2007-06-25

Permalink 17:27:59, Atalak: dzg, Littera, ist  

Itzulpen Automatikoaren adibide batzuk

Machine Translation (MT) delakoarekin eginiko adibide batzuk ondoko hauek dira. Gure hurbilgo hizkuntzetan eginikoak dira ondorengo bost hauek:
  • Opentrad (Katalana-Gaztelera eta alderantziz, Galiziera-Gaztelera eta alderantziz, Gaztelera-Euskara)
  • Instituto Cervantes (Gaztelera, katalana, galiziera, frantsesa, ingelera portugesera)
  • Reverso, traductor en línea (Ingelera, errusiera, gaztelera, frantsesa, portugesera, alemaniera, Italiera)
  • Google-eko itzultzailea (Alemaniera, ingelera, gaztelera, frantsesa, portugesera, holandesa, Japoniera...)
  • Gaztelera/Portugesera (beste hainbat hizkuntza ere bai)

----------
Permalink 17:11:37, Atalak: dzg, Littera, ist  

Hizkuntzalaritzako teknologia berrien ikerketa guneak

Hizkuntzalaritzako teknologia berriak ikertzen ari diren talde ezberdin ugari daude. Hona hemen ikerketa gune batzuk:
----------
Permalink 16:57:51, Atalak: dzg, Littera, ist  

Itzulpen automatikoaren ezaugarriak (FEMTI txostena)

Itzulpen automatikoa, MT (Machine translation) deiturikoa internazionalki, azken aldian ikerketagai bihurtu da. Geroz eta itzulpen tresna sofistikatuagoak aurki daitezke interneten bidez.
Itzulpen automatikoari buruz eginiko FEMTI (Framework for the Evaluation of Machine Translation in ISLE)  txostenak eskura uzten dizkigu itzulpen automatikoaren ezaugarriak:
  • Itzulpen sistemaren barne ezaugarriak:
  1. Sistemaren ezaugarriak
  2. Itzulpen prozesua
  3. Erabilera eta jatorri linguistikoak
  • Itzulpen sistemaren kanpo ezaugarriak:
  1. Erabilgarritasuna
  2. Eraginkortasuna
  3. Efikazitatea
  4. Mantentzea
  5. Betegarritasuna
  6. Fidagarritasuna
  7. Segurtasuna
  8. Balioa

Itzulpen automatikoaren ezaugarrien artean batzuk besteek baino garrantzi gehiago ukango dute itzulpenaren bitartez lortu nahi denaren arabera. Erabiltzaileak jakin behar du erabiltzen ari den itzultzaile automatikoaren jatorria, fidagarritasuna... eta horren araberakoa izan behar da kostua eta horrek dakartzan beste ezaugarriak.





----------
Permalink 15:24:03, Atalak: dzg, Littera, ist  

Hizkuntzalaritzako Teknologia Berriak ikasteko bost arrazoi

Hizkuntzalaritzako Teknologia Berria egunez egun garatzen doan zerbait da. Hainbat arrazoi daude hori ikasteko:
  1. Hizkuntzalaritzako Teknologia Berriak darabiltzaten sistemak ez daude gure eguneroko bizian. Hori aldatzeko saiakerak egiten ari dira eta horren ondorioz gerorako teknologia honetako espezializatuen eskaera handi bat etorriko dela aurreikusten da.
  2. Hobetzen eta garatzen doan teknologia bat denez berrikuntzak eta aldaketak etengabekoak dira. Geroan erabiliko diren ikerketa edo bilaketa tresnak ulertu eta erabili ahal izateko derrigorrezkoa da Hizkuntzalaritzako Teknologia Berria zertan datzan jakitea.
  3. Teknologia honetan jarduteko laguntza mordoa eskeinia da unibertsitateetan. Adibidez, Donostiako kanpusean beka ugari daude eskuragarri ikasleentzat.
  4. Gainera Filologoek menperatu beharreko alor bat da. Gerora begira, hizkuntza teknologia berrietan barneratua egongo da eta ate ugari zabalduko zaizkio hizkuntzalaritzari. Filologoek parte handi batean jokatu behar dugu teknologia honetan, gure geroa delako eta hizkuntzaren geroa delako. Horretaz gain euskara bezalako hizkuntzak ere sustatuko dira alor honetan (euskara teknologia berrietan).
  5. Azkenik, eman beharreko pauso bat bideratzeko onuragarria da Hizkuntzalaritzako Teknologia berriak ikastea. Izan ere, "hizkuntzalariak eta informatikalariak elkartzeko behar bat sentitzen da" Deustuko Unibertsitateko hitzaldian esan zen bezala.
----------

2007-06-24

Permalink 22:13:13, Atalak: dzg, Littera, ist  

Hans Uszkoreit

Hans Uszkoreit Saarlandeko (Alemania) unibertsistateko irakaslea da, baita Konputagailu Zientzia Sailean ere. Linguistika konputazionalean aditua da eta  horrek lagundu dio DFKI-ko (German Research Center for Artficial Intelligence) teknologia linguistikako laborategia zuzentzen.

Texas-eko eta Berlin-go unibertsitateetan egon zen konputagailu eta linguistika zientziak ikasten. Gainera hainbat eta hainbat proiektutan hartu du parte, hala nola, IBM hardware, software eta informatikarekin lotura duten zerbitzuen enpresan, Artificial Intelligence Center-en eta beste hainbat proiektutan.

Bestalde hainbat talde ezberdinetako kidea dugu Hans Uszkoreit, informatikako alorrean duen jakinduriari esker. Kide den talde hoietarik honako hauek azpimarra daitezke: International Comittee of Computational Linguistics, European Academy of Sciences, European Network of Language and Speech, XtraMind Technologies GmbH...
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Odeiren bloga

Hau blogaren deskribapen luzea da.

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution