Aupa. Blog bat idazten dudan lehen aldia izaki ahalik eta hobekien egiten saiatuko naiz.
Unibertsitateak harritu nauela esan nahi nuke hasiera batean.Lizeotik unibertsitatera dagoen ezberdintasuna horren handia zenik ez nuen sekula pentsatu.Klaseak aldatzen dira, eta asko gainera, baina gehien kezkatzen nauena jendea da.
Beharrik klasean egokitu zaidan jendea oso jatorra eta zintzoa dela, baina klasetik kanpo oso jende bitxia ikusten dut.
Gaur kontzentrazioan geundela batek "que os pudrais" esan eta besterik gabe joan da.Pertsona horren errespetu eza agerian geratu da.Horren aurrean isildu behar.
Beti egon behar gara isilik ondokoa ez iraintzeko eta ezin dut ulertu nolatan batzuk, zu isilik zauden bitartean, inongo lotsarik gabe edozer esateko gai diren.
Iñor iraintzeko asmorik gabe pentsatzen duzuna esatea ez da txarra, baina ez didazue esango "que os pudrais" esan duenak iraintzeko asmorik gabe esan duela hori.
Anartean, isilik egon behar.
Eta ez da denbora asko pasako kontzentra batean zaudela, errespeturik ez duzula esango dizun pertsona bat agertu aurretik. Kexatzea errespetu falta al da? Nahi duenak esan dezala baietz, baina baietz dioen pertsona berak ezingo du "que os pudrais" esatea errespetu falta ez dela esan.
Baietz, ezetz,baietz,ezetz..............................................
Que nos pudramos?
Ados, baina bera ustelduko da lehenago bere errespetu faltarekin.
Hau blogaren deskribapen luzea da.
