Mezua: Hizkuntzalaritzako Teknologia Berriak ikasteko bost arrazoi

2007-06-25

Permalink 15:24:03, Atalak: dzg, Littera, ist  

Hizkuntzalaritzako Teknologia Berriak ikasteko bost arrazoi

Hizkuntzalaritzako Teknologia Berria egunez egun garatzen doan zerbait da. Hainbat arrazoi daude hori ikasteko:
  1. Hizkuntzalaritzako Teknologia Berriak darabiltzaten sistemak ez daude gure eguneroko bizian. Hori aldatzeko saiakerak egiten ari dira eta horren ondorioz gerorako teknologia honetako espezializatuen eskaera handi bat etorriko dela aurreikusten da.
  2. Hobetzen eta garatzen doan teknologia bat denez berrikuntzak eta aldaketak etengabekoak dira. Geroan erabiliko diren ikerketa edo bilaketa tresnak ulertu eta erabili ahal izateko derrigorrezkoa da Hizkuntzalaritzako Teknologia Berria zertan datzan jakitea.
  3. Teknologia honetan jarduteko laguntza mordoa eskeinia da unibertsitateetan. Adibidez, Donostiako kanpusean beka ugari daude eskuragarri ikasleentzat.
  4. Gainera Filologoek menperatu beharreko alor bat da. Gerora begira, hizkuntza teknologia berrietan barneratua egongo da eta ate ugari zabalduko zaizkio hizkuntzalaritzari. Filologoek parte handi batean jokatu behar dugu teknologia honetan, gure geroa delako eta hizkuntzaren geroa delako. Horretaz gain euskara bezalako hizkuntzak ere sustatuko dira alor honetan (euskara teknologia berrietan).
  5. Azkenik, eman beharreko pauso bat bideratzeko onuragarria da Hizkuntzalaritzako Teknologia berriak ikastea. Izan ere, "hizkuntzalariak eta informatikalariak elkartzeko behar bat sentitzen da" Deustuko Unibertsitateko hitzaldian esan zen bezala.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Odeiren bloga

Hau blogaren deskribapen luzea da.

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution