56:37, Atalak: Pasatakoak...  

2007ko Martxoko lehen asteburuko kronika



bertso bazkaria:


Barikuko Trikitixa eta dantzen protagonismoa bertsoek hartu
zuten zapatuan (eta sukaldaritzak!!!) Ez dot sinisten kulur
gunean. Goizeko 11etan hasi genuen festa: Kultur gunea
garbitu, mahaiak eta aulkiak lortu, erosketak,...
(Badakizue, bertsolarien moduan dena azken momentuan
inprobisatzen!!).
Teorian bazkaltzen hasteko ordu erdi baizik ez zen falta eta
oraindik ez ginen bazkaria prestatzen hasiak!!.
Bertsolaririk ere ez zen iritsia. Bazkaria, bezperan bezala,
auzolanean burutu genuen. Batek hau, besteak hura,... denok
lanean!!!. Hala ere ordu biak joak ziren eta jatekoa
oraindik eltzean... Orduan Jon agertu zen. Bitartean
sukaldarik hor aritu ginen jo ta ke makarroi goxoak prestatu
guran. Artean Oihana iritsi zen bere intxadarekin (bi lagun
ekarri zituen). Hirurak aldera makarroiak prest zeuden!!
baina solomoa falta... Ez zegoen arazorik, han zegoen Karlos
prest solomoa egiteko. Hala ba azkenean, bazkaltzen hasi
ginen!!!!
Bapo bazkaldu ostean, hasi zen festaren bigarren zatia.
Robertok alboka joostean Jon Martin eta Oihana Bartra prest
zeuden bertsotarako!! Eta ederto jardun ziren: librean gaia
emanda, oinak emanda, segidillan... ahal zen bestetan bildu
ginenak zirikatzen. Bat baino gehiago akordatuko da
eurekin...
Baina hor ez zen dena bukatu. Bertakoek eskatuta Jon
Martinek, gitarra eskuan, abesti eder bat kantatu zigun
guztion gozamenerako.
Mila esker Oihana eta Joni, Oihanaren intxadari, karlosi,
sukaldariei eta txoko ezberdinetatik hurbildu zineten
guztioi!!!
Horrela aurrera egiteko indarra ematen diguzue!!!


P3010174


P3010173

P3010181

P3010177

hori da dena!!!
hurren arte!! ondo segi!!
----------

2008-03-02

Permalink 13:20:44, Atalak: Pasatakoak...  

Castillo Suarezen emanaldiaren argazki batzuk







----------

2008-02-13

Permalink 23:54:38, Atalak: Pasatakoak...  

Bertso bazkaria: Oihana Bartra eta Jon Martin

----------

2007-11-18

Permalink 16:53:53, Atalak: Pasatakoak...  

Jabi Gutierrez bakarlaria. Azaroaren 30ean 20:00etan (sakatu hemen bideoa ikusteko)

2007ko Azaroaren 30ean Jabi Gutierrez bakarlari Zorrotzarra izan genuen lokalean. 50 bat lagunen aurrean erakutsi zuen gitarra jotzeko duen trebezia ahots paregabe horrekin lagundurik.

Bere kantak hein haundi batean, eta horrez gain Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Su Ta Gar, eta abarren kantuak jo zituen bere anaia Igorren laguntzarekin.

Fitxatuko al ditugu ostiralero emanaldi bat egin dezaten?

Bidali SMS bat "fitxa Jabi" hitzarekin. 

Ez sinistu SMS-tan!

Eta jarraitu pentsatzen!
----------

2007-11-09

Permalink 03:04:14, Atalak: Pasatakoak...  

Jonu kantautoreak lokala zabaltzen lagundu zigun



2007ko Urriaren 12an, 19:30etan zabaldu genuen lokala, eta horretan laguntzen Jonu kantautore deustuarra izan genuen. Kontzertu polita eskaini zigun: alde batetik bere diskatako kantak eta bestetik zenbait bertsio. Ondo pasau gendun. Eskerrik asko Jonu! Handia haiz!
----------

EZ DOT SINISTEN ez da ideologia jakin bat. Jarrera bat da. Gezurren nebulosa honetan zentzumenak argi izateko baliabideak luzatzen dizkizun talde bat, betiere eztabaida eta iritzi trukaketa bultzatuz _________________________ Photobucket LOKALEKO ORDUTEGIAK: _____________________ Ostegunetan : 17:30 - 21:30_______________ Ostiraletan eta larunbatetan 18:00 - 01:30 Igandeak: 18:00 - 21:30 __________________ ONGI ETORRIA ZARA! _________________________ GOGORATU EZ DUZULA ZERTAN KONTSUMITU______________ _________________________ ezdotsinisten@gmail.com ________________________ _________________________
Contador web

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution